Zorita Cret, enpresaren sortzaile eta zuzendaria.
Nazioartekotzea
Elkarrizketak 23 otsaila, 2026

Cretz Cargo, % 14ko hazkundea izan duen merkantzien nazioarteko garraio-enpresa

Irungo enpresak SPRI Taldearen dirulaguntza jaso du eta instalazioak handitzeko asmoa du
-

Cretz Cargo nazioarteko garraioan aritzen den Irungo enpresa familiarra da eta ia 20 urteko ibilbidea du. Fakturazioa % 14 handitu du azken urtean eta instalazioak handitzeko asmoa du. Enpresak SPRI Taldearen Zabaldu programaren dirulaguntza jaso du nazioartekotzea sustatzeko.

Enpresa 2007an sortu zen, Donostiako pisu txiki batean, Errumaniako ingeniari-bikote baten ekimenez. “Errumanian garraio-enpresa bat sortu genuen 1992an, baina ez genuen hazteko aukerarik ikusten eta Euskadira etorri ginen. 2004an garraio-enpresa bat sortu nuen Euskadiko lau bazkiderekin, Apolo logistika, eta bi urtez aritu ginen han Crez Cargo sortu genuen arte”, adierazi du Zorita Cretek, enpresaren sortzaile eta zuzendariak.

Merkantzia mota ororen nazioarteko garraioan aritzen da hasieratik. “Kamioi batekin eta bi langilerekin hasi ginen: senarra eta ni. Familiako enpresa izan gara beti, duela lau urte pertsona berriak sartu ziren arte”. 2012an egun Irunen dituzten instalazioetara aldatu zen enpresa, espazio handiagoa behar zutelako.

Cretz Cargok paketeak, automobilak, produktu kimikoak edo siderurgiakoak garraiatzen ditu, pakete txikietatik hasi eta bolumen handietaraino. “Hiru metroko garaierara bitarteko atoiak ditugu”. Hainbat sektoretako bezeroak dituzte; automobilgintzakoak, kimikakoak, siderurgiakoak, eraikuntzakoak eta elikagaien industriakoak besteak beste. Nazioarteko merkatuak hartzen du negozioaren % 75.

30 pertsona inguru dituzte plantillan, gidariak eta administrazioko langileak barne, eta iaz 8,5 milioi euro inguruko fakturazioa izan zuten, 2024an baino % 14 gehiago. “Merkatu berriak zabaldu nahi ditugu Portugalen, Polonian eta une honetan potentzial handia duten herrialdeetan, Austrian eta Hungarian”.

Cretz Cargoko sortzaileek Errumaniako lehenengo enpresa mantentzen dute eta Euskadikoarentzat egiten du lan: “abantaila bat da gidariak kontratatzeko garaian, oso zaila delako. Ez dago honetan lan egin nahi duen jenderik”. Europa osoko atseden hartzeko eta aparkatzeko eremuen azpiegiturak dira beste arazoetako bat, “baina Euskadiko Administrazioak egindako ahalegin handia ere aipatu behar dugu, inbertsio handiak egin baititu aparkalekuetan, adibidez Gipuzkoakoetan”.

SPRI Taldearen Zabaldu programaren dirulaguntza nazioarteko merkatu berriak aztertzeko erabili dute: “presentzia txikia dugun eta ekonomia berriak dituzten merkatuak, hala nola Erdialdeko Europakoak (Polonia, Hungaria…), eta Portugalgoa, Europan dugun posizionamendua aprobetxatuz”.

Etorkizuneko erronkak biltegiak handitzea eta Espainiako eguneroko bidaiekin jarraitzea dira: “Horrek bermatzen digu hemengoen lana, nazioarteko garraioa baino gehiago interesatzen baitzaie”. Gainera, belaunaldi-txandaketa ere lantzen ari dira, enpresaren familia izaerari eusteko, “eta espazio gehiago lortu nahi dugu, kamioientzako aparkalekua, mantentze-lanetarako tailerra edo garbitegi bat izateko”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Zubiolak  doitasun  handiko  ebaketa-erremintak  garatzen  ditu  industria-sektore  zorrotzetarako
13/03/2026 Berrikuntza

Zubiolak doitasun handiko ebaketa-erremintak garatzen ditu industria-sektore zorrotzetarako

Gipuzkoako kooperatibak diamante polikristalinoan (PCD) oinarritutako irtenbideak diseinatzen ditu, mekanizazio industrialeko prozesuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko.

Manufacturas  Marpe,  zurezko  materialak  banatzen  eta  fabrikatzen  dituen  ETEa

Manufacturas Marpe, zurezko materialak banatzen eta fabrikatzen dituen ETEa

Azpeitiko enpresak salmenten % 20 atzerrian egiten ditu

Pedro  Silva  (Herko  Trucks):  “Gure  kamioiek  emisioak  %93raino  murrizteko  aukera  ematen  dute”

Pedro Silva (Herko Trucks): “Gure kamioiek emisioak %93raino murrizteko aukera ematen dute”

Herko Trucks hiri-banaketarako kamioi arinen fabrikatzaile bizkaitarrak emisio gutxiko garraio profesionaleko soluzioak garatzen ditu, eta digitalizazioaren eta erregai berriztagarrien alde egiten du sektorearen deskarbonizazioan aurrera egiteko.

Gutram  enpresak  industria-hondakinak  negozio-aukera  berri  bihurtzen  ditu
11/03/2026 I+G+B

Gutram enpresak industria-hondakinak negozio-aukera berri bihurtzen ditu

Balorizazio-prozesu berrietan murgilduta dago konpainia bizkaitarra, eta bere merkatuak zabaltzea eta ekonomia zirkularreko erreferente gisa finkatzea du helburu.

E&M  Combustión  enpresak  industria-erregailuak  garatzen  ditu  deskarbonizatutako  etorkizunerako

E&M Combustión enpresak industria-erregailuak garatzen ditu deskarbonizatutako etorkizunerako

Bizkaiko enpresak instalazioak handitu ditu teknologia berriak ezartzeko

Enkarterriko  trokelgintzak  40  urte  ospatu  ditu  eskakizun  handiko  industria-hornitzaile  gisa
10/03/2026 Berrikuntza

Enkarterriko trokelgintzak 40 urte ospatu ditu eskakizun handiko industria-hornitzaile gisa

Bizkaiko konpainia bere 2026–2029 Plan Estrategikoa sustatzen ari da, SPRI Taldearen Enpresa Digitala eta Hazinnova programen babesarekin.

Donostiatik  Dubaira:  Scott  &  Irwin-ek  nazioarteko  hedapena  indartu  du  Ekialde  Ertainean  showroom  propioa  eginez
09/03/2026 Nazioartekotzea

Donostiatik Dubaira: Scott & Irwin-ek nazioarteko hedapena indartu du Ekialde Ertainean showroom propioa eginez

Gipuzkoako konpainia berrikuntzako hub global nagusietako batean kokatzen da, kapilaritate komertziala irabazteko, bezeroei zuzeneko euskarria eskaintzeko eta funtsezko merkatuetan presentzia sendotzeko.

EXOM  Engineering-ek  erronka  industrialak  lantzen  ditu  laser  teknologiaren  bidez
06/03/2026 Berrikuntza

EXOM Engineering-ek erronka industrialak lantzen ditu laser teknologiaren bidez

Enpresa bizkaitarrak soldadura eta gainazal-tratamenduko soluzioak garatzen ditu, fotonika, automatizazioa eta aplikazio industrial espezializatuetarako softwarea integratuz.

Fulcrum,  fakturazioaren  % 4  I+G  arlora  bideratzen  duen  Bizkaiko  ingeniaritza-enpresa
05/03/2026 I+G+B

Fulcrum, fakturazioaren % 4 I+G arlora bideratzen duen Bizkaiko ingeniaritza-enpresa

SPRI Taldearen Hazitek programako laguntza jaso du Leioako enpresak, eta ikerketa eta garapenerako unitate espezifiko bat du.

Atten2k  nazioarteko  presentzia  indartuko  du  teknologia  propioarekin  monitorizazio  prediktibo  industrialean
05/03/2026 Nazioartekotzea

Atten2k nazioarteko presentzia indartuko du teknologia propioarekin monitorizazio prediktibo industrialean

Enpresa gipuzkoarra Teknikerren sortu zen, eta sentsore optiko aurreratuak garatzen ditu fluido industrialak denbora errealean aztertzeko. Horrez gain, India, Egipto edo Kolonbia bezalako merkatuetan duen hedapena sendotzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.