Albisteak 25 urtarrila, 2022

Euskal ETEek %60ko dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte nazioartean zabalduta dauden proiektu berritzaileetarako

Otsailaren hasieran egingo diren bi jardunaldi telematikotan informazioa emango da Eurostars programari buruz
-

 

Euskal ETEek atzerriko proiektu berritzaileei bideratutako aurrekontuaren %60rainoko dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte Eurostars programari esker.  CDTI Estatu Agentziak, Eureka programako Idazkaritzak eta Enterprise Europe Network-EEN sareak (enpresei berritzen eta nazioartean hazten laguntzeko Europako sarea, zeinetan integratua dagoen SPRI Taldeak kudeatzen duen EEN Basque partzuergoa) antolatu dituzte bi jardunaldi telematiko horiek otsailaren 2 eta 3an, informazioa emateko datorren martxoaren 24an itxiko den programari buruz.

 

Eurostars 3 programak laguntza ematen die 37 herrialdetako bazkideekin lankidetzan –ez soilik Europakoekin–  merkatutik hurbil dauden I+G-ko proiektuak garatuz nazioartean zabaldu nahi duten ETE berritzaileei. Eurostars-3 programan ebaluazioak azkarrago egiten dira orain eta aukeraketa-irizpideak ere sinpleagoak dira.

 

Otsailaren 2an, 11:00etatik 12:00etara bitartean nazioarteko lehen webinarra egingo da ebaluazio prozesuari eta plataformaren erabilpenari buruz (izena emateko epea zabalik dago jadanik). Hurrengo egunean onlineko saio bat egingo da 11:00etatik 12:30ak arte, Espainiako parte-hartzaileei zuzendua. Ekitaldi horretan hainbat gomendio espezifiko eskainiko zaizkie, jakin dezaten nola prestatzen den eskaera irabazle bat eta nola eskuratu Espainiako finantzaketa eta EEN Sarearen zerbitzuak. Azkenik, galdera-txanda ireki bat egingo da. Eureka programaren Idazkaritzako, EEN sareko, Eurostars-en Independent Expert Panel batzordeko eta CDTIko hizlari espezializatuek parte hartuko dute. Izena emateko epea zabalik dago jadanik.

 

Jardunaldi bien edukiak elkarren osagarriak direnez, antolatzaileek gomendatzen dute bietan parte hartzea.

 

Laguntza hauek jaso ahal izateko, proiektuek partzuergo txiki batek aurkeztuak izan behar dute (nahikoa da bi herrialdetako bi bazkide izatea, baina bizpahiru bazkide da batez besteko kopurua), eta ETEek erabateko protagonista izan behar dute: eurak izango dira proiektuaren liderrak eta euren esku egongo da aurrekontuaren zati handiena.

 

Merkatutik hurbil

Eurostars-3 programak merkatutik hurbil dauden I+G-ko proiektuak bilatzen ditu, zeintzuetan ETEak, I+G-ko jarduera horien bazkide izateaz gain, emaitzen ustiapenaren onuradun ere izango baitira. Bottom-up programa bat da, edozein eremu teknologikotako proiektuak onar ditzakeena, baldin helburu zibil bat badute eta 24-30 hilabete bitarteko iraupena (gehienez 36).

 

Finantzaketa dirulaguntza baten bidez eskaintzen da eta Estatu mailan ematen  da, hau da, Espainiako enpresen kasuan CDTI da organismo finantzatzailea. Onuradunek aurrekontuaren %60rainoko dirulaguntza jasotzen dute enpresa txikia bada, eta %50ekoa ertaina bada.

 

Programa oso egonkorra da, aurreikusita baitauka deialdiak ixten jarraitzea martxoan eta irailean 2027ra arte. 2022ari dagokionez, deialdiak martxoaren 24an eta irailaren 15ean itxiko dira, eta eskaerak aurkezteko sistema zabalik egongo da hamar bat aste lehenagotik.

 

Bazkideen arteko lankidetza da Eurostars proiektuen giltzarria. Partzuergoak behar diren bazkideak izan behar ditu, ez gehiago eta ez gutxiago, eta elkarren osagarriak izan behar dira, bai ikuspegi teknikotik eta baita ere merkatuari dagokionez. Gainera, proiektua aurrera ateratzeko lain gaitasun tekniko eta finantzario izan behar dute. Proiektuak aurkezten duen erronka teknikoa da oinarrizko bigarren elementua. Asmo handikoa izan behar da, baina egingarria partzuergoarentzat. Azkenik, nazioarteko merkatu zabal batera bideratu behar dira proiektuaren emaitzak eta, ahal dela, bazkideen jatorrizko herrialdeetatik harago zabaldu behar dira, proiektuaren hedapena ahalbidetzeko.

 

Proiektuak aurkezteko orduan, enpresek CDTIko Eureka lantaldearen laguntza izango dute. Dela programari buruzko zalantzak argitzeko, dela  zehazteko zein  dokumentazio aurkeztu behar den, dela baloratzeko proiektuko ideia aproposa ote den Eurostars programarako,  eurostars3@cdti.es helbidea erabili daiteke harremanetarako. Gainera, tailer praktikoak antolatzen dira eskatzaileentzat (lehen presentzialak ziren eta orain onlinekoak).

Espainiako plataforma teknologiko askok topaketak antolatzen dituzte balizko partner-en artean, eta aholkularitza ematen dute proposamenak prestatzeko. Gainera, nazioarteko konexio bikainak izaten dituzte, eta hori lagungarri da beste herrialde batzuetako bazkideekin harremanetan jartzeko.

 

Azkenik, SPRI Taldeak kudeatzen duen EEN Basque partzuergoak zerbitzu bikaina ematen die euskal ETEei bazkideak bilatzeko, IP kontuez aholkatzeko, etab. Orobat, SPRIk aholkularitza ematen die euskal ETEei Eurostars programarako proposamenak prestatzeko.

 

Lotutako albisteak

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

Euskal  enpresak  EB-Mercosur  Akordioaren  merkataritza  aukera  berriak  aztertzen  ari  dira
27/02/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira

90 profesional baino gehiagok parte hartu dute jardunaldi tekniko batean, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin sinatutako itunak izango dituen muga-zergen eragina, erregulazioa eta onura estrategikoak ezagutzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.