Innovae
Berrikuntza Eraldaketa digitala
Albisteak 8 urria, 2020

Errealitate areagotuaren munduan eskaria handitu egin da pandemiaren ondorioz

Innovae bezalako euskal enpresek 5Garen agerpenarekin teknologia hori garatzeko aukerak aztertzen ari dira
-

‘Normaltasun berriak errealitate birtuala eta areagotua bezalako tresnak behar batean bihurtu ditu enpresa askotan. Bidaiatzeko zailtasun handiak eta kontaktuak gutxitzeko ahaleginek tresna horien eskaria bultzatu dute, koronabirusen garaian aurrez-aurreko dimentsio berri bat ematen baitute. 

Innovae enpresa teknologiko gisa sortu zen 4.0 industrian aurrerapausoak eman nahi dituzten konpainiei errealitate areagotuko eta errealitate birtualeko soluzioak emateko. Denborarekin, Donostiako konpainiaren barruan Eywa  ‘Venture buildera sortu zen. “Enpresak sortzen dituen enpresa” bat da hau, teknologia eta soluzio horiek industriatik haratago beste sektore batzuetara eramateko helburua duena. 16 urte hauetan, Pablo Ayala Innovae-ko buruak nabarmendu duenez, enpresak eta Eywak 350 proiektutan lan egin dute, 15 enpresa berrirekin eta 50 profesional baino gehiagorekin, errealitate birtual eta areagotuko ekosisteman lana gauzatzen.  

Ayalak azaldu duenez, “errealitate birtuala eta areagotua bezalako teknologiak nahiko garatuak daude, eta bideokonferentzia hutsa baino haratago doazen funtzioak egiten dituzte. Pandemiaren lehen hilabeteetan, mota honetako zerbitzu asko eskatu dituzte enpresek, baina koronabirusak dakarren “krisi ekonomikoak aurrerago eskari maila altu horretan eragina izan dezake”Ayalaren aburuz. Nolanahi ere, “egiaztatu da Covid19aren testuinguruan enpresek digitalizatzeko premia argia izan dutela eta premia horrek konpainia guztiak eragingo diela“. 

Areagotutako errealitatea %50eko gorakada izaten ari da, 2019an 18.000 milioi euroko fakturazioarekin. Arrazoi nagusiak “gailuak izaten ari diren garapena, prezioak, teknologien garapen-maila eta 5Gk dituen erabilerak dira“, azaldu du Ayalak. 

Innovaeren unibertsoan hainbat tresna sortu dira, hala nola Educarealityren skoobi.es, pandemiaren aurretik ikasgeletan bertan erabili izan dena eta konfinamenduan zehar etxeetatik erabilgarri izan dena. Educareality gela birtual bat da, unitate didaktikoak dituena (30.000 objektuko datu-basea du), eta ikasleak ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ematen duena, plataforman sartuz. Kasu batzuetan, benetako gela digitalizatzea erabaki da, ikasleek beren ohiko klasean daudela sentitzeko xedearekin. Horren ondorioz, “ikasteko eremu argi batean murgiltzen dira“. 

Irakaskuntzan errealitate birtualaren erabilera zabaltzen ari da, baita lan-arloan ere: “Zeregin konplexu eta arriskutsuetarako edo arriskuen prebentziorako” entrenamenduak dira, eta prestakuntza birtualeko gela batean egiten dira, langilea gidatzen duen eta bakoitzaren beharretara egokitzen den laguntzaile batekin. “Ingurune birtual batean istripu bat izateak ingurune erreal batean gerta daitekeenaz sentsibilizatzen laguntzen dizu”, azpimarratu du Ayalak; izan ere, etxean praktikatu ahal izateko ekipo eramangarriak daudela gogorarazi du. Benetako irakasleak prestakuntza-gela berera konektatu daitezke, ikasten ari den pertsonari laguntza emateko. “Ingurune birtual batean ikasgela batean baino lau aldiz azkarrago ikasten da”, adierazi du Innovaeko arduradunak, izan ere “hobe da zuk gauzak egitea beste norbaitek nola egiten duen ikustea baino”. 

“Normaltasun berrian bizi ditugun arazoak eta mugak konpontzen dituzte”, azpimarratu du Ayalak sektorearen gorakada azaltzeko. 

Mantentze-lanak eta urrutiko laguntza 

Irakaskuntzatik urruneko laguntza teknikora ailegatuta, zailtasun asko sortu dira aurtengo testuinguru berriarekin. Lehen, soilik fabrika bat in situ bisitatuz edo bezeroak zeuden lekura bidaiatuz konpontzen ziren arazoak. Makina bat martxan jartzeko prozesuak eta mantentze prozesu guztiek denbora daramate errealitate handiagoaren bidez konpontzen, baina egoera berriaren ondorioz, “gauza batzuk egiteko modu bakarra” izan da. 

Urrutiko laguntza denbora errealean erabiltzen duten enpresak ugariak dira (bideokonferentzia bat egiten da pertsona aditu batekin makina jakin bati gertatzen zaiona konpontzeko eta grafikoak, hizkuntza-itzulpenak eta abar partekatzeko) eta baita errealitate areagotuko prozedura gidatuak – aditu baten presentziarik gabe, aldez aurretik digitalizatzen baitira ezagutza eta eragiketak, teknikariak prozedurak karga ditzan, pausoz pauso egin beharreko urratsa dena – erabiltzen dituztenak. Ayalak azaldu duenez,  zeregin konplexuetako produktibitatea % 40raino igotzen da, muntaketa-denborak % 50 murrizten dira eta ikuskapenak % 80 azkarrago egin daitezkeela. 

4.0 industria, teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatuz, SPRI Taldearen lehentasunetako bat da, eta hori lortzeko SPRIren aldetik lotura teknologiko bat bezala jarduten dugu, euskal enpresek 4.0 soluzioak eskura ditzaten, hala nola laguntzak eta prozesu osoan zehar arlo horretako profesionalen laguntza. Informazio gehiago hemen. 

Lotutako albisteak

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

MIMek  Euskaliten  Kudeaketa  Aurreratuaren  Diploma  lortu  du,  lau  hamarkada  baino  gehiagoko  ibilbide  industrialaren  ondoren
30/03/2026 Berrikuntza

MIMek Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortu du, lau hamarkada baino gehiagoko ibilbide industrialaren ondoren

Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma ISO 9001:2015 ziurtagiriari gehitzen zaio, eta talde osoaren profesionaltasuna eta inplikazioa indartzen ditu

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Lehendakariaren  iritziz  Euskadi  funtsezko  eragilea  da  Europaren  berrindustrializazioan  eta  autonomia  estrategikoan
24/03/2026 Berrikuntza

Lehendakariaren iritziz Euskadi funtsezko eragilea da Europaren berrindustrializazioan eta autonomia estrategikoan

Pradales Lehendakariak adierazi du testuinguru global “kaltegarri eta ezegonkorrari” aurre egin behar zaiola, eta “Defentsa, Errotzea eta Hazkundearen” aldeko euskal estrategia defendatu du

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

VCGk  bost  ardatzeko  mekanizazio  zentroa  txertatu  du  bere  instalazioetan
22/03/2026 Berrikuntza

VCGk bost ardatzeko mekanizazio zentroa txertatu du bere instalazioetan

Ezaugarri horiek dituen bigarren ekipoa da eta horri esker, enpresak doitasunezko mekanizazioan duen espezializazioa indartuko du.

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programa datorren asteartean, martxoaren 24an, zabalduko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzearen eta datuaren estrategia indartzearen alde egiten duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzari jarraipena emanez.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Ideiatek:  autonomoak  eta  mikroETEak  txikiak  “labirinto”  fiskaletik  askatzen  dituen  teknologia

Ideiatek: autonomoak eta mikroETEak txikiak “labirinto” fiskaletik askatzen dituen teknologia

Euskadin fabrikatutako software aitzindari batekin, enpresa teknologikoa funtsezko bazkide estrategiko gisa kokatzen da autonomoek eta enpresa txikiek TicketBAI, Batuz eta Verifactu Estatuko araudia bete dezaten.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.