Nazioartekotzea
Albisteak 31 Marzo, 2020

Mikel Yang: “Txinan ezarritako euskal empresa ia guztiek haien jarduerari ekin diote berriro”

Esparru publikoan zein pribatuan erakundeak kudeatzen dituzten pertsona askoren begiradak Txinara bideratuta daude. Txina koronabirusaren pandemiak (Covid-19 gaixotasuna) kolpatutako lehen herrialdea izan da, hain zuzen ere, eta fase berri bat hasi du, konfinamenduari amaierara eman eta gero jarduera ekonomikoa berriro martxan jartzen. Mikel Yangek, Basque Trade & Investment (BTI, SPRIko kide den Nazioartekotzeko Euskal Agentzia)  erakundeak Txinan duen ordezkaria da. Yangek euskal enpresek osasun krisialdi hau nola bizi izan duten eta susperraldiaren une berri honetan zer erronkari aurre egiten dieten azaltzen du elkarrizketa honetan. 
-

Esparru publikoan zein pribatuan erakundeak kudeatzen dituzten pertsona askoren begiradak Txinara bideratuta daude. Txina koronabirusaren pandemiak (Covid-19 gaixotasuna) kolpatutako lehen herrialdea izan da, hain zuzen ere, eta fase berri bat hasi du, konfinamenduari amaierara eman eta gero jarduera ekonomikoa berriro martxan jartzen. Mikel Yangek, Basque Trade & Investment (BTI, SPRIko kide den Nazioartekotzeko Euskal Agentzia)  erakundeak Txinan duen ordezkaria da. Yangek euskal enpresek osasun krisialdi hau nola bizi izan duten eta susperraldiaren une berri honetan zer erronkari aurre egiten dieten azaltzen du elkarrizketa honetan. 

Une honetan,Txinan  zenbat euskal enpresa daude ezarrita?

2019. urtearen amaieran, 149 euskal enpresa inguruk 222 ezarpen zituzten Txinan. Horien artean, 80 ezarpen eman dira eta gainerakoak merkataritza eta zerbitzu ezarpenak dira.

 Zer sektore dira nagusienak Txinan kokatuta daude euskal enpresen artean? Eta zer enpresa dira garrantzitsuenak?

Automozioa, makina-erreminta eta bere osagaiak, energia eta material elektrikoa, metalezko erremintak eta produktuak, ingeniaritza eta aholkularitza, garraioa, logistika, etab. Horiek dira sektore nagusiak.

Txinan Batz, CIE Automotive, Fagor Ederlan, Gestamp, Inauxa, Maier Group, Matz Erreka, RPK, Mondragón Assembly, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Ona, Danobat, Loramendi, Juaristi, Ibarmia, Ormazabal, Arteche, Gamesa, Iraeta, CAF, Aernnova, Sparber, edo Vasco Shipping bezalako enpresak daude,  beste askoren artean. 

Nola jokatu dute Txinako euskal enpresek Covid-19ren aurrean?

Urtarrilean, Txinako Ilargi-Urte Berriak Covid-19aren hazkunde handi batekin bat egin zuenez, euskal enpresa gehienak itxi egin ziren urtarrilaren 20tik aurrera, eta langileak etxera itzuli ziren. Udaberriko oporren ondoren, coronavirusa eten ez zenez Txinan dauden probintzia gehienetan enpresak ixteko neurri zorrotzak ezarri ziren, bidaiak eta jarduera guztiak mugatzeko. Ia euskal enpresa guztiak itxita egon dira eta otsailaren erdialdean berriro ireki dituzte haien ateak, momentu horretan, epidemia nahiko kontrolatuta baitzegoen. Etenaldi horretan, ekoizpen-jarduerak ia geldituta egon ziren, eta merkataritza-lana telelaneraren bidez bakarrik eman zen.

Otsailaren erdialdetik gaur egun arte, Txinan ezarritako euskal enpresa ia guztiek haien jarduerari ekin diote berriro, % 90eko batez bezteko tasarekin. Gainera, langile gehienak dagoeneko lanera bueltatu dira. 

Zein da euskal langileek Txinan duten egoera?

Egoera asko daude. Txinan euskal langileak dituztez enpresa gehienek Txinatik kanpo mantentzen dituzte. Hala ere, batzuek hemen jarraitzen dute, eta tokiko gobernuek baimena eman bezain laster ekin diote lanari. Txinako beste probintzietatik itzultzen direnek edo Euskaditik Txinara doazenek berrogeialdia pasa beharko dute, Txinako agintariek ezarritako jarraibideak betez.

Bertako gobernuek neurriak modu arbitrarioan ezartzen dituztenez, atzerriratu batzuk berrogeialdia beharrezkoa ez zenean itzuli ahal izateko zain zeuden. Orain, Europako egoera kontuan izanda, eta Espainian alarma egoera ezarri ondoren, neurri hori Espainiatik Txinara bidaiatzen duten guztiek bete behar dute nahitaez. 

Konfinamendua amaitzear dago. Zer gertatzen ari da orain?

Kasu gehienetan, ohiko lan-ordutegira itzuli da. Ordea, oraindik ere badago enpresaren bat bere jarduera hiru txandatan edo modu telematikoan egiten duena, enpresetako langileen artean kutsatzeak saihesteko.

Merkataritza-jarduerako enpresek arazo gutxiago dituzte lanean berriro hasteko, nahiz eta konpainia batzuek geldialdi handia jasan izan duten. Izan ere, industrian bakarrik lan egiten duten enpresek baino eragin txikiagoa jasotzen ari dira merkatariza-enpresek, industria-enpresak Txinako hornitzaileen horniduren mende baitaude haien jarduera mantentzeko. 

Enpresak berriro martxan jartzeko zailtasunik egon al da?

Zailtasun handiena tokiko gobernuen lanera itzultzeko jarraibideekin du zerikusia, enpresen instalazioak eta lan egiteko moduak onartu behar dituztelako. Baldintza hauek hurrengo egoerak ekarri dituzte: dokumentuak biltzea, langileentzat berrogeialdiak egitea, makinak esterilizatzea, erregistroak eta kontrolak egitea, norbera babesteko ekipamenduak prestatzea, higiene-neurriak hartzea, etab. Egoera honek, kasu gehienetan, atzeratu egin du lantegiak eta bulegoak berriro irekitzea.

Era berean, telelanerako koordinazioa erronka bat izan da, nahiz eta horrek etorkizunera begira eraldaketa eta garapena ekar dezakeen euskal enpresen baliabide telematikoak erabilerari begira.

Horretaz aparte, lehengaiak erosteko eta jasotzeko epeak moteldu dira, bidai komertzialetan ezarritako mugak eta lehen aipatutako arazo logistikoak direla medio. Horrek eragin zuzena izan du enpresen jardueran. 

Zein da Txinan euskal enpresen artean dagoen sentzazioa egoera honen inguruan?

Salbuespen batzuk alde batera utzita, izurrite hau zer nolako bilakaera izango duen eta enpresen jardueran zer eragin izango duen inguruko ziurgabetasun nabaria dago euskal enpresen artean. Hasiera batean Txinako produktuarekiko eta merkatuarekiko ikuspegi negatiboa zegoen,  baina izurrite hau mundu mailan zabaltzeak kezka zabaldu du: lehenengo momentuan Txinako filialekiko kezka Euskadiko egoitza nagusietara mugitu da.

Txinako agintarien erabakiek bi hilabeteko epidemiaren ostean herrialdeko egoera nabarmen egonkortzea lortu dute, eta horrek Txinak izan duen erreakzio ahalmen handia nabarmentzen du. Dena den, ukaezina da izurrite honek Txinako merkatuan eta bertako ekonomian izan duen eragina. 

Txinan beste fase batean egon arren, eragiten al du munduko beste herrialdetan orain birusa borrokatzen egoteak?

Izurritea mundu mailako pandemia bihurtu da orain, eta ia 200 herrialde eta eskualdetan eragina izan du. Txina munduko esportatzaile eta inportatzaile handiena denez, Txinako ekonomia oso integratuta dago mundu osoko ekonomian. Europar Batasuna, ASEAN eta Amerikako Estatu Batuak dira Txinaren hiru bazkide komertzial nagusiak, eta eskualde horietako ekonomiek izurritearen eragina jaso dutenez, zuzenean eragina izango dute Txinaren ekonomiaren garapenean.

Txinako ekonomiaren etorkizuneko norabidea aurreikustea zaila da. Txinako gobernuak bere bost urteko planean urte honetarako ezarritako garapen ekonomiko eta sozialeko helburuak lortzea espero du, baina adituek eta enpresaburuek kezka handiak dituzte. Gaur egun, Txinako Gobernuaren zeregin nagusia lanari eta ekoizpenari berrekitea da, galerak ahalik eta gehien murrizteko.

Ekonomia txinarrak hazten jarraitu beharko luke aurten, baina hazkundea %3koa edo %5ekoa izango den aurreikustea zaila da. Epe ertain eta luzera, Txinaren garapen ekonomiko azkarraren oinarriak ez dira aldatu, eta oraindik ere susperraldi ahalmen handia du. 

Euskal enpresetako baten batek aldatu al du bere ekoizpena egoerara egokitzeko?

Gaur egun, euskal enpresa gehienak coronavirusaren aurretik zituzten eskaerak berrezartzen saiatzen ari dira. Azkenaldian eman diren ekoizpen eta merkataritza jarduerek ez dute eragin handirik izan. Hala ere, pandemiaren agerraldi globalaren eta Txinako ekonomiaren eta munduko ekonomiaren erritmoa moteltzen ari denez, Txinan dauden enpresa batzuk, haien Euskadiko egoitza nagusiekin batera, beren ekoizpena epe ertainera doitzeko prestazen ari dira, egungo egoerari erantzunez. 

Beren ekoizpen-indarra mobilizatzen ari dira Euskadin osasun-materialari edo bestelakoei dauden beharrei erantzuteko?

Txinan dauden euskal enpresa gehienak batez ere industrian lan egiten dute, eta ez osasunaren edo jantzigintzaren eta ehungintzaren esparruan. Horren ondorioz, haien ekoizpen-jarduera nagusiak ez daude material medikoen zuzeneko ekoizpenera bideratuta, euskal ekipamendu-enpresaren bat izan ezik. Euskal enpresa gutxi horiek izurriteak prebenitzeko ekoizpen-ekipoak merkaturatu dute, maskarak ekoizteko lan-lerroak adibidez. Beste enpresa batzuek Txinan garrantzitsuak diren materialak lortzen saiatzen ari dira, Euskadiko bulego nagusietara esportatzeko asmoarekin.

Zailtasunik al dago bidalketa hauek egiteko?

Material horiek Europara esportatzeak arazo garrantzitsuak aurkitu ditu, eta hiru alderdi hauetan nagusiki:

Zailtasun logistikoak: Hegazkinen bidaien mendera dago egoera oso, eta hori da Txinan zein Europan dagoen arazorik garrantzitsuena. Txinatik datozenak nahiko saturatuta daude; konpainia askok Europako bidaiak bertan behera utzi dituzte, edo hegaldiak nabarmen murriztu dituzte. Tarteren bat ematen dutenean, egun askoko itxaronaldiarekin dator eta oso prezio altuekin gainera.

Estatuak kontrolatutako materialen arriskuak: material mediko eta antiepidemiko horien inportazio eta banaketa prozesua zentralizatzen eta koordinatzen ari da Europako herrialde askotan, Gobernuen bidez. Inportazioen Bulegoa egitean, gobernu horien esku dago erabat. Hau da, Europako herrialde askotan arau bat ateratzen dute, inportatzaile edo fabrikatzaile orok bete behar dutena, eta haiek erabakitzen dute zer egin behar den kargarekin. Hau da, merkantzia Gobernu zentralak konfiskatu ahal izango luke. Bereziki, Europako beste herrialde batzuetatik pasatu behar diren kopuru handiko bidalketek arrisku handiagoak dituzte.

Ziurtapen-arriskua: gaur egun, Txinako enpresa askok ez dituzte Europar Batasuneko arauak ezagutzen. Kalifikatu gabeko bitartekari askok ezezagutza hori erabiltzen dute, enpresak engainatzen dituzte eta hauek erabaki okerrak hartzen dituzte, haien artean baliozkoak ez diren CE ziurtagiriekin. Egoera honetan, enpresek Europar Batasunera esportatzeko prozesuan merkataritza-arrisku handiei aurre egiten diete.

Lotutako albisteak

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

Euskal  enpresak  EB-Mercosur  Akordioaren  merkataritza  aukera  berriak  aztertzen  ari  dira
27/02/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira

90 profesional baino gehiagok parte hartu dute jardunaldi tekniko batean, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin sinatutako itunak izango dituen muga-zergen eragina, erregulazioa eta onura estrategikoak ezagutzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.