Edurne Loyarte doktorea, Vicomtech-eko Antolakuntza eta Gobernantza zuzendaria
Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 21 urria, 2025

Vicomtech: “AA etikoak aurrerapen teknologikoa gidatu behar du, pertsonen ongizatea ziurtatuz berrikuntza geldiarazi gabe”

Vicomtech-eko Edurne Loyarte doktoreak AA-k dituen erronkak analizatu ditu, zentzu guztietan, erantzukizun sozialaren eta etikaren ikuspegitik.
-

Adimen artifizialak eskaintzen duen aukera ukaezina dela eta, mundu mailan bere arriskuei buruzko zalantzak sortzen ari dira. Ez bakarrik teknologiari edo lanari dagokionez, baita gizarte-arloari dagokionez ere. AA-k etikoa izan behar du? Edurne Loyarte doktoreak, Vicomtech-eko Antolakuntza eta Gobernantza zuzendariak, honek suposatzen duen erronka eta  gakoak azaldu ditu. 

AA garatzen eta hedatzen ari den modua etikoa da? 

AA bezalako teknologia digital berriek arrisku etiko konplexuak sortzen dituzte zaintzarekin, manipulazioarekin, autonomiarekin eta desinformazioarekin lotuta daudenak. Honek, beharrezkoa bihurtzen du aipatutako arriskuen mailan dagoen legeria izatea eta barne politikak eta balioak aintzat hartzen dituzten antolamendu esparru etiko sendoak izatea. Antolamendu-testuinguruan, alde handia dago erakundeen asmo etikoen eta ikerketa prozesuen eredu etikoak praktikan ezartzearen artean. Teknologia digitalen erabilera etikoa ikerketa arduratsuaren funtsezko zutabea da. Euskadin, Europako jarraibideetatik abiatuta eta teknologia horietan etikak duen garrantziaz jabetuta, erakundeetan eredu etikoak ezarri ahal izateko mekanismoak garatu dira (BAIC, esaterako). Gakoa, erakunde bakoitzeko pertsonek balio eta esparru etiko komunarekin bat egitea da.  

Gizartearentzat AA geroz eta eskuragarriagoa izateak eragina du etika lehenesteko orduan?  

AAren garapena humanismo digitala (digital humanism) kontzeptuaren barruan kokatzen da. Kontzeptu hau teknologia digitalen garapen azkarrak giza bizitzan (batez ere eskubideetan, erantzukizun eta iraunkortasun sozialean) duen inpaktuari erantzuteko sortzen da. Eredu etikoak aurrerapen teknologikoa gidatu behar du, giza balio eta balio unibertsalekin lerrokatu dadin, pertsonen ongizatea ziurtatuz berrikuntza geldiarazi gabe.  

Zein kasutan esan liteke AA ez dela sozialki arduratsua? 

AA bat sozialki arduragabea izan daiteke alde batetik, helburu ekonomikoek edo garatu beharreko gaitasun teknologikoek soilik bultzatzen badute, giza garapenari eta gizartearen ongizateari lagundu beharrean. Bestalde, manipulazioarekin, autonomiarekin eta desinformazioarekin edo datuen babesarekin lotutako arrisku etiko onartezinak edo konplexuak sartzen baditu ere. Edo azkenik,  arriskuak ebaluatzeko eta arintzeko esparru egokiak ez baditu aurreikusten eta teknologia horietatik sortzen diren dilemak kudeatzeko prestatutako esparru etikorik ez badu.  

Eta, bestela, zeintzuk dira AA etiko baterako gakoak? 

AA etiko baterako gakoak ondorengo hauek dira:  

  • Giza eta gizarte balioekin lerrokatzea: ereduak aurrerapen teknologikoa gidatu behar du, giza balio eta balio etiko unibertsalekin lerrokatu dadin eta giza garapenerako eta gizartearen ongizaterako baliagarria izan dadin.  
  • Europar Batzordeko printzipio etikoak: sendotasun teknikoa, segurtasuna, gardentasuna, datuen kudeaketa eta pribatasuna eta gizarte ongizatea barne hartzea.  
  • Diseinu bidezko etika (Ethics-by-Design): balio etikoak zuzenean integratzea erabaki teknikoetan, kudeaketakoetan eta diseinukoetan, berrikuntza teknologikoaren hasierako faseetatik. 
  • Arriskuen ebaluaketa eta arintzea: teknologien erabilera dualari (zibila eta militarra) helduko dion arriskuak ebaluatzea eta arintzea ahalbidetuko duen prozesu bat izatea.   
  • Kontzientzia eta inplementazio praktikoa: ikerketa arduratsuak “pertsona bakoitzarengan arnasa har dezan” lortzea, antolaketa-balioak banakoekin lerrokatzeko. Etika praktikan izan behar da ikuspegia, dilema errealetatik abiatuta.  
  • Gobernantza  egiturak: kanpoko batzorde etiko bat izatea, berrikuspen etiko inpartzialeko prozesu bat ziurtatzeko, negozioa ulertzen duten diziplina anitzeko kideekin. Aldi berean, jokaera kanaletik banatuta, soilik etikoak diren intzidentziei eta eskaerei lotutako kanal etiko bat izatea. 

Testuinguru horretan, ba al dago antzekotasunik AAren eta aurreko beste teknologien artean haren garapen etikoa bilatzeko orduan, edo aurrekaririk gabeko agertoki baten aurrean gaude? 

Badira AA baino lehen ere inplikazio etikoak zituzten sektoreak edo teknologiak, hala nola, osasunaren , segurtasunaren edo zibersegurtasunaren eta hizkuntzaren arloan, biometria edo aurpegiak ezagutzan adibidez. Hala ere, AAk “erronka berezia” du, eta honek desberdintasunak dakartza. Literaturaren gaur egungo ikerlanek araudi espezifikoen eta balioen egituraren alde egiten dute, pertsonen antolamenduaren eta esperientzia praktikoaren jarraibideak kontuan hartuta, eredu tradizionalak egokitu beharrean (batez ere eremu medikoan edo sozialean garatuak). Honek iradokitzen du aurreko eredu etikoak ez direla guztiz egokiak, baina egon badaudela aurretiko erreferentzia puntuak. 

Vicomtech-eko proiekturen batean etikaren integrazioaren adibiderik? 

Vicomtech-ek, batetik, proiektu pilotu batek (Starlight –H2020) balioztatutako eredu etiko bat inplementatu du, eta bestetik, teknologia eta sail desberdinetako eta TRL desberdinetako (teknologia baten heldutasuna neurtzen duten eskalak) jarduneko ehun ikerketa proiektu. Horiek guztiak etikoki aztertuak izan dira arriskuak ebaluatzeko eta arriskuak garatzean haiek arintzeko kudeaketa definitzeko. Alde horretatik, aipatzekoa da zer-nolako garrantzia izan duen zentroak bere baitan hartzen dituen teknologia digitalen mundua eta lege- eta kudeaketa-arloko betekizunak etikaren eta filosofiaren munduarekin kohesionatzeak. Horretarako, Vicomtech-ek, Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutu donostiarraren laguntza izan du. 

 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. 

Lotutako albisteak

Dinam-ek  teknologia  berriak  erabiltzen  ditu  lurzoruan  eta  lur  azpiko  ur  kutsatuetan  aritzeko
20/03/2026 Berrikuntza

Dinam-ek teknologia berriak erabiltzen ditu lurzoruan eta lur azpiko ur kutsatuetan aritzeko

Enpresa bizkaitarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ingurumen-zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

Alberdi,  beti  mugimenduan  dagoen  mekanizazioko  enpresa  txiki  eta  ertaina

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu

DHL  Express  Forondaren  aldeko  apustua  amaitzen  ari  da  mantentze  aeronautikoko  hangar  berri  batekin
18/03/2026 Berrikuntza

DHL Express Forondaren aldeko apustua amaitzen ari da mantentze aeronautikoko hangar berri batekin

Multinazional logistikoak 40 milioi euro inguru inbertituko ditu azpiegitura berri batean, eta horri esker, Gasteizko huba Europako sareko nodo estrategikoetako bat izango da

Grupo  Aner:  “Aurten  40.  urteurrena  ospatzen  dugu  eta,  hala  ere,  onena  iristeke  dago”
18/03/2026 Nazioartekotzea

Grupo Aner: “Aurten 40. urteurrena ospatzen dugu eta, hala ere, onena iristeke dago”

Bi pertsonako lantalde batekin hasi zena, gaur egun nazioarteko talde bat da, software-soluzioen arloan sendotua eta AA enpresa txiki eta ertain industrialei aplikatzean zentratua.

TH  COMPANY,  munduko  liderra  arrantza-industrietarako  irtenbide  teknologikoetan

TH COMPANY, munduko liderra arrantza-industrietarako irtenbide teknologikoetan

Mungiako enpresak zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du eta salmenten % 80 esportatzen du

Bronymecek  polimeroen  ingeniaritzan  duen  espezializazioa  sendotu  du,  fabrikazio  gehigarria  eta  doitasunezko  mekanizazioa  integratuz

Bronymecek polimeroen ingeniaritzan duen espezializazioa sendotu du, fabrikazio gehigarria eta doitasunezko mekanizazioa integratuz

Gipuzkoako enpresak, BIND SME 2025 programaren 5. edizioan parte hartzen duenak, bere ingurune industrial zorrotzetara egokitutako irtenbide tekniko aurreratu, jasangarri eta egokituen aldeko apustua indartu du.

CDigitalizazioaren  eta  automatizazio  industrialaren  integratzaile  gisa  izandako  eboluzioa  finkatu  du  Cefaluxek

CDigitalizazioaren eta automatizazio industrialaren integratzaile gisa izandako eboluzioa finkatu du Cefaluxek

Arabako enpresak Hipalux software-ekosistema sustatu du eta sektore estrategikoetan duen posizionamendua indartu du, besteak beste, uraren eta azpiegitura adimendunaren sektoreetan

Lanerako  mugikortasuna,  eguneroko  errutinatik  palanka  estrategikora  euskal  erakundeentzat

Lanerako mugikortasuna, eguneroko errutinatik palanka estrategikora euskal erakundeentzat

Ingartek, mugikortasunari aplikatutako adimenean espezializatutako euskal enpresak, ingurumen-inpaktua murrizteko eta langileen segurtasuna eta ongizatea hobetzeko aukera ematen duten planak garatu ditu Euskotrenentzat eta Lehendakaritzarentzat.

Zubiolak  doitasun  handiko  ebaketa-erremintak  garatzen  ditu  industria-sektore  zorrotzetarako
13/03/2026 Berrikuntza

Zubiolak doitasun handiko ebaketa-erremintak garatzen ditu industria-sektore zorrotzetarako

Gipuzkoako kooperatibak diamante polikristalinoan (PCD) oinarritutako irtenbideak diseinatzen ditu, mekanizazio industrialeko prozesuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko.

Manufacturas  Marpe,  zurezko  materialak  banatzen  eta  fabrikatzen  dituen  ETEa

Manufacturas Marpe, zurezko materialak banatzen eta fabrikatzen dituen ETEa

Azpeitiko enpresak salmenten % 20 atzerrian egiten ditu

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.