Hidrógeno Verde en India - Nota Técnica

Hidrogeno berdea Indian. Ohar teknikoa

Euskal industria-esperientziarako aukerak, gero eta handiagoa den merkatu horretan irtenbide lehiakorrak eskaintzeko gaitasuna dutenak.
-

India da gaur egun munduan hidrogeno gehien kontsumitzen duen hirugarren herrialdea, baina hidrogeno horren % 99 grisa da, eta ongarri planta eta findegietan erabiltzen da batez ere. Hala ere, epe luzera aldaketa handiak espero dira.

Alde batetik, aurreikusita dago hidrogenoaren eskaria laukoiztea 2050erako, gaur egungo 6-8 milioi tonatik 30 milioi tona metrikora igaroz, eta hazkunde horren bultzatzaile nagusiak siderurgia eta garraio astunaren sektoreak izatea espero da. Gainera, 2050ean Indian ekoitzitako hidrogenoaren % 80 berdea izatea espero da. 2030erako, Indiak bere hidrogeno berdearen ekoizpenaren % 70 esportatzea espero du eta, horregatik, nazioarteko hainbat aliantza garatzen ari da Alemania edo Japoniarekin, adibidez.

Helburu horiek lortzeko, Indiak Hidrogeno Berdearen Misio Nazionala ere abiarazi du, asmo handiko plan batekin: 2030erako 5 milioi tona hidrogeno berde ekoiztea eta 2.200 milioi euroko inbertsioa. Pizgarrien eskema honek hidrogenoaren ekoizpen-kostuen % 10 estaliko duela espero da.

Industria hau oraindik hasierako garapen-fasean badago ere, martxan bakarrik instalazio pilotuak baitaude eta oraindik erronka handiak baditu (hala nola ekoizpen-kostu handiak eta elektrolizagailuak, azpiegitura-beharra eta ahalmen berriztagarria handitzea, besteak beste), lehen urratsak ematen ari dira. Urrats hauek lizitazioen bidez, lankidetza publiko-pribatuaren bidez eta Larsen & Toubro (L & T), Indian Oil Corporation (IOCL) edo Jindal Stainless bezalako enpresek hidrogenoa ekoiztu eta erabiltzeko proiektuak gauzatzearen bitartez ematen ari dira.

Gainera, elektrolizagailuak egiten dituzten enpresaren bat ere badago. Hidrogeno-proiektuak garatzeko hub nagusiak Gujarat, Maharashtra, Karnataka, Kerala eta Tamil Nadu eskualdeak izatea espero da. Guzti honengatik, nahiz eta negozio aukerak oraindik hasiberriak diren, industria-esperientzia duten Euskadi bezalako eskualdeek aukerak izan ditzakete konponbide lehiakorrak eskaintzeko eta, bereziki, I+Gn diharduten erakundeekin parte hartzeko.

Txostena HEMEN

Lotutako albisteak

Tentsio  geopolitikoek  eta  eskaintza-murrizketek  industria-lehengaien  prezioak  bultzatzen  dituzte  berriro  2026ko  hirugarren  hiruhilekoan
30/09/2026 Nazioartekotzea

Tentsio geopolitikoek eta eskaintza-murrizketek industria-lehengaien prezioak bultzatzen dituzte berriro 2026ko hirugarren hiruhilekoan

Basque Trade & Investment erakundeak Industria Lehengaien Behatokiaren edizio berri bat jarri du euskal enpresen eskura. Edizio hori 2026ko hirugarren hiruhilekoari dagokio eta industria-lehengaien merkatu nagusien bilakaera eta nazioarteko ingurunea baldintzatzen ari diren faktore geopolitiko, komertzial eta klimatikoak aztertzen ditu.Deskargatu hemen txostena.

Alemaniako  osasun-sektorea.  Ohar  teknikoa
17/09/2026 Nazioartekotzea

Alemaniako osasun-sektorea. Ohar teknikoa

Basque Trade & Investmentek ohar tekniko berri batean aztertu ditu Alemaniako osasun-sektorearen bilakaera eta Euskadiko enpresek farmazia eta gailu medikoen arloetan merkatura sartzeko dituzten aukerak.

Automobilgintzako  Behatokia:  Munduko  automobilgintzak  jarduera  moteldu  du,  eta  fabrikatzaileek  industria-estrategiak  birdefinitzen  dituzte
09/09/2026 Nazioartekotzea

Automobilgintzako Behatokia: Munduko automobilgintzak jarduera moteldu du, eta fabrikatzaileek industria-estrategiak birdefinitzen dituzte

Basque Trade & Investment (BasqueTrade), SPRI Taldean integratutako euskal enpresen nazioartekotzerako agentziak, Automobilgintzaren Behatokiaren edizio berri bat argitaratu du. Txostenak munduko automobilgintzaren bilakaera, eskualdeetako merkatu nagusien aurreikuspenak eta fabrikatzaile nagusien jarduna aztertzen ditu.Deskargatu hemen

Energia  Eolikoaren  Behatokiak  baieztatu  du  munduko  merkatuak  hazten  jarraitzen  duela,  nahiz  eta  erregulazio-,  industria-  eta  geografia-mailako  polarizazioa  areagotu  den
23/07/2026 Nazioartekotzea

Energia Eolikoaren Behatokiak baieztatu du munduko merkatuak hazten jarraitzen duela, nahiz eta erregulazio-, industria- eta geografia-mailako polarizazioa areagotu den

Basque Trade & Investment-ek Behatoki Eoliko berriak · Txosten berriak 2035era arteko lurreko eta itsasoko energia eolikoaren bilakaera, araudi-aldaketak, inbertsioak eta fabrikatzaile zein sustatzaile nagusien kokapena aztertzen ditu, euskal enpresen nazioartekotzea bultzatzeko informazio estrategikoa eskainiz. Deskargatu hemen txostena.

Merkataritzaren  ziurgabetasunak  eta  tentsio  geopolitikoek  munduko  merkataritzaren  eraldaketa  bizkortu  dute  2026an
23/07/2026 Nazioartekotzea

Merkataritzaren ziurgabetasunak eta tentsio geopolitikoek munduko merkataritzaren eraldaketa bizkortu dute 2026an

Basque Trade & Investmenten Nazioarteko Merkataritzaren Behatoki berriak merkataritza-oztopoen gorakadak, hornidura-kateen berrantolaketak eta tentsio geopolitikoek markatutako 2026ko egoera aztertzen du. Deskargatu hemen txostena.

T&D  Behatokiak  baieztatu  du  sare  elektrikoak  trantsizio  energetikoaren  erronka  nagusi  bihurtu  direla
16/07/2026 Nazioartekotzea

T&D Behatokiak baieztatu du sare elektrikoak trantsizio energetikoaren erronka nagusi bihurtu direla

Basque Trade & Investmen-ek egindako azterlanaren edizio berriak transmisio eta banaketaren (T&D) munduko merkatuaren azken sei hilabeteko bilakaera aztertzen du, eta egiaztatzen du inbertsioak, arau-jarduera eta azpiegitura berrien garapena handitu egin direla, elektrifikazioaren hazkundeari erantzuteko. Deskargatu HEMEN

BT&I-ren  Nazioarteko  Behatokia:  Ekialde  Hurbileko  tentsioak  eta  munduko  ekonomiaren  zatiketak  2026rako  hazkunde-aurreikuspenak  baldintzatzen  dituzte
09/06/2026 Nazioartekotzea

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Ekialde Hurbileko tentsioak eta munduko ekonomiaren zatiketak 2026rako hazkunde-aurreikuspenak baldintzatzen dituzte

Basque Trade & Investmentek Nazioarteko Behatokiaren edizio berria argitaratu du, 2026ko gainerakoan, nazioarteko merkatuak baldintzatuko dituzten azken aurreikuspen ekonomikoak, arrisku geopolitikoak eta joerak jasoz.

Hidrogenoaren  sektore  globala  exekuzio  selektiboko  fase  baterantz  doa,  hidrogeno  berdea  buru  izanik

Hidrogenoaren sektore globala exekuzio selektiboko fase baterantz doa, hidrogeno berdea buru izanik

Basque Trade & Investment-ek Hidrogenoaren sektoreari eskainitako lehen Behatokia argitaratu du, euskal enpresa-sektoreari balio handiko informazioa eta zorroztasunez eguneratutakoa eskaintzeko, eta atzerrian negozio-aukerak aurreikusi ahal izateko. Deskargatu hemen laburpen exekutiboa.

Europako  eolikoa  304  GWra  iritsi  da  urtebetez  inbertsio-  eta  merkataritza-jarduera  handia  izan  ondoren,  baina  erregulazio-trabekin
12/05/2026 Nazioartekotzea

Europako eolikoa 304 GWra iritsi da urtebetez inbertsio- eta merkataritza-jarduera handia izan ondoren, baina erregulazio-trabekin

Hala erakusten du Basque Trade & Investmentek apirilean Madrilen egindako Wind Europe kongresuan lortutako informazioan oinarrituta egindako azken txostenak

EB-Mercosur  akordioak  250  milioi  euroko  hazkundea  ekar  dezake  euskal  esportazioetan
06/05/2026 Nazioartekotzea

EB-Mercosur akordioak 250 milioi euroko hazkundea ekar dezake euskal esportazioetan

Basque Trade & Investment-ek analisi sakon bat garatu du muga-zergen eta araudien aldaketek Euskadiko esportazio-posizioan nola eragingo duten zehazteko. Deskargatu hemen txostena.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.