David Ibáñez.
Elkarrizketak 7 maiatza, 2025

Novaut, blog batetik jaio zen marketplace industrialaren finkapena

Merkatuan bost urte daramatza, eta Arabako enpresak lortu du bere lekua egitea ordezko pieza kritikoen sektoreko erraldoien artean
-

Novaut ordezko piezetan espezializatutako marketplace bat da, Vitoria-Gasteizen du egoitza, eta automatizazio industrialeko 800.000 produktu baino gehiago eskaintzen ditu. Pandemian sortua, onlineko denda honek 90 herrialderi egin zizkion salmentak pasa den urtean, eta aukera ematen du ordezko pieza kritikoak lortzeko, baita osagarri industrialak ere. Horiek guztiak erabakigarriak dira makinak, instalazioak edo fabrika osoak gelditzea saihesteko, bertako CEOak, David Ibañezek, dioenez.

Nola azal daiteke marketplaceren helburua?

Marketplacea produktuen kontzentratzailea da, enpresek bertan beren produktuak argitaratzen dituzte, eta webgune baten bidez saldu. Horrela, gure kasuan, 800.000 produktu baino gehiago ditugu orain stockean, sinkronizatuta ditugun eta momentuan eguneratzen ditugun biltegietatik datozenak.

Eta ordezko pieza kritiko bat?

Ordezko pieza kritiko bat momentu jakin batean hondatzen den osagarri bat da (elektronikoa normalean) eta, beraz, makina edo instalazio bat edo, makinaren arabera, fabrika osoa geldiarazteko gaitasuna du. Automaten CPUez ari gara hizketan, HMI pantailez, abiadura-erregulagailuez, bihurgailuez… Ordezko pieza kritikoak elementu berdin batekin bakarrik ordezka daitezke; izan ere, beste fabrikatzaile baten osagarri bat edo antzeko modelo bat jarri nahi baduzu, inbertitu egin beharko duzu ingeniaritzan, hala kableatuan, nola programazioan… Osagarri zehatz hori ezinbestekoa da zure lehiakortasunak bizirik iraun dezan.

Zer testuingurutan jaio zen Novaut?

Ingeniari elektronikoa naiz eta beti egin dut lan automatak eta robotak programatzen, makinak martxan jartzen… Proiektu hau abian jarri aurretik automobilgintza-fabrika bateko mantentze-lanetako arduraduna nintzen eta, bertan, oso ondo izan behar genituen identifikatuak horrelako ordezka pieza kritiko guztiak; izan ere, robotekin lan egiten zuen soldadura-zelula bat geldituz gero, esaterako, 24 ordu baino gehiago irauten bazuen, kotxeen fabrika oso bat geldiaraz zezakeen eta, hortaz, nahiko garrantzitsua da ordezko piezen analisia eta kontrola…

Baina egia da proiektua blog batetik abiatuta hasi zela?

Bai, bai… Bere garaian sortu nuen «Novedades Automatización» izeneko blog bat, hura elikatzeaz arduratzen nintzen, eta automatizazioaren gaineko berriak eta artikuluak idazten nituen bertan. Fabrikatzaileek merkaturatzen zituzten produktu berri guztiak aztertzen nituen, baita interesgarria iruditzen zitzaidan produktua ere, eta hari buruzko berri bat argitaratzen nuen. Gutxinaka, bloga ezaguna egiten hasi zen, eta fabrikatzaile guztiek produktu berriak bidaltzen zizkidaten, argitara eman nitzan. Ondoren marketplacea sartu nuen, eta, ataria jada ezaguna zenez, lehenengo urtean Novautentzako produktu piloa lortu nituen, eta haien izena hortik dator, hain zuzen, «Novedades Automatización»…

Noizbait nabarmendu duzu rara avis enpresa bat direla sektorean benetako erraldoiekin lan egiteagatik… Zein da posible egiten duen balio bereizgarria?

Hala da. Gure enpresako sektoreak benetako erraldoiak dira, eta milaka milioi euro fakturatzen dituzte, baina lekua egin dugu haien artean. Zergatik? Suposatzen dut enpresek benetako eragiletzat hartzen gaituztela, onlineko salmentaren eta produktuen tipologia horren barruan. Egia da gure plataformaren barruan onlineko salmentan lan egiten duten enpresa erraldoiak daudela Gehienek beren denda daukate eta bertan jasotzen dituzte eskaerak, baina haien produktuak gure marketplacean ere izaten dituzte, eta hori haien stock soberakin handiengatik da, lekuz aldatu behar baitituzte. Stock asko izanagatik ere, ikusgarri egiten ez baduzu, ezin izango dituzu produktu asko atera, eta horregatik da oso interesgarria gurekin produktuak argitaratzea eta ikusgarritasuna ematea. Ildo horretatik, 92 herrialdetan saltzea lortu dugu eta gero eta ohiko bezero gehiago etortzen dira bilatzen ari diren produktua daukagun galdetzera. Gure plataformara behin etorri, gure bilatzailean produktua sartu eta aurkitzen baduzu, itzuli egingo zara segur aski.

Baina horrez gain, zein da zuen balio bereizgarria?

Gure posizionamendua, esango nuke. Argitaratzen dugun produktu oro emaitza onenen artean kokatzen dugu eta, horri esker, bezeroek oso azkar aurkitzen dute produktua bilaketa-prozesuetan. Webgune bizia gara, egunean 300.000 eta 400.000 orri artean eguneratzeaz gain produktu berri asko sortzen dituena, eta horrek posizionamendu oso ona izateko aukera ematen digu Egiaz, Google gure webgunea indexatzen hasten den bakoitzean bertan behera uzten du, aktibatu beharreko gauza berri guztiengatik eta, beraz, mugak jarri behar dizkiogu, webgunea bertan behera utz ez diezagun.

Enpresa sortu eta bost urtetara, zein heldutasun-unetan dago?

Oraintxe bertan esan daiteke nahiko kontrolatua daukagula enpresa, munduko erreserba guztiekin, egunero gertatzen ari zaigun guztia ikusita. Baina nahiko lasai gaude nolabait, batez ere aspektu batzuei dagokienez —finantzak, esaterako, guretzat ezinbesteko gaia baitira, baina baita stockei, inbentarioari, itzulketei, bermeei eta abarrei dagokienez ere—

Egoitza Jundizko industrialdera aldatzea ondo datorkio zuen enpresaren momentu on horri?

Jundizera aldatzeko ideia proiektua hasi berritan genuen buruan, eta, izaera industriala duenez, ekosistemetatik eta fabriketatik gertu egon behar du. Orain de la gutxi arte BIC Araban geunden —Miñaoko inguru zoragarria da, oso gustura egon gara bertan eta oso ondo tratatu gaituzte—, baina aurten ateratzea tokatzen zitzaigun eta Jundizko aukera sortu zen. Eta ez genuen birritan pentsatu! Egiaz, erabaki ona izan da, gertuko enpresekin mugimendua ikusten hasiak baikara.

 

Lotutako albisteak

Alberdi,  beti  mugimenduan  dagoen  mekanizazioko  enpresa  txiki  eta  ertaina

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu

Bronymecek  polimeroen  ingeniaritzan  duen  espezializazioa  sendotu  du,  fabrikazio  gehigarria  eta  doitasunezko  mekanizazioa  integratuz

Bronymecek polimeroen ingeniaritzan duen espezializazioa sendotu du, fabrikazio gehigarria eta doitasunezko mekanizazioa integratuz

Gipuzkoako enpresak, BIND SME 2025 programaren 5. edizioan parte hartzen duenak, bere ingurune industrial zorrotzetara egokitutako irtenbide tekniko aurreratu, jasangarri eta egokituen aldeko apustua indartu du.

CDigitalizazioaren  eta  automatizazio  industrialaren  integratzaile  gisa  izandako  eboluzioa  finkatu  du  Cefaluxek

CDigitalizazioaren eta automatizazio industrialaren integratzaile gisa izandako eboluzioa finkatu du Cefaluxek

Arabako enpresak Hipalux software-ekosistema sustatu du eta sektore estrategikoetan duen posizionamendua indartu du, besteak beste, uraren eta azpiegitura adimendunaren sektoreetan

Manufacturas  Marpe,  zurezko  materialak  banatzen  eta  fabrikatzen  dituen  ETEa

Manufacturas Marpe, zurezko materialak banatzen eta fabrikatzen dituen ETEa

Azpeitiko enpresak salmenten % 20 atzerrian egiten ditu

Ikale  Consulting  enpresak  mikro  eta  enpresa  txiki  industrialentzako  dirulaguntzak  tramitatzen  ditu

Ikale Consulting enpresak mikro eta enpresa txiki industrialentzako dirulaguntzak tramitatzen ditu

Eibarko enpresak SPRI Taldearen laguntza jaso du Gaitasun Digitalak programatik, eta zerbitzu berriak eskaintzea aurreikusten du

Erbi:  “Enpresa  askok  adimen  artifiziala  eskaintzen  dute  benetan  nola  aplikatu  jakin  gabe,  eta  horrek  nolabaiteko  mesfidantza  sortzen  du  merkatuan”
03/03/2026 Ekintzailetza

Erbi: “Enpresa askok adimen artifiziala eskaintzen dute benetan nola aplikatu jakin gabe, eta horrek nolabaiteko mesfidantza sortzen du merkatuan”

Gipuzkoako enpresak adimen artifizialean oinarritutako prozesuen automatizazioa bultzatzen du, enpresek eraginkortasuna hobetu, akatsak murriztu eta lan-karga handitu gabe hazteko aukera izan dezaten.

Glucovibes-ek  osasun  metabolikoa  farmakoen  mende  egon  gabe  hobetzen  laguntzen  duen  app  bat  garatu  du  Donostian
27/02/2026 Ekintzailetza

Glucovibes-ek osasun metabolikoa farmakoen mende egon gabe hobetzen laguntzen duen app bat garatu du Donostian

Euskal startupak adimen artifiziala, datu metabolikoak eta akonpainamendu profesionala konbinatzen ditu inflamazioa, obesitatea eta glukosaren kontrolarekin lotutako beste arazo batzuk saihesteko.

Berritzea  enpresak  eko-eraginkortasunean  oinarritutako  argiztapen  publikoa  garatzen  du
25/02/2026 Ekintzailetza

Berritzea enpresak eko-eraginkortasunean oinarritutako argiztapen publikoa garatzen du

Start-upak lehendik ezarrita dauden argiak LED soluzio eraginkor eta jasangarri bihurtzen ditu, eta ekonomia zirkularraren oinarriak aplikatzen ditu, haien balio-iraupena luzatzeko eta udalerrien hondakinak murrizteko.

Mausa,  fabrikazio  aurreratuaren  bidez  industriarako  soluzioak  eraldatu  dituen  familiako  ETEa

Mausa, fabrikazio aurreratuaren bidez industriarako soluzioak eraldatu dituen familiako ETEa

Oiartzungo enpresak SPRI Taldearen berrikuntzarako dirulaguntza jaso du eta bederatzi urte daramatza 3D inprimagailuaren teknologiarekin lanean.

New  Stage  Solutions-ek  (NSS)  neurrira  egindako  soluzio  teknologikoak  eskaintzen  ditu  Arrasatetik

New Stage Solutions-ek (NSS) neurrira egindako soluzio teknologikoak eskaintzen ditu Arrasatetik

Euskal konpainiak eskuzko lanak murrizten dituzten eta ETEen eta B2B konpainien kontrol operatiboa hobetzen duten tresna digitalak diseinatu eta inplementatzen ditu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.