EMO

Industria sailburua EMO Hannoverren dauden 32 euskal enpresen alboan izan da

Azken hamarkadan, Eusko Jaurlaritzak makina-erremintaren sektoreari SPRIren bitartez lagundu dio: 91 milioi euroko dirulaguntzaren bidez 850 milioi eurotik gorako inbertsio pribatua egin da eta 2.000 enpresa baino gehiago babestu dira
-
  • Jauregi: “Alemanian —makina-erremintaren euskal sektorearentzat merkatu garrantzitsuena da— gure industriaren eskaerak eta fakturazioa igo dira aurten”
  • Eusko Jaurlaritzak makina-erremintaren sektoreari SPRIren bitartez lagundu dio: 91 milioi euroko dirulaguntzaren bidez 850 milioi eurotik gorako inbertsio pribatua egin da eta 2.000 enpresa baino gehiago babestu dira

 Euskadiko 32 enpresak parte hartuko dute aste honetan Alemaniako hirian egingo den EMO Hannover 2025 azokan. Fabrikazio aurreratuko teknologien inguruko munduko azokarik handiena da. Batez ere metalak ebaki eta konformatzeko makina-erremintak eta ekoizpen-sistemak, doitasun-tresnak, automatizazioa eta digitalizazio industriala ditu ardatz EMO Hannover azokak, eta “sektoreko erreferentziazko ekitaldia” da, AFM Klusterrak —azokan estatuko presentzia antolatzen du— nabarmendu duenez.

Euskadiko enpresek Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren, Andoitz Korta Industria Sustatzeko sailburuordearen eta Nagore Bonilla SPRI Taldeko Basque Trade & Investment-eko zuzendari nagusiaren babesa jaso dute.

Ildo horretan, garrantzitsua da azpimarratzea, azkwen hamarkadan, Eusko Jaurlaritzak makina-erremintaren sektoreari SPRIren bitartez lagundu diola: 91 milioi euroko dirulaguntzaren bidez 850 milioi eurotik gorako inbertsio pribatua egin da eta Renove Smart Industry programaren bidez makineria aurreratua erosita 2.000 enpresa baino gehiago babestu dira. Programa ez da amaitu oraindik.

Mikel Jauregi sailburuak babesa adierazi dio makina-erremintaren sektoreari, “sektore estrategikoa baita Euskadirentzat, 6.000 lanpostu baititu”, eta azpimarratu duenez, “euskal industria punta-puntakoa da sektore horretan. Mundu mailan bederatzigarren ekoizlea gara, Europarentzat ere estrategikoa den sektorean; makina-erreminta fabrikazio aurreratuaren oinarria da”.

“Sektorearen egoera ari gara neurtzen”, adierazi du. “Albiste ona da Alemanian —makina-erremintaren euskal sektorearentzat merkatu garrantzitsuena da— gure industriaren eskaerak eta fakturazioa igo direla aurten”. Badakigu Alemania ez dagoela unerik onenean, eta, beraz, meritu bikoitza du gure esportazio-tasa hazteak. Eta hori produktu berritzaile batekin egiten dugu. Beraz, euskal industria mundu guztiari egiteko eta erakusteko gai denagatik zoriondu eta industriaz harro egon behar dugula uste dut”.

EMO 25

Irailaren 22tik 26ra, EMO 25 azoka egingo da Hannover hirian. Industriaren inguruko gai estrategiko ugari lantzen dira azoka horretan, besteak beste, adimen artifizialeko, automatizazioko eta jasangarritasuneko aplikazio berriak. Horiek izango dira azokaren egitaraua egituratuko duten ardatzetako batzuk, fabrikazio-teknologien aniztasunaren eta etengabeko bilakaeraren adibide.

2023an, EMO Hannover azokara 45 herrialdetako 1.850 erakusketari etorri ziren, eta 92.000 bisitari profesional inguru, industriako sektore nagusietako 135 naziotatik etorriak, hala nola makina-fabrikatzaileak, automobilgintza-industria eta haien osagai-hornitzaileak, mekanika-sektorea eta doitasun-optika.

Aurten, Espainiako 44 fabrikatzailek ekoizteko beren sistema aurreratuenak aurkeztuko dituzte Alemaniako azokan, eta 4.500 m² baino gehiagoko erakusketa-azalera hartuko dute. Euskadiko 32 enpresek 3.466 m² kontratatu dituzte, eta horrek euskal enpresek sektorean duten sendotasun nabaria islatzen du.

 

Lotutako albisteak

Euskadik  Europan  duen  presentzia  indartu  du  Trade  Promotion  Europe-ren  2025eko  Batzar  Nagusian
05/12/2025 Nazioartekotzea

Euskadik Europan duen presentzia indartu du Trade Promotion Europe-ren 2025eko Batzar Nagusian

Basque Trade & Investment euskal esperientzia partekatzeko topaketan izan da, ETE esportatzaileei laguntzeko eta esportazio intentsitate handiko industria sare aurreratu bat nazioartekotzeko

Euskadik  Txilerekin  duen  aliantza  komertziala  indartu  du  arkitekturaren  eta  diseinuaren  sektorean
05/12/2025 Kluster politika

Euskadik Txilerekin duen aliantza komertziala indartu du arkitekturaren eta diseinuaren sektorean

Nazioarteko Arkitektura Topaketa, Cluster Habic-ek Txileko Euskadiko Ordezkaritzaren eta SPRI Taldeko Basque Trade & Investment-en laguntzarekin antolatua, 80 profesional baino gehiago bildu zituen eta 12 euskal enpresek ‘Hospitality’ eremuan beraien gaitasunak aurkezteko aukera izan zuten

Euskadik  eta  Singapurrek  itsas  eolikoan  dituzten  gaitasunak  partekatu  dituzte  webinar  baten  bidez
28/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Singapurrek itsas eolikoan dituzten gaitasunak partekatu dituzte webinar baten bidez

Basque Trade & Investment-ek, Enterprise Singapore eta BasqueEnergy-rekin lankidetzan, topaketa birtual bat antolatu du lankidetza-aukerak aztertzeko.

Euskadik  eta  Fukushimak  lankidetza  ekonomikoa  eta  teknologikoa  indartu  dute
27/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Fukushimak lankidetza ekonomikoa eta teknologikoa indartu dute

Bisitaren programan, garapen industrialari eta teknologikoari lotutako euskal ekosistemaren trakzio-ekimenak aurkeztu ziren.

Euskadik  adimen  artifizialean  duen  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  Emilia-Romañara  egindako  misio  batekin
25/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik adimen artifizialean duen nazioarteko proiekzioa indartu du, Emilia-Romañara egindako misio batekin

Euskal ordezkaritza batek Italiako eskualdea bisitatu du, AAren eskualdeko ekosistema bertatik bertara ezagutzeko, aliantza estrategiko posibleak aztertzeko eta nazioartean arrakasta izan duten ereduak ezagutzeko.

Nazioartekotzea  funtsezkoa  da  euskal  industria  bultzatzeko

Nazioartekotzea funtsezkoa da euskal industria bultzatzeko

Mikel Jauregik Sailburuak azpimarratu du txostena bat datorrela industria-planean jasotako lehentasunekin, hala nola enpresen errotzearekin, atzerriko inbertsioa erakartzearekin, talentu berria garatzearekin edo ETEen tamaina handitzearekin

Eusko  Jaurlaritzak  BasquESG  ekimena  jarri  du  abian,  euskal  ETEen  lehiakortasuna  eta  jasangarritasuna  bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko

Euskadiko 2030 Industria Plan onartu berrian jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da, eta 2026an bostehun bat ETEra iritsiko dela espero da

Moldaviak  proiektu  estrategikoen  zorro  bat  sortzeko  deialdia  abiarazi  du
21/11/2025 Nazioartekotzea

Moldaviak proiektu estrategikoen zorro bat sortzeko deialdia abiarazi du

Ekimen hori aukera bat da Euskadiko enpresek merkatu berriak esploratzeko.

Euskal  enpresek  negozio  eta  lankidetza  aukerak  aztertu  dituzte  Ontario  eta  Eskozia  Berrian
20/11/2025 Nazioartekotzea

Euskal enpresek negozio eta lankidetza aukerak aztertu dituzte Ontario eta Eskozia Berrian

Konpainiek Kanadako bi probintzien negozio aukera nagusiak aztertu dituzte ‘Business & Investment in Canada: Ontario & Nova Scotia’ ekitaldian, arreta berezia jarriz azpiegitura, fabrikazio aurreratua eta energia sektoreetan.

Turkian  finkatutako  bederatzi  euskal  enpresek  esperientziak  partekatu  eta  aukerak  aztertu  dituzte  Istanbulen
19/11/2025 Nazioartekotzea

Turkian finkatutako bederatzi euskal enpresek esperientziak partekatu eta aukerak aztertu dituzte Istanbulen

Basque Trade & Investment erakundeko Turkiako bulegoak antolatutako ‘Basque Companies in Türkiye: Market Experiences & Cooperation Opportunities’ topaketan parte hartu dute konpainiek aste honetan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.