Albisteak 21 uztaila, 2026

Euskal Encounter 34k BEC berrikuntzaren, teknologiaren eta kultura digitalaren topagune nagusi bihurtuko du berriro  

Uztailaren 23tik 26ra, Estatuko LAN party handienak 4.000 ordenagailu baino gehiago eta 5.000 parte-hartzaile inguru bilduko ditu. Horrez gain, sormenari, berrikuntzari eta dibulgazio teknologikoari eskainitako ia 200 jarduera, lehiaketa eta gune izango dira.
-
  • Openguneak, doako sarbidea duen espazioak, adimen artifizialari, konputazio kuantikoari, zibersegurtasunari, bideo-jokoei, 3D inprimaketari, hezkuntza-teknologiari, elkartasun-ekimenei eta publiko guztientzako beste hainbat gairi buruzko hitzaldiak, tailerrak eta erakusketa-eremuak eskainiko ditu.
  •  edizioaren babesleak Euskaltel Fundazioa, Eusko Jaurlaritza (SPRI Taldearen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundia dira. BBK Fundazioak eta Euskaltelek ere babesten dute ekitaldia.

Estatuko LAN party handiena eta Europako erreferentziazko bilgune teknologikoetako bat den Euskal Encounter topaketak, berriz ere, Bilbao Exhibition Centre (BEC) berrikuntzaren eta kultura digitalaren epizentro bihurtuko du. Lau egunez, informatikaren zale eta profesionalek ezagutzak partekatuko dituzte, proiektuak garatuko dituzte, lehiatuko dira eta azken joera teknologikoak ezagutuko dituzte, ikasteko, esperimentatzeko eta elkarlanean aritzeko diseinatutako ingurune batean.

  1. edizioak ahalmen handiko azpiegitura baten bidez konektatutako 4.000 ordenagailu baino gehiago bilduko ditu, eta azpiegitura horrek 70 gigabit segundoko Interneteko konexioa izango du Euskaltelen eskutik. Horrez gain, prestakuntza espezializatua, lehiaketak, sormen digitala, networkinga eta dibulgazio teknologikoa uztartuko dituzten ia 200 jarduera izango dira. BECeko bilkuraren ezaugarriek agerian uzten dute, beste behin ere, Euskal Encounter Estatuko ekosistema teknologikoko topagune nagusietakoa dela.

Aurtengo programak eraldaketa digitala bultzatzen ari diren bi teknologiatan jarriko du arreta berezia: adimen artifizialean eta konputazio kuantikoan. Hala ere, ez dira alde batera utziko zibersegurtasuna, eduki digitalen sorrera, bideo-jokoen garapena, hezkuntzan aplikatutako tresna digitalak edo sektore teknologikoak eskaintzen dituen lan-aukera berriak bezalako arloak.

Javier Gómez-Arrue Euskal Encounterreko antolatzaile nagusiaren hitzetan, «Euskal Encounter party bat baino askoz gehiago da; teknologian eta berrikuntzan oinarritutako topagunea da, pertsonak eta haien proiektuak elkarrekin lotzen dituena, teknologia gizartera hurbiltzen duena eta teknologiaren oraina nahiz etorkizuna erakusten dituena». Era berean, nabarmendu duenez, «ohikotik harago pentsatzen duen pertsona-komunitatea sortu nahi dugu; teknologia eta haren aplikazioak, ezagutza eta sormena, eta datuak eta gizarte-eragina uztartzeko gai izango den komunitatea. Horrela, elkarlaneko proiektuak sustatu eta ekitaldia amaitu ondoren ere bizirik iraungo duen berrikuntza-ekosistema eraiki nahi dugu».

Ekitaldia aurkezteko prentsaurrekoan, Nerea Enbeita Euskaltel Fundazioko zuzendariak adierazi duenez, «Euskaltel Fundazioan 25 urte baino gehiago daramatzagu teknologia pertsonengana hurbiltzen, STEM bokazioak sustatzen, talentua prestatzen, arrakala digitalak murrizten eta ezagutza partekatzeko guneak sortzen. Helburu horiek guztiak batera betetzen dituen jarduera batean pentsatzen badut, ez zait Euskal Encounter baino adibide hoberik bururatzen. Gainera, topaketa erreferente teknologikoa da; aurten berriz ere bere burua gainditu du Euskaltelek eskaintzen dituen 70 gigabit segundoko konexioarekin, eta beste behin ere bere marka propioak hautsi ditu, aldi berean 4.000 ordenagailu baino gehiagori konektibitatea emateko gai den azpiegiturari esker».

Bestalde, Joseba Mariezkurrena Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza, Talentua eta Enpresa Lehiakortasuneko zuzendariak azpimarratu duenez, «Bizkaiak aurrerapen handia egin du digitalizazioan, eta orain erronka berri baten aurrean dago: teknologiak txertatzetik harago, modu estrategikoan integratzea, prozesuak, produktuak eta negozio-ereduak eraldatzeko». Testuinguru horretan, gaineratu duenez, «teknologiak talentua behar du: profil espezializatuak, baina baita ezagutza digitala enpresen benetako beharretara konektatzeko gai diren profesionalak ere». Mariezkurrenak azaldu du ‘Bizkaia with the Talent’ foru estrategiak bokazioak sustatzeko, gaitasunak garatzeko eta Bizkaiak eraldaketa teknologikoari aurre egiteko behar duen talentua erakartzeko lan egiten duela, eta nabarmendu du Euskal Encounter «jakin-mina, sormena eta partekatutako ezagutza etorkizunerako proiektu eta aukera bihurtzen dituen espazioa» dela.

Era berean, Elixabete Garcia Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko zuzendariak adierazi du eraldaketa digitala ez dela une jakin bat, baizik eta etengabeko ikaskuntzaren, berrikuntzaren eta aukera berrien bidea: «Teknologia berri bakoitzarekin eraikitzen den ibilbidea da». Ildo horretan, Euskal Encounterrek hiru hamarkada baino gehiagotan belaunaldi desberdinak jakin-min teknologikoaren, ikaskuntzaren eta esperimentazioaren inguruan biltzeko izan duen gaitasuna azpimarratu du. Halaber, eraldaketa digitala «gure industriaren lehiakortasunerako palanka nagusietako bat» dela adierazi du, eta helburua honakoa dela nabarmendu du: «teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak berrikuntza, lehiakortasun eta Euskadirentzako aukera gehiago bihurtzea».

Ekitaldiko gune nagusiak

Opengune, publikoarentzat doakoa den espazioa, berriz ere topaketako erakargarri nagusietako bat izango da. Bertan eskaintza zabala egongo da: hitzaldiak, tailerrak eta erakustaldiak, baita 3D inprimaketari, hezkuntza-teknologiari, bideo-jokoen garapenari, elkartasun-ekimenei eta berrikuntzarekin lotutako enpresa eta erakundeei eskainitako guneak ere. Aurreko edizioetako esperientziari erreparatuta, milaka bisitari espero dira, eta teknologiara ikuspegi praktiko eta dibulgatzaile batetik hurbiltzeko aukera izango dute.

Euskal Encounterrek ohiko arlo esanguratsuenak izango ditu berriro: sormen digitala, hardwarea, software librea, bideo-jokoak, streaming-a eta aisialdi jarduerak. Bertaratzen direnek arte digitaleko hogei lehiaketa ingurutan parte hartu ahal izango dute, baita bideo-jokoetako dozenaka txapelketatan lehiatu eta programazio, kriptografia, hacking etiko, alderantzizko ingeniaritza, logika eta arazoen ebazpeneko erronkei aurre egin ere. Programa osoa ikaskuntza eta ezagutzaren trukea sustatzeko diseinatu da.

Euskal Encounterreko ateak zabalik egongo dira topaketaren giroa ezagutu eta kultura digitalean zein teknologia berrien gorakadan murgildu nahi duten guztientzat. Hori dela eta, Javier Gómez-Arruek herritarrak BECera gerturatzera gonbidatu ditu, Openguneak publiko eta ezagutza-maila guztientzat prestatutako jarduera-programa zabalaz gozatzera.

Ekitaldiaren babesleak Euskaltel Fundazioa, Eusko Jaurlaritza (SPRI Taldearen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundia dira. BBK Fundazioak eta Euskaltelek ere babesten dute ekitaldia.

Lotutako albisteak

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

2026eko azaroaren 2ra arte egongo da zabalik. Eskatu, aurrekontua agortu baino lehen!

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.