Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 27 ekaina, 2025

Erakarrek LED panel jasangarri eta adimendunak fabrikatzen ditu

Gipuzkoako enpresak tinta elektronikoaren teknologia sartu berri du bere eskaintzan, energia kontsumo baxuarekin eta ikuspen handiarekin.
-

Erakar enpresak Irunen du egoitza, eta hiri- eta merkataritza-inguruneetarako soluzio bisual adimendunak diseinatzen eta fabrikatzen ditu. Zehazki, neurrira egindako LED panelak fabrikatzen ditu, SDK eta API sistema irekiekin. Horri esker, kanpo-plataformekin integratu daiteke, adibidez, hiri-kudeaketako sistemekin edo garraio-azpiegiturekin. “Erakarren balio erantsia integrazio gaitasuna da: gure produktuak ez dira pantaila soilak, beste plataforma batzuekin komunikatzen diren sistema irekiak baizik”, azaldu du Andres Comeronek, konpainiako zuzendari komertzialak. 

Bezero nagusiak enpresa integratzaileak eta enpresa teknologikoak dira, eta horiek, aldi berean, erakunde publikoekin egiten dute lan, hala nola udalekin edo aldundiekin. Erakarrek parte hartu duen proiektu garrantzitsuenetako bat Santanderren izan da, Telefónicaren Smart City plataformarekin integratutako 25 LED panel instalatu baititu. Garraiorako pantailez eta smart cityetarako ez ezik, aparkaleku, aireportu, retail, kirol instalazio, kontrol gela eta kiosko interaktiboetarako soluzioak ere eskaintzen ditu Erakarrek. 

Duela gutxi, Erakar-ek tinta elektronikoaren teknologia gehitu du bere eskaintzan, kanpoko seinaleztapenerako irtenbide berritzaile eta jasangarri gisa. Pantaila horiek e-booken antzekoak dira, eta energia-kontsumo txikia dute, ikuspen handia eguzki-argi betean ere, eta erresistentzia handia dute baldintza klimatiko txarren aurrean. Bateriarekin eta eguzki-panelarekin modu autonomoan funtzionatzen dutenez, garraio-geltokietan instala daitezke, obra zibilik eta konexio elektrikorik gabe, eta atzerako argiztapen duala dute, gauez ere irakurri ahal izateko. 

Lau langile ditu Erakarrek, eta teknologia berri propioen garapenean aurrera egitea du helburu. Gaur egun, kanpoaldeetarako kiosko interaktibo pertsonalizatuak merkaturatzen eta software propioa sortzen ari da buru-belarri, bere soluzioen aplikazioak Smart Cityen eremutik harago zabaltzeko, sektore pribatuan hazteko helburuarekin. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Electro-Intrusion:  “Urak  bultzatutako  materialek  teknologia  autosostengarrien  belaunaldi  berri  baten  hasiera  markatzen  dute”
30/12/2025 I+G+B

Electro-Intrusion: “Urak bultzatutako materialek teknologia autosostengarrien belaunaldi berri baten hasiera markatzen dute”

CIC energiGUNEk koordinatutako proiektu europarrak uraren eta silizioaren bidez energia sortzea lortu du.

Welltech  Electronics  berrikuntzaren  bidez  lo  egiteko  modua  berrizten  du
29/12/2025 Ekintzailetza

Welltech Electronics berrikuntzaren bidez lo egiteko modua berrizten du

Bizkaiko enpresak zientzia, diseinua eta teknologia aurreratua uztartzen ditu, pertsonen atsedenaren eta bizitzaren kalitatea hobetzeko.

Industri  autobusetarako  eta  trenetarako  osagarrien  fabrikatzaileak  esportazioak  bikoiztu  ditu
23/12/2025 Nazioartekotzea

Industri autobusetarako eta trenetarako osagarrien fabrikatzaileak esportazioak bikoiztu ditu

Bizkaiko ETEak SPRI Taldearen Konpetentzia Digital Profesionalen programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten fakturazioaren errekorra lortuko du

Hepyc  Manufacturing,  hariztaketa-tresnetan  liderra
23/12/2025 I+G+B

Hepyc Manufacturing, hariztaketa-tresnetan liderra

Hernaniko enpresak SPRI Taldearen Konpetentzia Digital Profesionalen programaren dirulaguntza jaso du eta negozioaren % 4 I+Gra bideratu du

Deguisak  erreketako  eta  material  erregogorren  ingeniaritzan  duen  lidergoa  indartu  du  Amurriotik
23/12/2025 Berrikuntza

Deguisak erreketako eta material erregogorren ingeniaritzan duen lidergoa indartu du Amurriotik

1966an sortutako familia-enpresa honen zuzendari nagusia Begoña Barandica da, eta industria-ingurune konplexuan tokiko produkzioaren aldeko apustuari eusten dio

Axiak  hamarkada  bat  darama  enpresentzako  “elearning”  irtenbideak  eskaintzen
23/12/2025 Berrikuntza

Axiak hamarkada bat darama enpresentzako “elearning” irtenbideak eskaintzen

Bizkaiko enpresak lantaldeak eraldatzen laguntzen dio enpresa-sareari, prestakuntzaren eta aholkularitza espezializatuaren bidez.

Emakumeen  enplegua  % 30  ingurukoa  da  Cikautxon  eta  aurrerapausoak  eman  ditu  berdintasunean
23/12/2025 Berdintasuna

Emakumeen enplegua % 30 ingurukoa da Cikautxon eta aurrerapausoak eman ditu berdintasunean

Bizkaiko enpresak SPRI Taldeak garatu berri duen «Berdintasunak industria-lehiakortasunean duen eragina» ikerketan hartu du parte

HA  Ilarduya,  galdategietarako  lehengaien  hornitzaile  liderra
22/12/2025 Berrikuntza

HA Ilarduya, galdategietarako lehengaien hornitzaile liderra

Ehun urte baino gehiago bete ditu Zornotzako enpresa honek eta SPRI Taldearen Hazinnova programako laguntzak jaso ditu. HA Group multinazionalaren I+G arloko bederatzi zentroetako bat dago bertan.

Biwin2:  Mahastizaintzako  eta  ardogintzako  hondakinak  material  biodegradagarri  bihurtzea
22/12/2025 I+G+B

Biwin2: Mahastizaintzako eta ardogintzako hondakinak material biodegradagarri bihurtzea

Gaiker buru duen ekimenak Euskadin ekonomia zirkularra bultzatzea eta lehengai fosilekiko mendekotasuna murriztea du helburu.

Empronor:  “Enbutizioaren  eta  estanpazioaren  sastreak  gara”
22/12/2025 Nazioartekotzea

Empronor: “Enbutizioaren eta estanpazioaren sastreak gara”

Enpresak 60 urteko historia du eta nazio-mailako erreferentea da enbutizio sakon eta soldadura bidez pieza metalikoak fabrikatzen. 2021az geroztik, Frantziako merkatuan ere ezarri da, eta Belgikan, Italian eta Suitzan ere egin nahi du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.