Leire Azkarate finantza-arduraduna eta Josu Ansola marketineko arduraduna.
Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 12 otsaila, 2026

SEIN, urtean industriako hornikuntzen 43.000 eskari kudeatzen dituen ETEa

Soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditu Euskadiko trakzio-enpresa nagusientzat
-

SEIN industriako hornikuntzetan espezializatutako enpresa da eta egunean 200 eskari tramitatzen ditu Euskadiko trakzio-enpresa nagusientzat. Soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditu eta hainbat hornitzaile elkartzen ditu, bezeroei zerbitzua erraztuz.

Enpresa 2005ean sortu zen industriako hiru hornitzaileren fusiotik: Arrasateko Memesa, Azpeitiko Etxeberria Biltegiak eta Abadiñoko Lausa. “Haien eremuetan oso zentratuta zeuden eta indarrak batu zituzten merkatu handiagoa hartzeko eta hainbat lekutako bezeroei zerbitzu hobea emateko”, azaldu dute Josu Ansola marketineko arduradunak eta Leire Azkarate finantza-arduradunak.

Enpresaren bulego nagusiak eta biltegi logistikoa Arrasaten daude eta merkataritza-sarea du Euskadi osoan zehar.

Eboluzio teknologiko garrantzitsua izan du azken urteetan zehar. “Katalogoa digitalizatu dugu eta enpresaren webgunea berritu dugu, online dendarekin eta bezeroentzako gune pribatuarekin. Hori guztia 2021az geroztik egin dugu, orduan aldatu baikenuen ERPa SPRIren dirulaguntza bati esker. Horrekin guztiarekin, sektoreko mutlinazionalen zerbitzu propioak eskain ditzakegu tokiko bazkide baten hurbiltasuna eta malgutasuna galdu gabe”.

SEIN industria-hornikuntzan dago espezializatuta, hala nola ebakitzeko tresnetan, lubrifikatzaileetan, korrosio-kontrako olioetan, torlojuetan, trokelgintzan eta urratzaileetan. “Industria-hornikuntzak lan handia eskatzen die enpresei eta gure lana lan hori erraztea da. Zerbitzuak eskaintzen dizkiegu haien balio erantsian jar dezaten arreta”.

Altxatze-sistemen berrikuspena eta mantentze-lanak ere eskaintzen dituzte hornitzaileen bitartez.

Merkatuko marka liderrekin egiten dute lan, hala nola Loctite, Bosch edo Parkerrekin, “kalitatea bermatuz beti”. Ehunka hornitzaile eta produktuen 30.000 erreferentzia baino gehiago dituzte, “baina malguak gara produktu espezifikoagoak edo bereziagoak bilatzeko”. SEINek urtean 43.000 eskari baino gehiago tramitatzen ditu, 200 inguru egunean. “Lau banaketa-furgoneta ditugu eta lurralde ia osoa hartzen dute barne. Egunero egiten dute lan. Tokiko kanpo-hornitzaile bat ere badugu, Langarri”.

Askotariko sektoreekin egiten dute lan eta Euskadiko trakzio-enpresarik handienak daude haien bezeroen artean, hala nola Ulma, Fagor, Danobat, ITP, Gestamp edo Cie. “Gure bezeroetako asko makina-erremintaren sektorekoak, sektore eolikokoak, siderurgiakoak eta automobilgintzakoak dira”. Martxoan, Barakaldoko BECeko Makina Erremintaren Bienalean egongo dira lehen aldiz stand batekin.

33 langile ditu guztira eta urteko fakturazioa zazpi milioi euro ingurukoa da. Euskadin daude kontzentratuta haien salmentak. “Zerbitzua da gure bereizgarria, soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditugulako eta hainbat hornitzaile elkartzen ditugulako bakar batean, horrek dakarren gastuaren eta denboraren aurrezkiarekin. Bezeroek asko baloratzen dute hori, kudeaketa azkarragoa delako”.

Etorkizuneko erronka merkatua eskualde gehiagotara zabaltzea da, “orain Debagoienan, Debabarrenan, Urola Kostan eta Durangaldean kontzentratzen baikara nagusiki”. Gainera, marka nagusien banaketari eutsi nahi diote eta eguneroko prozesuak digitalizatzen jarraitu. “Adimen artifizialean oinarritutako salmenten agentea integratu dugu, eta Microsoften proiektu pilotu baten parte da”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

Lotutako albisteak

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Dinam-ek  teknologia  berriak  erabiltzen  ditu  lurzoruan  eta  lur  azpiko  ur  kutsatuetan  aritzeko
20/03/2026 Berrikuntza

Dinam-ek teknologia berriak erabiltzen ditu lurzoruan eta lur azpiko ur kutsatuetan aritzeko

Enpresa bizkaitarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ingurumen-zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

Alberdi,  beti  mugimenduan  dagoen  mekanizazioko  enpresa  txiki  eta  ertaina

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu

DHL  Express  Forondaren  aldeko  apustua  amaitzen  ari  da  mantentze  aeronautikoko  hangar  berri  batekin
18/03/2026 Berrikuntza

DHL Express Forondaren aldeko apustua amaitzen ari da mantentze aeronautikoko hangar berri batekin

Multinazional logistikoak 40 milioi euro inguru inbertituko ditu azpiegitura berri batean, eta horri esker, Gasteizko huba Europako sareko nodo estrategikoetako bat izango da

Grupo  Aner:  “Aurten  40.  urteurrena  ospatzen  dugu  eta,  hala  ere,  onena  iristeke  dago”
18/03/2026 Nazioartekotzea

Grupo Aner: “Aurten 40. urteurrena ospatzen dugu eta, hala ere, onena iristeke dago”

Bi pertsonako lantalde batekin hasi zena, gaur egun nazioarteko talde bat da, software-soluzioen arloan sendotua eta AA enpresa txiki eta ertain industrialei aplikatzean zentratua.

TH  COMPANY,  munduko  liderra  arrantza-industrietarako  irtenbide  teknologikoetan

TH COMPANY, munduko liderra arrantza-industrietarako irtenbide teknologikoetan

Mungiako enpresak zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du eta salmenten % 80 esportatzen du

Bronymecek  polimeroen  ingeniaritzan  duen  espezializazioa  sendotu  du,  fabrikazio  gehigarria  eta  doitasunezko  mekanizazioa  integratuz

Bronymecek polimeroen ingeniaritzan duen espezializazioa sendotu du, fabrikazio gehigarria eta doitasunezko mekanizazioa integratuz

Gipuzkoako enpresak, BIND SME 2025 programaren 5. edizioan parte hartzen duenak, bere ingurune industrial zorrotzetara egokitutako irtenbide tekniko aurreratu, jasangarri eta egokituen aldeko apustua indartu du.

CDigitalizazioaren  eta  automatizazio  industrialaren  integratzaile  gisa  izandako  eboluzioa  finkatu  du  Cefaluxek

CDigitalizazioaren eta automatizazio industrialaren integratzaile gisa izandako eboluzioa finkatu du Cefaluxek

Arabako enpresak Hipalux software-ekosistema sustatu du eta sektore estrategikoetan duen posizionamendua indartu du, besteak beste, uraren eta azpiegitura adimendunaren sektoreetan

Lanerako  mugikortasuna,  eguneroko  errutinatik  palanka  estrategikora  euskal  erakundeentzat

Lanerako mugikortasuna, eguneroko errutinatik palanka estrategikora euskal erakundeentzat

Ingartek, mugikortasunari aplikatutako adimenean espezializatutako euskal enpresak, ingurumen-inpaktua murrizteko eta langileen segurtasuna eta ongizatea hobetzeko aukera ematen duten planak garatu ditu Euskotrenentzat eta Lehendakaritzarentzat.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.