A&B Laboratorios de Biotecnología impulsa la limpieza urbana más sostenible
Ingurumen-jasangarritasuna
Albisteak 11 urria, 2025

A&B Laboratorios de Biotecnología-k hirien garbiketa jasangarriena sustatzen du

Easy BioSystem aurkeztu du: erabateko sistema, beharren % 90eraino estaltzen duena, Urban Line lerroko 3 produktu biologikoen bidez, dosifikazio- eta aplikazio-ekipamenduen eskutik.
-

A&B Laboratorios de Biotecnología-k, sektore profesionalentzako garbiketa eta mantentze-lanetako ingurumen-inpaktu txikiko konponbide bioteknologikoetan espezialista denak, sistema bat garatu du udalei kaleak garbitzeko lanetan efizientzia, segurtasun eta jasangarritasun handiagoa lortzen laguntzeko. Hala, Easy BioSysteme-k, ekonomia zirkularraren printzipioekin eta Ekodiseinuaren Europako araudiarekin bat etorriz, hiriak garbitzeko eredu berri bat sortu du, segurua eta ingurunea zaintzen duena.

Easy BioSystem-ek udal-garbiketa sinplifikatzen du; izan ere, produktu ugari erabiltzearekin lotutako ohiko arazoak konpontzen ditu, gainkostuak, dosifikazio-akatsak eta ingurumen-inpaktu handia saihesten baititu.

Kontzentrazio handiko hiru produktu biologikok osatzen dute sistema, eta haiek hiri-garbiketako premien % 90eraino betetzen dute. Horien garapena A&B Laboratorios de Biotecnología konpainiaren esklusiboa den Enzytec teknologia entzimatikoan oinarritu da, zeinak formulazioetan ohiko produktu kimikoen alternatiba seguru gisa aukeratutako entzimak dituen. Soluzio osoa da, eta, gainera, dosifikazio- eta aplikazio-ekipamenduak ditu. Horrek guztiak aukera ematen du udalerrietan kaleak erraz eta zehatz garbitu, baldez ureztatu eta desodorizatzeko.

“Gure esperientzian, berrikuntzan eta teknologia propioetan oinarrituta, garbiketa-sistema segurua eta ezartzeko erraza sortu dugu, eta horrek baliabideen kudeaketa hobetzen du, pertsonak babesten ditu, hiria zaintzen du eta ingurumen-inpaktua murrizten du”, adierazi du Jon Kepa Izagirrek, A&B Laboratorios de Biotecnología-ko kalitate-zuzendariak.

Easy BioSystem-ek udalei eta herritarrei jasangarritasuna, segurtasuna eta efizientzia uztartzen dituen hiri-garbiketako eredua eskaintzen die. Sistemak arriskuak minimizatzen ditu, produktu kimikoekin kontakturik ez izatea ahalbidetzen baitu, eta, aldi berean, kontsumoak eta kostuak murrizten eta hondakinak gutxitzen ditu.

A&B-ek udalei prozesu osoan laguntzen die: beharrak aztertzen, metodologia hautatzen eta abian jartzen, eta taldeak prestatzen, sistema behar bezala ezar dadin. Sistemak, halaber, zuzenean laguntzen du Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) betetzen eta kontzientzia sortzen garbiketa-eredu arduratsu baten gainean.

Easy BioSystem Municipalian aurkeztuko da laster enpresa beraren beste konponbide batzuekin batera, hala nola uren tratamendurako berariazko instalazioak eta produktuak garbitzeko FastBio sistemarekin. 

25 urte teknologia garbietan berritzen

A&B Laboratorios de Biotecnología-k 25 urteko esperientzia du, eta teknologia garbiak erabiltzen ditu, hala nola kimika berdea eta bioteknologia, elikagaigintza, industria eta garbiketa sektoreetarako desinfekzio- eta higiene-konponbideetan. Enpresaren konponbideak erreferenteak dira bere arloan, eta arrakastaz erabiltzen ari dira mota guztietako enpresetan eta udalerrietan.

Enpresaren egoitza nagusia Gasteizen dago; delegazio-sarea du Estatu osoan eta 23 herrialdetan dihardu.

Garapen jasangarriaren aldeko konpromiso sendoa du A&B Laboratorios de Biotecnología-k eta, ondorioz, Lurrerako gizarte- eta ingurumen-inpaktu onuragarriak sortzeko eragile aktibo gisa jarduten du, eta GJHak bere estrategiaren erdian jartzen ditu, bai jarduerari dagokionez, bai produktuen garapenari dagokionez.

Horren araberako aurrerapenek jardunbidean dute isla; izan ere, kalitate-zuzendariaren hitzetan, “erakutsi du jasangarritasuna hazkundearen, berrikuntzaren eta bereizketaren eragile izan daitekeela merkatu globalean”.

Euskadiko lehen ETEa izan da AENORek eman ohi dituen jasangarritasunari buruzko eta GJHei egindako ekarpenari buruzko ziurtagiria lortzen. Enpresaren FastBio gamak Ekodiseinu Saria lortu du Ingurumenaren Biltzar Nazionalean, eta Euskalitek Berrikuntzaren Euskal Saria eman dio konpainiari, Ko-diseinuko jardunbide egokiagatik.

A&B Laboratorios de Biotecnología impulsa la limpieza urbana más sostenible

Lotutako albisteak

Basque  Health  Cluster-ek  eta  GSK-k  aliantza  bat  bultzatu  dute  Euskadin  osasun-arloko  lankidetza  eta  berrikuntza  indartzeko
16/02/2026 Kluster politika

Basque Health Cluster-ek eta GSK-k aliantza bat bultzatu dute Euskadin osasun-arloko lankidetza eta berrikuntza indartzeko

GSK klusterreko Business Partner gisa sartu da, agenteen arteko konexiora, ezagutza sortzera eta osasun-sistemaren eraldaketara bideratutako ikuspegiarekin

Detergente  biologikoa,  berrikuntza-bektorea  garbiketa  profesionalean
15/02/2026 Berrikuntza

Detergente biologikoa, berrikuntza-bektorea garbiketa profesionalean

'A&B Laboratorios de Biotecnología'-k Berrikuntzaren Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso zuen 2024an

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Medopek  SICUR  2026an  aurkeztuko  dituen  berrikuntzak  begien  babesari  dagokione
09/02/2026 I+G+B

Medopek SICUR 2026an aurkeztuko dituen berrikuntzak begien babesari dagokione

Foku nagusietako bat ISO 16321 araudiaren araberako ziurtagirien eguneratzea izango da, sektorerako funtsezkoa den arau-aldaketa.

Araba-Pack:  Konfiantzazko  etiketatze  industrialeko  soluzioak  Gasteizen
04/02/2026 Berrikuntza

Araba-Pack: Konfiantzazko etiketatze industrialeko soluzioak Gasteizen

Euskal industriarentzako balio-proposamena malgutasunak eta ikuspegi pertsonalizatuak definitzen dute.

Almarima  Surf  Companyk  surfaren  bilakaera  bultzatzen  du  UP  Surfboardsekin  eta  nazioarteko  bokazio  sendo  batekin
31/01/2026 Berrikuntza

Almarima Surf Companyk surfaren bilakaera bultzatzen du UP Surfboardsekin eta nazioarteko bokazio sendo batekin

“Egunero lan egiten dugu modu solidoan hazten jarraitzeko, produktu fidagarriak eskainiz eta behar espezifikoei erantzunez”

Autokontsumo  energetikoa  %  30  hazi  da  Euskadin  industriak  bultzatuta

Autokontsumo energetikoa % 30 hazi da Euskadin industriak bultzatuta

Autokontsumorako potentzia % 30 hazi da Eusko Jaurlaritzaren Autokontsumorako Laguntza Programa abian jarri zenetik.

Energiaren  prezioa  garestitzen  duten  eta  industriaren  lehiakortasuna  mugatzen  duten  distortsioak  berrikustea  proposatu  dio  Eusko  Jaurlaritzak  Espainiako  Gobernuari

Energiaren prezioa garestitzen duten eta industriaren lehiakortasuna mugatzen duten distortsioak berrikustea proposatu dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari

Euskal industriaren kostu elektrikoak Frantzian baino % 165 garestiagoak eta Alemanian baino % 35 garestiagoak izan daitezke. Bi herrialdeek lortu dute azken prezioaren murrizketa hori, industria-sektore elektrointentsiboen aldeko neurri erregulatzaile argien bidez.

FORZA:  50  urteko  lidergo  europarra  eta  abangoardia  teknologikoa
27/01/2026 Berrikuntza

FORZA: 50 urteko lidergo europarra eta abangoardia teknologikoa

Europako erauzketa-katalogorik handiena duen ekoizlea da

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.