Vanessa Yusta.
Nazioartekotzea
Elkarrizketak 23 abendua, 2025

Industri autobusetarako eta trenetarako osagarrien fabrikatzaileak esportazioak bikoiztu ditu

Bizkaiko ETEak SPRI Taldearen Konpetentzia Digital Profesionalen programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten fakturazioaren errekorra lortuko du
-

Industri Bizkaiko ETEa da eta autobusetarako eta trenetarako osagarriak fabrikatzen ditu. Aurten, fakturazioaren errekorra lortuko du. Nazioartekotzearen aldeko apustua egiten du, eta, izatez, azken bost urteetan esportazioak bikoiztu ditu. Hala, negozioaren % 20 dira dagoeneko. Enpresak SPRI Taldearen Konpetentzia Digital Profesionalen programaren dirulaguntza jaso du, Euskadiko enpresak osatzen dituzten pertsonen ezagutzak garatzen eta indartzen laguntzeko.

Industri 1957an, duela 70 urte, sortu zen familia-proiektua da: “nire aitonak tailer txiki bat sortu zuen Bilbon, Talleres Iris izenekoa, eta autobusetarako ispiluak, gortinak eta hautsontziak fabrikatzen zituzten besteak beste”, azaldu du Vanessa Yusta CEOak.

Negozioa indartuz joan zen, eta 1986an, familiaren bigarren belaunaldiarekin, egungo izena hartu zuen.  90eko amaieran, hazkunde-etapa erabakigarriari ekin zion eta 1999an Zamudiora lekualdatu ziren. “2001ean, unibertsitateko ikasketak amaitu ondoren, enpresan hasi nintzen lanean, eta 2016an aita erretiratu zenean, zuzendaritza-kargua hartu nuen, enpresaren hirugarren belaunaldia ordezkatuz”.

Enpresa Mungiako instalazio berrietara lekualdatzeke dago une honetan, eta 5.500 metro karratu baino gehiago izango ditu: “Hazten jarraitzeko urrats erabakigarria da gure ekoizpen-gaitasuna handitzea eta nazioarteko merkatuan izaten ari garen bultzada handiari erantzutea. Gure egungo instalazioak txiki geratu zaizkigu, eta aldaketa horri esker datozen urteetan anbizio eta sendotasun handiagoarekin jardungo dugu”.

Industrik autobusetarako eta trenetarako osagarriak fabrikatzen ditu. Barruko eta kanpoko atzerako ispiluak, gortina bilgarriak, gurpiletako edergarriak, sabaiko leihoak, pieza pertsonalizatuak, “eta gure instalazioetan oso-osorik garatutako bestelako ordezko pieza batzuk” eskaintzen ditu, “diseinuaren eta berrikuntzaren aldeko konpromiso irmoarekin”.

Euskadiko lehen mailako hainbat enpresa ditu bezero, hala nola CAF eta Irizar, bai eta trenen eta automobilen sektoreko nazioarteko fabrikatzaile liderrak ere, besteak beste,  Alstom, Siemens, Stadler, Skoda eta Volvo.

40 langile inguru ditu dagoeneko eta aurten fakturazio errekorra lortuko du, 6 milioi euro ingurukoa. “Hamarkada hauetan une oso zailei egin diegu aurre —2008ko krisitik hasi eta Covidaren inpakturaino—, ahalegin kolektiboari eta suspertze jarraituari esker”.

Etxerako estoreak

Pandemian zehar La Casa del Estor sortu zuten, etxerako estoreak komertzializatzeko marka. “Kontsumo-testuinguru berriari erantzuteko sortu zen eta negozio-adar osagarri bihurtu da. Horri esker, gure jarduera dibertsifikatu dugu eta orain arte landu gabeko sektoreetara iritsi gara. Hala, gure irismena eta gure bezeroen oinarria handitu ditugu”.

Enpresak I+G saila du, eta diziplina anitzeko talde bat du produktu eta soluzio berriak garatzeko eta dagoeneko badituztenak hobetzeko etengabe lanean. “Hala, sektorearen abangoardian mantentzeaz gain, gure bezeroen eta nazioarteko merkatuen behar aldakorretara egokitu gaitezke”.

SPRI Taldearen Konpetentzia Digitalen programaren dirulaguntzarekin hobekuntzak egin ditu arlo garrantzitsuetan, besteak beste, datuen kudeaketan eta prozesuen automatizazioan. “Horri esker, efizienteagoak eta azkarragoak izango gara erabakiak hartzeko garaian”.

Nazioarteko hazkundeari aurre egitea da etorkizuneko erronka. “2020tik, gure esportazioen ehunekoa bikoiztu dugu; fakturazioaren % 10etik % 20ra. Horrek argi erakusten du nazioarteko merkatuak zabaltzeko egindako ahalegina eta izandako arrakasta. Hazkunde hori ezinbestekoa da autobusetarako eta trenetarako osagarrien fabrikazioan erreferente global bihurtzeko”.

Gainera, berrikuntzarekiko konpromisoari eustea aurreikusten dute, sektorea gero eta lehiakorragoa baita. Barne-mailan, taldearen hazkunde profesionala sustatzen jarraitzea da bere helburuetako bat. “Etengabeko prestakuntzaren eta talentu gaztea atzematearen aldeko apustua egiten dugu, batez ere arlo teknikoetan eta I+Gan, enpresaren epe luzeko iraunkortasuna bermatzeko”.

Horrez gain, jasangarritasunarekiko konpromisoa indartu nahi dute, “soluzio berdeagoak ezarriz gure ekoizpen-prozesuetan eta produktu berrien diseinuan, ingurumeneko inpaktua murrizteko”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei bere kanaletan jardueraren berri emateko aukera ematen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

Lotutako albisteak

Zubiolak  doitasun  handiko  ebaketa-erremintak  garatzen  ditu  industria-sektore  zorrotzetarako
13/03/2026 Berrikuntza

Zubiolak doitasun handiko ebaketa-erremintak garatzen ditu industria-sektore zorrotzetarako

Gipuzkoako kooperatibak diamante polikristalinoan (PCD) oinarritutako irtenbideak diseinatzen ditu, mekanizazio industrialeko prozesuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko.

Manufacturas  Marpe,  zurezko  materialak  banatzen  eta  fabrikatzen  dituen  ETEa

Manufacturas Marpe, zurezko materialak banatzen eta fabrikatzen dituen ETEa

Azpeitiko enpresak salmenten % 20 atzerrian egiten ditu

Pedro  Silva  (Herko  Trucks):  “Gure  kamioiek  emisioak  %93raino  murrizteko  aukera  ematen  dute”

Pedro Silva (Herko Trucks): “Gure kamioiek emisioak %93raino murrizteko aukera ematen dute”

Herko Trucks hiri-banaketarako kamioi arinen fabrikatzaile bizkaitarrak emisio gutxiko garraio profesionaleko soluzioak garatzen ditu, eta digitalizazioaren eta erregai berriztagarrien alde egiten du sektorearen deskarbonizazioan aurrera egiteko.

Gutram  enpresak  industria-hondakinak  negozio-aukera  berri  bihurtzen  ditu
11/03/2026 I+G+B

Gutram enpresak industria-hondakinak negozio-aukera berri bihurtzen ditu

Balorizazio-prozesu berrietan murgilduta dago konpainia bizkaitarra, eta bere merkatuak zabaltzea eta ekonomia zirkularreko erreferente gisa finkatzea du helburu.

E&M  Combustión  enpresak  industria-erregailuak  garatzen  ditu  deskarbonizatutako  etorkizunerako

E&M Combustión enpresak industria-erregailuak garatzen ditu deskarbonizatutako etorkizunerako

Bizkaiko enpresak instalazioak handitu ditu teknologia berriak ezartzeko

Enkarterriko  trokelgintzak  40  urte  ospatu  ditu  eskakizun  handiko  industria-hornitzaile  gisa
10/03/2026 Berrikuntza

Enkarterriko trokelgintzak 40 urte ospatu ditu eskakizun handiko industria-hornitzaile gisa

Bizkaiko konpainia bere 2026–2029 Plan Estrategikoa sustatzen ari da, SPRI Taldearen Enpresa Digitala eta Hazinnova programen babesarekin.

Donostiatik  Dubaira:  Scott  &  Irwin-ek  nazioarteko  hedapena  indartu  du  Ekialde  Ertainean  showroom  propioa  eginez
09/03/2026 Nazioartekotzea

Donostiatik Dubaira: Scott & Irwin-ek nazioarteko hedapena indartu du Ekialde Ertainean showroom propioa eginez

Gipuzkoako konpainia berrikuntzako hub global nagusietako batean kokatzen da, kapilaritate komertziala irabazteko, bezeroei zuzeneko euskarria eskaintzeko eta funtsezko merkatuetan presentzia sendotzeko.

EXOM  Engineering-ek  erronka  industrialak  lantzen  ditu  laser  teknologiaren  bidez
06/03/2026 Berrikuntza

EXOM Engineering-ek erronka industrialak lantzen ditu laser teknologiaren bidez

Enpresa bizkaitarrak soldadura eta gainazal-tratamenduko soluzioak garatzen ditu, fotonika, automatizazioa eta aplikazio industrial espezializatuetarako softwarea integratuz.

Fulcrum,  fakturazioaren  % 4  I+G  arlora  bideratzen  duen  Bizkaiko  ingeniaritza-enpresa
05/03/2026 I+G+B

Fulcrum, fakturazioaren % 4 I+G arlora bideratzen duen Bizkaiko ingeniaritza-enpresa

SPRI Taldearen Hazitek programako laguntza jaso du Leioako enpresak, eta ikerketa eta garapenerako unitate espezifiko bat du.

Atten2k  nazioarteko  presentzia  indartuko  du  teknologia  propioarekin  monitorizazio  prediktibo  industrialean
05/03/2026 Nazioartekotzea

Atten2k nazioarteko presentzia indartuko du teknologia propioarekin monitorizazio prediktibo industrialean

Enpresa gipuzkoarra Teknikerren sortu zen, eta sentsore optiko aurreratuak garatzen ditu fluido industrialak denbora errealean aztertzeko. Horrez gain, India, Egipto edo Kolonbia bezalako merkatuetan duen hedapena sendotzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.