Ingurumen-jasangarritasuna
Elkarrizketak 15 maiatza, 2025

Lezama Demoliciones, eraispena ia artea denean

Trapagaranen egoitza duen Bizkaiko enpresak 30. urteurrena ospatu du Estatuko erreferente gisa eraispen industrialeko esparruan.
-

Lezama Demoliciones enpresak hiru hamarkadako ibilbidea du eraispen industrialaren eta zibilaren sektorean, eta bezeroen artean ditu nazioarteko enpresa handiak, administrazio publikoak eta eraikuntzako enpresak. Trapagaranen (Bizkaia) du egoitza, eta 1995ean sortu zen, Euskadiko industria-birmoldaketaren beroan. Gaur egun 160 pertsonako plantilla du, eta 50 milioi euro inguruko fakturazioa. Une honetan lanean ari da As Pontes (Galizia) zentral termikoaren eraispenean —Estatuko zentralik handiena da hori, Erik Sandonisek dioenez, Lezama Demoliciones enpresako bulego teknikoko eta I+G+b arloko arduraduna—.

 

Bere jarduera benetan al dago hurbilago artetik suntsipenetik baino?

Ez dakit artea dela esango nukeen, baina egia da ikuspegi teknikotik eta ingurumen-ikuspegitik eraispenek jendeak normalean ezagutzen ez duen konplexutasuna dutela. Lanen plangintza, materialen banaketa edo hondakinen kudeaketa eta garraioa kudeatu beharreko alderdi konplexuak dira, eraitsiko diren elementuen egonkortasunaren inguruko kalkuluekin batera, izan makinekin edo leherketa bidez. Gure sektorea zikintzat jo ohi dute, eta ez dela oso teknikoa pentsatzen dute, baina alderantziz. Dakartzan arriskuak direla-eta, zati teknikoa oso ikertua dago beti, eta ingurumeneko zatian, agerikoa da, administrazioek eta gure bezeroek kontrol zorrotza egiten dutenez kudeatutako hondakinen tonen kantitatearen arabera, bikaintasunez egin behar dela, ausartuko nintzake esatera. AEDEDren parte gara (Eraispeneko Elkarte Espainola), eta harekin batera sektorearen teknifikazioari ikusgarritasuna ematen saiatzen gara.

Zer lan edo proiektu adierazgarritan hartu duzue parte azken urteotan?

Adierazgarritzat joko nuke 2013an egindako San Mames estadio zaharraren eraispena, arku ezagunaren jaitsiera barne. Proiektuaz arduratzen den ABEErentzat eraispenaren zatian egiten dugu lan azpikontratatutako enpresa bakar moduan. Erlojupean egin genuen lan hiru hilabetez, oraingo estadioa eraikitzen zuten bitartean, eta epearen barruan bukatu genuen, inongo istripurik gabe. Halere, historikoki gure proiektuak gehiago zentratzen dira esparru industrialean, nagusiki sektore kimikoan, petrokimikoan eta siderometalurgikoan. 2017tik hasita, indarrez sartu ginen sektore energetikoan, eta gaur egun Pontes zentral termikoaren eraispen hasi berria nabarmenduko nuke. Espainiako zentralik handiena da, 1400 MW ditu, eta beste bi zentralekin batera ari gara egiten (Litoral eta Narcea), eta, horrez gain, 2025eko ekitaldi honetan parke eolikoen berrindartzean hasi gara lanean

Nola espezializatzen da zuenaren moduko enpresa bat ikatzezko zentral termikoen eraispena bezain negozio-nitxo konkretuetan?

Espainiako Gobernuak, Europako gidalerroei jarraituz, sektore energetikoa deskarbonizatzea erabaki zuen joan den hamarkadan, eta ikatza sortzeko instalazio termiko guztiak itxi zituen elektrizitatea sortzean eragiten ziren isurpenak murrizte aldera. Jada esperientzia genuenez sortze-instalazio txikiagoetan, horretan espezializatu ginen, enpresa handitu egin zen eta inbertsioak egin zituen makinetan lanen eta bezeroen beharretara egokitzeko, eta eraispenen zati handi bat egin dugu, 2016an lehenengoa egin genuenetik.

Zenbat iraun dezake ezaugarri horietako instalazio baten eraispenak? 

Zentral termikoei dagokienez, eraispena osoa edo erdia baldin bada, zentralaren tamainaren arabera, bi eta lau lan-urte artean irauten du. Kontuan izan behar da instalazio horiek aurretik garbitu behar direla, gero material garbiak banatzeko aukera egon dadin, eta milaka metro karratuko zabalerako instalazioak direla, altuera handiko eta tipologia askotako eraikinak eta egiturak… Azken batean, erronka teknikoa handia da, eta horrek, hainbeste materialen kudeaketa egokiak dakarren ingurumen-erronkarekin batera, gehiago irautea eragiten du.

Hasten diren lanek hondakin asko eragin arren, hondakinen % 90 baino gehiagori balioa ematea lortu duzue…Nola lortu duzue?

Gakoa da aktibo moduan aztertu behar ditugun eraikinak eta instalazioak materialen banku baten moduan ikustea. Eraispenak era zuzenean eginez gero, hondakinak nahastea eta hondakin arriskutsuek beste batzuk kutsatzea ekidinda, horren emaitza dira ondo tratatuta berriz merkatuan sar daitezkeen materialak. Beiratik, plastikotik eta egurretik hasita metaletaraino edo hormigoiraino. Batak besteetatik banatzen badira, lehenengo material arriskutsuak kenduta (erregaiak, amiantoak, etab.), berriz sartu daitezke merkatuan, baita birziklatu ere. Lezama izan zen sektoreko lehenengo enpresa «0 hondakin» ziurtagiria lortzen —gure lanetako materialen gutxienez % 90i balioa ematea bermatzen du—. 2023an eta 2024an % 95 eta 94 lortu dugu, hurrenez hurren. Lehenengo fasean elementuak berrerabiltzen saiatzeaz gain (eragileak eta elementu mekanikoak, tresneria, etab.), materialak ahalik eta gehien banatzea bilatzen dugu, birziklagarriak izan daitezen. Gainera, intuizioz ikusten den zerbait da, ingurumenari dagokionez hobea dela mahai bat erabiltzea, edota egurrezko eta metalezko zatiak banatzea eta birziklatzea zabortegira bota beharrean, ziurtatutako prozedura batekin neurtzen dugu eta saihestutako CO2-ari dagokion balioa ematen diogu tonetan. Horrek aukera ematen digu erabakiak hartzeko, eragin gutxien duen eraispen-alternatiba aukeratuta, eta, azken finean, eraispen-prozesu ahalik eta jasangarriena aukeratzeko.

Eraispenaren etorkizuna norantz doala uste duzu?

Jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra nagusi diren garai hauetan, eraispenaren sektoreak jakin du nola egokitu paradigma horietara, eraispenetan berriz merkatuan sartzeko materialen bankuak baititugu, zabortegiak gainezka egotea eta lehengai berriak erauztea ekidinda. Eraispenak era selektiboan eginez gero, sektoreak potentzial handia dauka, hiri-eremuan beti baitaude eraispenak behar dituzten berritu beharreko eremuak eta zabaldu beharreko guneak, eta sektore industrialean berdin, beti daude zaharkituta gelditzen diren instalazioak, eta beharrezkoa da horiek berritzea. Sektorea ondo ari da egokitzen bai behar teknikoetara, bai ingurumen-beharretara, eta ez dio uzten hazteari.

Eta «Lezama Demoliciones» enpresarena?

Gure kasuan, hazten joan garen urteotan ezarri ditugun hobekuntza horiek guztiak aplikatzen jarraitu behar dugu sektore berrietan —esaterako, nuklearrean, eolikoan edo eguzki-sektorean—, beharrezkoa izango baita berritzea. Nazioartekotzea ere erronka bat da, eta hor areagotzen ari dira bezeroen exijentziak eta konpetentzia, baina prest gaude erronka hori gure gain hartzeko.

SPRI Taldeak euskal enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.