Nazioartekotzea
Elkarrizketak 2 abendua, 2025

Euskaditik Houston-era: Dagertek-en historioa

Enpresa euskal DNA duen ingeniaritza integral bat da, berrikuntza eta esperientzia lotzen dituena proiektu industrialak garatzeko eta euskal konpainiak AEBetan ezartzen errazteko.
-

Dagertek ingeniaritza-enpresa bat da, 2024ko azaroan Houstonen (Texas) sortua eta industria astunean hamabost urte baino gehiagoko esperientzia duen talde batek eratzen du, horien artean, egungo CEO, Daniel Aguilar gipuzkoarra. Ingeniaritza integrala da, bere bezeroen proiektuen hainbat esparru hartzen dituena: automatizazio industriala eta robotikoa, ingeniaritza mekanikoa, softwarearen garapena eta zibersegurtasuna. Gainera, Aguilarren sustraiei esker, Dagertek aliatu naturala da Estatu Batuetan ezarri nahi duten euskal konpainientzat. 

Enpresak ‘one-stop shop’ (edo leihatila bakarra, leku bakar batetik premia tekniko guztiak konpontzen  dira) kontzeptupean jarduten du, eta erabateko laguntza ematen du industria-proiektuen bizi-zikloan. Zerbitzu integrala da,hau da, hainbat arlo batzen dituen zerbitzua. Esaterako,  ingeniaritza aplikatutua non neurrira egindako konponbideak eta ideiak sortzen diren; formakuntza teknikoa, non  teknologia berrietan taldeak gaitzeko prestakuntza teknikoa  eskeintzen duten; edo giza kudeaketa  proiektu industrialetarako talentu teknikoa bilatzera eta hornitzera bideratua. “Dagertek-en helburua bezeroari bere proiektuaen bizi-ziklo osoan laguntzea da, ezagutza, bizkortasuna eta emaitza ukigarriak emanez”, azaldu du Aguilarrek. 

Euskadiren eta Estatu Batuen arteko lotura proiektuaren zutabeetako bat da. Dagertek-ek “Euskadiren zorroztasuna, kalitatea eta konpromiso bereizgarriak,  AEBetako merkatura bideratutako pentsamendua eta  mentalitate arinarekin uztartzen ditu”, dio Aguilarrek. Identitate hibrido horrek  aukera bat ematen die Estatu Batuetan ezartzea helburu duten euskal enpresei. Oso lehiakorra den ingurune batean, euskarri integrala eskaintzen du,  lehen urratsen konplexutasuna murriztuz eta hazteko aukerak indartuz . 

Izan ere, enpresak bere hizkuntza teknikoa partekatzen du, eta esperientziatik ulertzen ditu nazioartekotzeko dituen erronkak. “Dagertek aholkularia izateaz gain, gauzatu, osatu eta lagundu ere egiten du, aholkularitza tradizionaletik haratago doan ikuspegi integrala emanez”, azaldu du Aguilarrek. CEOren ustez, Euskadin gaitasun handiko proiektuak daude: “Ekimen bakoitzak euskal ingeniaritzak industria-eraldaketa globala gidatzeko duen ahalmena erakusten du “.  

Berrikuntza konpainiaren beste ardatz bat da. Gaur egun, Dagertekek osagai teknologiko handiko proiektuak garatzen ditu, besteak beste, ihes hidraulikoen monitorizazio intelingentea  adimen artifizialarekin osatutako sistema batenbidez, kostuak murriztea eta ingurumen-inpaktua minimizatzea ahalbidetzen duena, eta lerro industrial klasikoen automatizazioa, hirurogeita hamarreko hamarkadako azpiegiturak modernizatuz, sentsoriaren eta kontrol adimendunaren bidez. 

Etorkizunari begira, Dagertekek sektore kimiko, elikatzaile eta farmazeutikoetarantz dibertsifikatu nahi du, betiere bikaintasun teknikoarekiko eta berrikuntzarekiko konpromisoari eutsiz. Euskadiren eta Estatu Batuen arteko loturak indartzen jarraitzea du helburu, eta euskal zigiluarekin  ezagutzaren, lehiakortasunaren eta talentuaren benetako trukea bultzatuz.  

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.   

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Dinam-ek  teknologia  berriak  erabiltzen  ditu  lurzoruan  eta  lur  azpiko  ur  kutsatuetan  aritzeko
20/03/2026 Berrikuntza

Dinam-ek teknologia berriak erabiltzen ditu lurzoruan eta lur azpiko ur kutsatuetan aritzeko

Enpresa bizkaitarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ingurumen-zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

Alberdi,  beti  mugimenduan  dagoen  mekanizazioko  enpresa  txiki  eta  ertaina

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu

DHL  Express  Forondaren  aldeko  apustua  amaitzen  ari  da  mantentze  aeronautikoko  hangar  berri  batekin
18/03/2026 Berrikuntza

DHL Express Forondaren aldeko apustua amaitzen ari da mantentze aeronautikoko hangar berri batekin

Multinazional logistikoak 40 milioi euro inguru inbertituko ditu azpiegitura berri batean, eta horri esker, Gasteizko huba Europako sareko nodo estrategikoetako bat izango da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.