Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak
-

Imanol Pradales Lehendakariak iragarri duenez,  premiazko deialdia egingo dio Industria Defendatzeko Taldeari, kluster, enpresa eta eragile guztiekin Ekialde Hurbileko gatazkari buruzko kontsultak aztertzeko. Bilera datorren asteazkenean egingo da, etengabeko monitorizazio-mekanismoak aktibatzeko, industria-klusterrekiko koordinazioa indartzeko eta kontingentzia-neurriak prestatzeko, hilabeteetan luzatu daitekeen egoera baten aurrean.

Imanol Pradales gaur goizean bideokonferentzia bidezko bilera bat egin du Bruselatik Ogasuneko sailburu Noel d’Anjourekin eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregirekin, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioei eta ondorio horiek euskal ekonomian izango duten inpaktuari buruzko analisiak partekatzeko. “Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren goraldia ez da urruneko gatazka bat. Euskal industriarentzat mehatxu energetiko eta logistikorik handiena da 2022. urteaz geroztik”, adierazi du lehendakariak Bruselan.

Ildo horretan, gogorarazi du Euskadik enpresa-presentzia handia duela gatazkan dauden eremuetan. Izan ere, gatazkaren ondorioak zuzenean jasaten ari diren 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu Eusko Jaurlaritzak.

“Baina inpaktua askoz haratago doa”, ohartarazi du Imanol Pradalesek, eta, azpimarratu duenez, “tentsio handia ikusten ari gara energia-merkatuetan, eta petrolioaren, gasaren eta elektrizitatearen prezioak gora egiten ari dira. Eta horrek berehalako eragina du gure industrian”.

Aldi berean, gatazkak oso inpaktu gogorra du hornidura-kateetan eta nazioarteko itsas garraioan. Ormuzko itsasartearen itxieraren eta Itsaso Gorriko ezegonkortasunaren ondorioz, merkataritza-ibilbideak Esperantza Oneko lurmuturrera desbideratu behar dira, eta horrek kostu logistikoen igoera, entregatzeko epeen atzerapenak eta lehengaien horniduraren inguruko tentsioak dakartza.

“Egoera hori luzatzen bada, inpaktu makroekonomiko handia izan dezake Europan eta gure ekonomian”, azpimarratu du lehendakariak. Euskadin, kalterik handiena izan dezaketen sektoreak siderurgia, metalurgia, automobilgintza eta industria kimikoa eta petrokimikoa dira, eta guztiak euskal industria-ehunaren funtsezko zutabeak dira.

“Azken urteotan, gauza garrantzitsu bat ikasi dugu: Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko. Pandemiaren garaian, Ukrainako gerraren aldian eta nazioarteko merkataritza-tentsioen eta muga-zergen aurrean egin genuen. Esperientziak esaten digu erantzuteko hartzen dugun denboraren araberakoa izango dela inpaktuaren larritasuna”, adierazi du.

Horregatik guztiagatik, lehendakariak Industria Defendatzeko Taldea biltzeko deia egin du. Taldeak bilera bat egingo du datorren asteazkenean, etengabeko monitorizazioko mekanismoak abiarazteko, industria-klusterrekiko koordinazioa indartzeko eta hainbat hilabetetako iraupena izan dezakeen egoeraren aurrean kontingentzia-neurriak prestatzeko.

“Euskal industriak askotan erakutsi du erresistentziarako duen gaitasuna. Eta Eusko Jaurlaritzak asmo berarekin jokatuko du: aurrea hartuz, industria-ehunari lagunduz eta gure produkzio-ahalmena defendatuz”, amaitu du.

Industria Defendatzeko Taldeak 2025eko otsailean eratu zenetik egingo duen laugarren bilera izango da. Foro hori Eusko Jaurlaritzak, merkataritza-ganberek, foru-aldundiek, agente sozialek eta klusterren eta produkzio-ehunaren ordezkariek osatzen dute, eta honako helburu hauek ditu: munduko errealitate ekonomikoari buruzko diagnostikoak partekatzea, sektorerik arriskutsuenen jarraipena egitea, laguntzeko politikak eta tresnak identifikatzea eta zailtasunak aukera bihurtzeko gaitasun berriak abiaraztea.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  54  milioi  euro  inbertitu  ditu  ETEen  eraldaketa  eta  dibertsifikazioa  bultzatzeko
25/03/2026 Finantziazioa

Eusko Jaurlaritzak 54 milioi euro inbertitu ditu ETEen eraldaketa eta dibertsifikazioa bultzatzeko

Aurreko Indartu eta Gauzatu Industria laguntza-programak biltzen dituen Dibertsifika programaren bitartez

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Lehendakariak  iragarri  du  Euskadiko  industria  ezkutua  aktibatuko  duela  gatazkak  Ekialde  Hurbilean  duen  eraginari  aurre  egiteko

Lehendakariak iragarri du Euskadiko industria ezkutua aktibatuko duela gatazkak Ekialde Hurbilean duen eraginari aurre egiteko

"Industriak eta industriako enpleguak kezkatzen gaituzte. Eta kezkatzen gaitu krisi honek nola eragiten dien jendearen poltsikoei, energiaren, garraioaren edo oinarrizko produktu askoren prezioen bidez", azpimarratu du Lehendakariak

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Industria  Adimendunerako  trantsizioa  egiten  hasteko  inbertsioak  finantzatzen  laguntzen  die  Renove  Smart  Industry  programak  ETE  industrialei
06/03/2026 Finantziazioa

Industria Adimendunerako trantsizioa egiten hasteko inbertsioak finantzatzen laguntzen die Renove Smart Industry programak ETE industrialei

Gaur martxoaren 6an irekitzen da epea Renove Smart Industry laguntza-programara eskaerak aurkezteko. Programa honek, lehen, Renove Industria 4.0 izena zuen. Edizio berri honetan, 7 milioi euroko aurrekontua izango du. 4.0 Industriako proiektuei heltzeko haien ekipoak eta makineria modernizatu nahi dituzten enpresa industrialek edo industriarekin lotutako zerbitzu-enpresek apirilaren 16ra arte eska...

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.