premium mide 360
Eraldaketa digitala
Albisteak 1 urria, 2025

MIDE Premium, marketin digitaleko eta analitikako profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza programa

Analitika digitaleko, marketineko eta teknologia osagarrietako gaitasunak sendotu eta berritu nahi dituzten negozio digitaleko profesionalentzako harpidetza-plataforma bat
-

MIDE Premium ikastaro espezializatuetarako sarbide mugagabea, aholkularitza aditua eta komunitate aktiboa konbinatzen dituen prestakuntza integraleko programa bat da. Profesional digitalak sektorearen etengabeko aldaketen aurrean atzean ez geratzea du helburu Nagusia.

LIN3S-ren, MIDE negozio aholkularitzaren prestakuntza lerroak sortutako harpidetza plataforma bat da, eta analitika digitalean, marketinean eta teknologia osagarrietan  gaitasunak sendotu eta berritu nahi dituzten negozio digitaleko profesionalei zuzenduta dago. Profesionalek leku horretan aurkitzen dute prestakuntzarik osatuena eta eguneratuena, beste plataforma batzuetan bilatzeaz arduratu beharrik gabe.

Horrela, MIDE Premiumeko kideek honako hauetaz gozatzen dute:

  • Prestakuntza oso bat eta etengabekoa: Google Analytics 4, Google Tag Manager, Looker Studio, BigQuery, CRO, HTML & CSS, marketinerako JavaScript, Server-side, Adimen Artifiziala, Consent Mode eta antzeko gaiak lantzen dituzten MIDEko prestakuntza guztietarako sarbidea – zuzenean edo onlinea –.

-Zalantzen argipena & mentoretza pertsonalizatua: hileroko talde saioak, posta elektronikoz egindako kontsultak, eta urteko harpidedunentzat, ikus-entzunezko tutoretzako 3 ordu gehienez.

  • Komunitaterako sarbidea: ikasleen eta profesionalen foroak, ikasturte baoitzeko kontsulta-taldeak, lehentasunezko parte-hartzea ekitaldi profesionaletan.
  • Prestakuntza-bonu gehigarriak: marketin digitaleko ikastaro osagarrietarako sarbidea, hala nola Social Ads, Inbound, Google Ads, etab.

Harpidetza-eredu eta tarifen tipologia desberdinekin, baita talde eta ekipoentzat ere, programan parte hartzen duten pertsonek etengabeko informazio eguneratua dute, webinarretarako lehentasunezko sarbidea, marketin digitalaren ekosistemari buruzko ikastaroak eta hitzaldiak, eta, gainera, etengabeko laguntza profesionala:  erabiltzaileek kontsultak planteatu ditzakete zailtasunak sortzen badira, benetako proiektuetan aditu aktiboen laguntzarekin.

Gainera, plataformak ikuspegi integrala du, analitikara mugatzen ez dena, baizik eta marketin digitaleko gaitasun osagarriak gehitzen ditu, profil profesionala indartzeko.

Lotutako albisteak

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

MIMek  Euskaliten  Kudeaketa  Aurreratuaren  Diploma  lortu  du,  lau  hamarkada  baino  gehiagoko  ibilbide  industrialaren  ondoren
30/03/2026 Berrikuntza

MIMek Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortu du, lau hamarkada baino gehiagoko ibilbide industrialaren ondoren

Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma ISO 9001:2015 ziurtagiriari gehitzen zaio, eta talde osoaren profesionaltasuna eta inplikazioa indartzen ditu

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

VCGk  bost  ardatzeko  mekanizazio  zentroa  txertatu  du  bere  instalazioetan
22/03/2026 Berrikuntza

VCGk bost ardatzeko mekanizazio zentroa txertatu du bere instalazioetan

Ezaugarri horiek dituen bigarren ekipoa da eta horri esker, enpresak doitasunezko mekanizazioan duen espezializazioa indartuko du.

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programa datorren asteartean, martxoaren 24an, zabalduko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzearen eta datuaren estrategia indartzearen alde egiten duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzari jarraipena emanez.

 Ironchip  euskal  ETEak  identitate  digitalaren  babesa  bultzatuko  du  Iberiar  Penintsula  osoan
18/03/2026 Zibersegurtasuna

 Ironchip euskal ETEak identitate digitalaren babesa bultzatuko du Iberiar Penintsula osoan

Barakaldoko enpresak munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua du

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Ideiatek:  autonomoak  eta  mikroETEak  txikiak  “labirinto”  fiskaletik  askatzen  dituen  teknologia

Ideiatek: autonomoak eta mikroETEak txikiak “labirinto” fiskaletik askatzen dituen teknologia

Euskadin fabrikatutako software aitzindari batekin, enpresa teknologikoa funtsezko bazkide estrategiko gisa kokatzen da autonomoek eta enpresa txikiek TicketBAI, Batuz eta Verifactu Estatuko araudia bete dezaten.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.