Albisteak 23 urtarrila, 2026

Imanol Pradales: “Euskadi mundu ezegonkor batean egonkortasuna bilatzen duenarentzat babesleku gisa balio duen eredu ona da”

Lehendakariak, Davoseko Munduko Ekonomia Foroko bisita amaitzeko, euskal eredua defendatu du, Nazio Batuekin batera egindako ekitaldian. Imanol Pradales pozik agertu da Euskadik munduko lehen mailako foro politiko-ekonomiko entzutetsu honetan izan duen lehen parte-hartzean lortu duen mailarekin
-

Imanol Pradales Lehendakariak Davoseko Munduko Ekonomia Foroko azken eguna izan du gaur, eta Eusko Jaurlaritzak eta Nazio Batuek elkarrekin antolatutako ekitaldian izan da. Ordezkarien aurrean, Lehendakariak amaierako mezu gisa defendatu duenez, Euskadi ziurgabetasun-testuinguru honetan ziurtasunak eskaintzen dituen Herria da, aurrerapen ekonomikoa, gizarte-kohesioa eta jasangarritasuna uztartzen dituen nazioarteko erreferentzia den garapen-ereduari esker.

“Deigarria izan da gure eredua eta gure ingurunetik haratago ezagutzeko beharra. Horregatik da garrantzitsua Davosena bezalako foroetara etortzea, aliantzak egin, sareak aurkitu eta entzuteaz gain, Euskadi presente dagoelako eta bere eredua kontatzen duelako. Miresten hasi den modeloa da. Gero eta basatiagoa eta asaldatuagoa den mundu bat dugu, etorkizunerako itxaropen-babeslekuak bilatzen dituena. Eta Euskadi eredu ona da mundu ezegonkor batean nolabaiteko egonkortasuna bilatzen duenarentzat”, esan du Lehendakariak.

Munduko nazioarteko foro ekonomiko garrantzitsuenean parte hartzeari amaiera eman dio gaur Imanol Pradalesek. Foro horretan maila goreneko ordezkari politikoak eta enpresak elkartzen dira, eta, lehen aldiz, lehendakari batek hartu du parte. Imanol Pradalesek adierazi duenez, aukera eman du ikasteko, sare berriak ehuntzeko eta Euskadi nazioartean garrantzi handiena duen erakusleiho ekonomiko eta politikoan ikusarazten hasteko.

“Munduan gertatzen denak zuzenean eragiten digu. Davosen egon izana oso positiboa izan da, mundu berria nondik etor daitekeen entzuteko aukera izan dugulako. Ongizatearen, oparotasunaren, askatasunen eta justizia globalaren eredu bat defendatuko duten aliatuak ezagutzeko, eta, batez ere, aurreratzeko egon behar dugu. Davosera itzuli behar dugu, hemen elkarrizketa asko izaten baitira, eta Euskadik elkarrizketa horietan egon behar du bere etorkizuna eta hurrengo belaunaldien etorkizuna prestatzeko”, berretsi du Lehendakariak.

Euskal eredua

Lehendakariak Nazio Batuekin batera Davosen antolatutako ekitaldiaren ondoren egindako hausnarketak. Ekitaldi horretan, Ander Caballero Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusia, Noel D’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburua eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua izan ditu lagun.

Mintzaldian, Lehendakariak Euskadiren egungo indarguneen balioak azpimarratu ditu: industria-ekonomia aurreratu, berritzaile eta sozialki orekatua, Nazio Batuen 2030 Agendarekin lerrokatua eta Europaren berrindustrializazio jasangarritasunarekin konprometitua.

Ildo horretan, lankidetza publiko-pribatua euskal ereduaren zutabeetako bat dela nabarmendu du, inbertsioa mobilizatzeko, berrikuntza bultzatzeko eta egonkortasuna eta konfiantza bermatzeko giltzarria, eta Euskadi lurralde fidagarri eta erakargarri gisa aurkeztu du, ziurgabetasunak markatutako agertoki global honetan.

Nazioarteko eragileekin, enpresariekin, arduradun politikoekin eta inbertitzaileekin egin ditu topaketak, eta horietan Euskadik Europako berrindustrializazioan duen rolari buruz eta ongizatearen euskal ereduari buruzko europar proiektua indartzeari buruz aritu dira. Bi ardatz uztartzen ditu europar proiektuak: lehiakortasuna eta jasangarritasuna, batetik; eta hazkundea eta gizarte-kohesioa, bestetik. Imanol Pradalesek adierazi duenez, europar proiektua balio handiko oinarrien gainean eraiki eta bultzatzen da: egonkortasun instituzionala, autogobernu ekonomikoa, lankidetza publiko-pribatua, berrikuntzara bideratutako industria-sarea, ekosistema zientifiko-teknologikoa, manufaktura-kultura edo sektore emergenteen apustua, besteak beste.

“Euskadik egonkortasuna, seriotasuna eta arau argiak eskaintzen ditu. Euskadin kontatzea garrantzitsua da, baina baita etxetik kanpo ere. Pozik gatoz berriro “, amaitu du lehendakariak.

Lotutako albisteak

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

Euskal  enpresak  EB-Mercosur  Akordioaren  merkataritza  aukera  berriak  aztertzen  ari  dira
27/02/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira

90 profesional baino gehiagok parte hartu dute jardunaldi tekniko batean, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin sinatutako itunak izango dituen muga-zergen eragina, erregulazioa eta onura estrategikoak ezagutzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.