Nazioartekotzea
Argitalpenak 19 Azaroa, 2018

Negozio-aukerak Txinako ingurumen-sektorean

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak antolatutako jardunaldi batean azaldu dute Asiako herrialde horretan kutsadura gutxitzeko fakturazioa 500 bilioi eurokoa izango dela 2020an.
-

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak antolatutako jardunaldi batean azaldu dute Asiako herrialde horretan kutsadura gutxitzeko fakturazioa 500 bilioi eurokoa izango dela 2020an.

“Txinako garapen ekonomikoaren gune estrategiko bilakatu da ingurumen-tratamendua”, esan du Mikel Yangek, Agentziak herrialde hartan duen ordezkariak.

 

Negozioak egiteko merkatu erakargarria izaten jarraitzen du Txinak. Irekitze-neurri berrien ondorioz, aukera berriak sortu dira kutsadura gutxitzeko ingurumen-tratamenduan eta antzeko merkatuetan, bereziki. Hala azaldu dute astelehen honetan, Bilbon, SPRI Taldearen barruko Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade & Investment) antolatutako jardunaldian. Jardunaldi horretan, Txinako gobernuaren irekitze-politika berriak azaldu dira, eta, bereziki, ingurumen-sektorearen eta merkataritza elektronikoaren erregulazio berriari buruz hitz egin da.

 

Iñaki Ezkurrak, Euskal Agentziaren enpresa-nazioartekotzearen zuzendariak, ireki du jardunaldia, eta azpimarratu du Txina dela Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-estrategiaren herrialde nagusietako bat.

 

Mikel Yangek, Basque Trade & Investmenten Txinako ordezkariak, irekitze-politika berrian Txinako gobernuak hartu dituen neurriak azaldu ditu. Hauek dira, besteak beste, neurri horiek: botiken, automobilgintza-produktuen eta produktu industrialen muga-zergak txikitzea, esportazioetan BEZ gehiago itzultzea, enpresari atzerritarrek eskuragarri ez dituzten produktuen kopurua txikitzea eta manufaktura- eta garraio-industrietan BEZa txikitzea.

 

 

Ingurumen-sektorean dauden negozio-aukerak nabarmendu ditu Yangek. “Enpresen ingurumen-tratamendurako 13 bilioi euro behar dituztela zenbatetsi da; horietatik 9,2 bilioi burdingintzari dagozkio”. Hondakin-ur industrialen tratamenduari dagokionez, Agentziako ordezkariak azaldu du merkatuaren bolumena 12 bilioi eurokoa izan zela 2016an, eta, 2018-2020 urteetan, 46 bilioi eurokoa izatea zenbatetsi dela. “Uren tratamenduan, urteko % 5eko igoera egotea espero da”.

 

Mikel Yangek adierazi du 2020an Txinako ingurumen-sektorearen fakturazioa 500 bilioi eurokoa izango dela. “Momentu ona da ingurumena babesteko merkatua sustatzeko.  Txinako garapen ekonomikoaren gune estrategiko bihurtu da ingurumen-tratamendua”. Horrez gain, esan du ingurumenaren sektorea merkatu berria dela Txinan, “eta euskal enpresek ez dute gutxietsi behar merkatu hori”.

 

Manuel Torresek, Garrigues Uhina ko bazkideak, gogorarazi du herrialde horrek 700 milioi pertsona atera dituela pobreziatik azken hamarkadetan, “munduko beste herrialde batek ere egin ez duena”, eta nabarmendu du irekitze ekonomikoa hasi zenetik (1949) “zehatz mehatz betetzen direla” egiten dituen bost urteko planak (Txinako ekonomia osoa diseinatzen dutenak).

 

 

Berritasunen artean aipatu du uko egin diotela Txinan finkatzen diren enpresak epe motzera kontrolatzeari, “epe ertainera egitea onuragarriagoa zaielako, orduan bereganatua izango baitute bila ari diren ezagutza eta ez baitituzte beharko atzerriko inbertitzaileak”.

 

Torresek azaldu duenez, martxoaz geroztik, atzerriko langileak ez daude behartuta beren herrialdeko gizarte segurantzan kotizatzeaz gain Txinakoan ere kotizatzera, eta, beraz, kostua txikitu egin da enpresaburuentzat.

Bestalde, Espainiak Txinan egiten duen inbertsioari buruzko datuak eman ditu, eta esan du “oso gorabeheratsua” dela. Adibidez, 2015ean 251 milioi euro inbertitu baziren ere, 2017an 98 milioi bakarrik inbertitu ziren. “Enpresaburuek krisi-egoeran bakarrik hartzen dute kontuan nazioartekotzea; tokiko merkatuak berreskuratzean, aldiz, Txinan inbertitzeari uzten diote”.

 

Nabarmendu duenez, hazkuntza-patroia aldatu egin da, eta zerbitzu-sektoreak gainditu egin du industria-sektorea. Gainera, orain kalitatea lehenesten da kantitatea beharrean, eta azken hori izan da haien ekoizpenaren ezaugarri nagusia. Are gehiago, oraingo joera “ez da Txinan inbertitzea, baizik eta beste herrialde batzuetako txinatarretan inbertitzea”.

 

Garrigueseko zuzendariak esan duenez, merkataritza elektronikoak gero eta pisu handiagoa du: “txikira egindako salmenta guztien % 23 da, eta 2019an % 33ra iristea espero da”. Horrez gain, nabarmendu du Txina buru-belarri sartu dela gauzen Interneten. “Teknologia berrien munduko liderra izan nahi du. Adibidez, kotxe baten bolantean eskuak jartzean bihotz-taupadak neurtzen dizkizun eta alkohola edo drogak kontsumitu dituzun igartzen duen teknologia ezartzen ari dira”.

 

Kristina Apiñanizek, Aclima clusterraren zuzendari nagusiak, ere parte hartu du jardunaldian, eta euskal enpresek ingurumen-alorrean zer zerbitzu eskaintzen dituzten azaldu du. “Euskadiko enpresek ingurumen-ahalmen interesgarriak dituzte Txinari ingurumen-erronkei aurre egiten laguntzeko”.

 

 

Lotutako albisteak

Japoniak  bere  hidrogeno-estrategia  sustatu  du  energia-segurtasuna  eta  industria-lidergoa  sendotzeko  asmoz
12/02/2026 Nazioartekotzea

Japoniak bere hidrogeno-estrategia sustatu du energia-segurtasuna eta industria-lidergoa sendotzeko asmoz

Basque Trade & Investment-ek, hidrogenoaren ekonomia eta euskal industria-sarearentzat lankidetza aukerak gidatzeko Japoniako ibilbide orriaren gakoak aztertu ditu bere azken txostenean.Deskargatu hemen txostena.

Ezagutu  EB-Mercosur  Akordioa  eta  eman  izena  gure  webinarrean
30/01/2026 Nazioartekotzea

Ezagutu EB-Mercosur Akordioa eta eman izena gure webinarrean

Basque Trade & Investment-ek EB – Mercosur Akordioaren Analisia argitaratu du, EBk negoziatutako merkataritza-itun handienari sakontasunez heltzen dion txosten estrategikoa. Dokumentuak ikuspegi argia ematen du akordioaren egungo egoerari buruz, muga-zergen murrizketaren egutegiari buruz, sektoreka aurreikusitako eraginari buruz eta Europako enpresentzat eta, bereziki, euskal enpresentzat izango dituen inplikazio praktikoei buruz. Deskargatu...

Energia  Eolikoaren  Behatokia:  Sektore  eolikoak  hazkunde  aurreikuspenei  eutsi  die  2035era  begira,  Estatu  Batuetan  muga-sari  ziurgabetasuna  egon  arren
23/01/2026 Nazioartekotzea

Energia Eolikoaren Behatokia: Sektore eolikoak hazkunde aurreikuspenei eutsi die 2035era begira, Estatu Batuetan muga-sari ziurgabetasuna egon arren

Basque Trade & Investment-ek Behatoki Eoliko berria argitaratu du, Trumpen administrazioaren eragina eta hornidura-kateko kostuen gorakada sakon aztertu dituena. . Deskargatu hemen txostena.

Aldakortasunak  eta  Europako  eta  Ipar  Amerikako  esportazioen  beherakadak  merkataritza  globala  baldintzatu  dute  2025ean
15/01/2026 Nazioartekotzea

Aldakortasunak eta Europako eta Ipar Amerikako esportazioen beherakadak merkataritza globala baldintzatu dute 2025ean

Basque Trade & Investment-en Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiberriak neurri protekzionisten eragina eta sistema multipolar bateranzko birkonfigurazio geopolitikoa aztertzen ditu.Deskargatu hemen txostena.

Txinako  eskariak  eta  ziurgabetasun  geopolitikoak  lehengaien  bilakaera  desorekatua  baldintzatu  dute  2025eko  amaieran
08/01/2026 Nazioartekotzea

Txinako eskariak eta ziurgabetasun geopolitikoak lehengaien bilakaera desorekatua baldintzatu dute 2025eko amaieran

Basque Trade & Investment-ek Lehengaien Behatokiaren azken edizioa aurkeztu du, urteko laugarren hiruhilekoko joerak aztertu eta 2026rako aurreikuspenak eskaintzen dituena. Deskargatu hemen txostena.

BT&I-ren  Nazioarteko  Behatokia:  Ziurgabetasun  geopolitikoak  eta  muga-zergen  erabilerak  nazioarteko  agenda  ekonomikoa  baldintzatuko  dute  2026an
12/12/2025 Nazioartekotzea

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Ziurgabetasun geopolitikoak eta muga-zergen erabilerak nazioarteko agenda ekonomikoa baldintzatuko dute 2026an

BasqueTraderen azken Nazioarteko Behatokiak mundu eta eskualde mailako aurreikuspen ekonomikoak aztertu ditu, aurten nazioarteko merkataritzan eragina izango duten arrisku geopolitiko nagusiak identifikatuz.

Automobilgintzako  Behatokia:  Automobilgintza-sektorearen  munduko  ekoizpena  45  milioi  ibilgailura  iritsi  da  urteko  lehen  seihilekoan
28/11/2025 Nazioartekotzea

Automobilgintzako Behatokia: Automobilgintza-sektorearen munduko ekoizpena 45 milioi ibilgailura iritsi da urteko lehen seihilekoan

2025eko lehen seihilekoan, automobilgintzaren munduko merkatuak hazkunde sendoari eutsi dio salmentetan eta ekoizpenean; hala ere, muga-zergen eta ziurgabetasun makroekonomikoaren ondorioz, urtearen bigarren erdia hoztu eta aurreikuspen globalak baldintzatzen dira.

T&D  Behatokia  Q1-Q3  2025:  Nazioarteko  T&B  sektoreak  inbertsioak  bizkortu  ditu  eta  aukera  berriak  ireki  dizkio  euskal  enpesari
13/11/2025 Nazioartekotzea

T&D Behatokia Q1-Q3 2025: Nazioarteko T&B sektoreak inbertsioak bizkortu ditu eta aukera berriak ireki dizkio euskal enpesari

Basque Trade & Investmen-en azken Behatokian, urtarriletik irailera bitartean elektrizitatearen transmisio- eta banaketa-sektoreak nazioartean izan duen portaeraren ikuspegi eguneratua eskaintzen da.Deskargatu HEMEN

Vietnam  eta  Filipinak  dira  energia  berriztagarrien  hedapenaren  buru  ASEANen,  eta  dagoeneko  %32ko  ahalmen  garbia  dute
03/11/2025 Nazioartekotzea

Vietnam eta Filipinak dira energia berriztagarrien hedapenaren buru ASEANen, eta dagoeneko %32ko ahalmen garbia dute

Vietnam, Thailandia, Malaysia, Indonesia, Filipinak eta Singapurreko energia sektorearen bilakaera aztertzen du Basque Trade & Investment-ek bere azken txostenean

Behatoki  Aeroespaziala:  Hegazkineria  zibilaren  merkatuak  4.000  aireontzi  baino  gehiago  entregatu  zituen  2024an,  eta  eskari  sendoa  izan  zuen
31/10/2025 Nazioartekotzea

Behatoki Aeroespaziala: Hegazkineria zibilaren merkatuak 4.000 aireontzi baino gehiago entregatu zituen 2024an, eta eskari sendoa izan zuen

Basque Trade & Investmentek azken Behatokiak sektore aeroespazialak izan duen bilakaera aztertzen du, euskal enpresei aukerak identifikatzen, joerak aurreikusten eta nazioarteko lehiakortasuna indartzen laguntzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.