Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 9 urria, 2025

Datu konplexuak erabaki erabilgarri bihurtu: Ikerfelen proposamena

40 urte daramatzan enpresa bizkaitarrak irtenbideak eskaintzen ditu era guztietako erakundeei, bezeroen gogobetetasuna, fideltasuna eta erabaki-hartzea indartu dezaten.
-

1985ean, Ikerfel merkatuen ikerketarako eta iritzi-ikerketarako institutu gisa sortu zen. Orduz geroztik, informazio konplexua “marketin, negozio, berrikuntza edo teknologia sailetarako ezagutza argi eta erabilgarri” bihurtzen dihardu. Adimen lehiakorra deritzoguna eskaintzen dugu”, dio Joseba Ezpeleta merkataritza- eta negozio-garapeneko zuzendariak. 

Bizkaiko enpresak kontsumitzaileen eta bezeroen portaera eta pertzepzioak aztertzen ditu —B2C zein B2B inguruneetan—, markekin duten esperientzia aztertzen du, eta haien gogobetetasuna eta leialtasuna indartzeko hobekuntzak proposatzen ditu. “Etorkizun posibleetarako prestatzen laguntzen diegu erakundeei”, laburbildu du garapen digitaleko zuzendari Jesus Oleagak. 

Joseba Ezpeletak dioenez, “tresna metodologiko ugari erabiltzen ditugu”: ikerketa kuantitatiboa eta kualitatiboa, datuen eta big dataren analisia, erabiltzailearen esperientziaren azterketak (UX Research), emandako kalitate-ebaluazioak eta ‘mystery shopping’, eta aholkularitza estrategikoa. Konbinazio honi esker, joerak aurreratzen ditu, merkatuaren aldaketak sakon ulertzen ditu eta enpresei azkar egokitzen laguntzen die. 

Ikerfelek eremu publikoan zein pribatuan jarduten du, batez ere estatu-mailan, Bilboko eta Madrilgo bulegoetatik, Latinoamerikako eta Europako herrialdeetarako ikerketen garapena alde batera utzi gabe. Sektore publikoarentzako azterketa sozialak, politikoak eta iritzi publikokoak egiten ditu; eta hainbat industriatako enpresentzako merkatuen ikerketa-proiektuak egiten ditu: kontsumo eta retail handietatik energia, telekomunikazioak, garraioa edo kultura, besteak beste. Aniztasun horrek zeharkako ezagutza aplikatzeko aukera ematen dio: “ikaskuntzak eta praktika onak eremu batzuetatik besteetara eramaten ditugu, eta horrek aberastu egiten du gure bezeroei ematen diegun balioa”, zehaztu du Joseba Ezpeletak. 

Gaur egun, Adimen Artifiziala ikerketa-prozesuetan integratzeko lan egiten du konpainiak. “Honek aukera emango digu gure analisien irismena eta sakontasuna zabaltzeko, bezeroei ikuspegi osoagoa eta zehatzagoa eskaintzeko”, azaldu du Jesus Oleagak.  

Etorkizunari begira, Ikerfelek informazio garrantzitsua eman nahi du, arreta zatituta eta iraultza teknologikoak bultzatutako aldaketa azkarrak ezaugarri dituen ingurune batean. “Gure helburua bezeroei eraldaketa horiek ulertzen eta aurreikusten laguntzea da, ikerketa-irtenbide berritzaile eta baliagarrien bidez”, amaitu du merkataritza- eta negozio-garapeneko zuzendariak. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Electro-Intrusion:  “Urak  bultzatutako  materialek  teknologia  autosostengarrien  belaunaldi  berri  baten  hasiera  markatzen  dute”
30/12/2025 I+G+B

Electro-Intrusion: “Urak bultzatutako materialek teknologia autosostengarrien belaunaldi berri baten hasiera markatzen dute”

CIC energiGUNEk koordinatutako proiektu europarrak uraren eta silizioaren bidez energia sortzea lortu du.

Welltech  Electronics  berrikuntzaren  bidez  lo  egiteko  modua  berrizten  du
29/12/2025 Ekintzailetza

Welltech Electronics berrikuntzaren bidez lo egiteko modua berrizten du

Bizkaiko enpresak zientzia, diseinua eta teknologia aurreratua uztartzen ditu, pertsonen atsedenaren eta bizitzaren kalitatea hobetzeko.

Industri  autobusetarako  eta  trenetarako  osagarrien  fabrikatzaileak  esportazioak  bikoiztu  ditu
23/12/2025 Nazioartekotzea

Industri autobusetarako eta trenetarako osagarrien fabrikatzaileak esportazioak bikoiztu ditu

Bizkaiko ETEak SPRI Taldearen Konpetentzia Digital Profesionalen programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten fakturazioaren errekorra lortuko du

Hepyc  Manufacturing,  hariztaketa-tresnetan  liderra
23/12/2025 I+G+B

Hepyc Manufacturing, hariztaketa-tresnetan liderra

Hernaniko enpresak SPRI Taldearen Konpetentzia Digital Profesionalen programaren dirulaguntza jaso du eta negozioaren % 4 I+Gra bideratu du

Deguisak  erreketako  eta  material  erregogorren  ingeniaritzan  duen  lidergoa  indartu  du  Amurriotik
23/12/2025 Berrikuntza

Deguisak erreketako eta material erregogorren ingeniaritzan duen lidergoa indartu du Amurriotik

1966an sortutako familia-enpresa honen zuzendari nagusia Begoña Barandica da, eta industria-ingurune konplexuan tokiko produkzioaren aldeko apustuari eusten dio

Axiak  hamarkada  bat  darama  enpresentzako  “elearning”  irtenbideak  eskaintzen
23/12/2025 Berrikuntza

Axiak hamarkada bat darama enpresentzako “elearning” irtenbideak eskaintzen

Bizkaiko enpresak lantaldeak eraldatzen laguntzen dio enpresa-sareari, prestakuntzaren eta aholkularitza espezializatuaren bidez.

Emakumeen  enplegua  % 30  ingurukoa  da  Cikautxon  eta  aurrerapausoak  eman  ditu  berdintasunean
23/12/2025 Berdintasuna

Emakumeen enplegua % 30 ingurukoa da Cikautxon eta aurrerapausoak eman ditu berdintasunean

Bizkaiko enpresak SPRI Taldeak garatu berri duen «Berdintasunak industria-lehiakortasunean duen eragina» ikerketan hartu du parte

HA  Ilarduya,  galdategietarako  lehengaien  hornitzaile  liderra
22/12/2025 Berrikuntza

HA Ilarduya, galdategietarako lehengaien hornitzaile liderra

Ehun urte baino gehiago bete ditu Zornotzako enpresa honek eta SPRI Taldearen Hazinnova programako laguntzak jaso ditu. HA Group multinazionalaren I+G arloko bederatzi zentroetako bat dago bertan.

Biwin2:  Mahastizaintzako  eta  ardogintzako  hondakinak  material  biodegradagarri  bihurtzea
22/12/2025 I+G+B

Biwin2: Mahastizaintzako eta ardogintzako hondakinak material biodegradagarri bihurtzea

Gaiker buru duen ekimenak Euskadin ekonomia zirkularra bultzatzea eta lehengai fosilekiko mendekotasuna murriztea du helburu.

Empronor:  “Enbutizioaren  eta  estanpazioaren  sastreak  gara”
22/12/2025 Nazioartekotzea

Empronor: “Enbutizioaren eta estanpazioaren sastreak gara”

Enpresak 60 urteko historia du eta nazio-mailako erreferentea da enbutizio sakon eta soldadura bidez pieza metalikoak fabrikatzen. 2021az geroztik, Frantziako merkatuan ere ezarri da, eta Belgikan, Italian eta Suitzan ere egin nahi du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.