Fede Sánchez.
Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 16 Marzo, 2026

CDigitalizazioaren eta automatizazio industrialaren integratzaile gisa izandako eboluzioa finkatu du Cefaluxek

Arabako enpresak Hipalux software-ekosistema sustatu du eta sektore estrategikoetan duen posizionamendua indartu du, besteak beste, uraren eta azpiegitura adimendunaren sektoreetan
-

Egungo CEO Fede Sanchezek ia bi hamarkada daramatza Cefalux zuzentzen, eta enpresaren eraldaketaren errepasoa egin du, koadro elektrikoen fabrikatzaile izatetik integratzaile teknologiko izatera igaro baita. Gainera, nazioartean presentzia du egun, eta berrikuntzaren, talentuaren eta soluzio propioen garapenaren aldeko apustu sendoa egiten du.

2007an hartu zenuen Cefaluxen zuzendaritza, Jaime Aragón ordezkatuz. Nola baloratzen dituzu enpresaren buru igarotako urte hauek?

Urte oso intentsuak izan dira. Barne-ikuspegitik, enpresak hiru erronka estrategiko nagusi izan ditu: Digitalizazioaren eta Automatizazioaren eredu integratzaile baterako eraldaketa gauzatzea koadro elektrikoak fabrikatzeko tailerraren sustraiak galdu gabe; Kentuckyn (AEB) filial bat sortzea eta Hipalux software soluzioen ekosistema garatzea. Horrez gain, testuinguru makroekonomikoa ez da erraza izan. 2008ko finantza-krisiaren, pandemiaren, bezero askok izandako jarduera-etenaren, hornikuntza-krisien (batez ere osagarri elektronikoena) eta egungo agertoki konplexuaren ondorioz, etengabe egokitu behar izan dugu.

Enpresak zer bilakaera izan du aldi horretan zehar?

2006an enpresara sartu nintzenean, koadro elektrikoen diseinuan eta fabrikazioan jarduten genuen nagusiki, Arabako makina-erremintako fabrikatzaileentzat batez ere. Gaur egun, enpresa Digitalizazioaren eta Automatizazioaren integratzaile gisa finkatu da, eta programazioaren, proiektuen eta ingeniaritzaren arloko lantalde sendoa du. Hipalux softwarearen soluzioen ekosistema garatu duela gehitu behar zaio horri; fabriken, eraikinen eta azpiegituren kudeaketa integrala egiteko, eta erreferentzia adierazgarriak ditu Euskadin eta Nafarroan.

Nola definituko zenuke une honetako Cefaluxen jarduera?

Balio-proposamena laburtzen duen esaldi bat erabiltzen dugu enpresan: “Kaosa ordenatzen dugu”. Teknologia, prozesuak eta datuak integratzeko gaitasuna islatzen du ideia horrek, industria-ingurune eta ingurune urbano konplexuen kudeaketa eta operazioa optimizatu ahal izateko.

Uraren sektorea da zuen arlorik adierazgarrienetako bat. Zer rol du enpresaren barruan?

‘Smart City Automation’ ardatzaren barruan, eraikinak, hala nola ospitaleak edo museoak, eta azpiegiturak automatizatzen jarduten dugu, foku berezia jarriz uraren sektorean. Egun, sei profesionalek osatutako lantalde espezifiko bat aritzen da araztegietako eta ponpatze-instalazioetako automatizazio-proiektuak zein hornikuntza- eta saneamendu-sareetarako telekontrolerako sistemak garatzen.

Zein da zure ustez enpresaren balio bereizgarri nagusia?

Giza lantaldea eta urteetan zehar metatutako esperientzia dira, zalantzarik gabe, enpresaren aktibo nagusia. Ezagutza teknikoa eta egokitzeko gaitasuna ere funtsezkoak izan dira enpresaren eboluzioan.

Zer une estrategikotan zaudete orain?

Hazkunde-estrategia jarraitua mantentzen ari gara, aurrera egiten ari gara pixkanaka eta proiektuak eta bezeroak finkatzen ari gara. Berrikuntzak leku garrantzitsua du, bai garapen teknologikoan, bai barne-prozesuen etengabeko hobekuntzan, eta horrek ingurune ekonomiko zorrotz honetan eboluzionatzeko aukera ematen dio erakundeari.

Eta nazioarteko arloan, zein dira zuen helburuak?

Hipalux ekosistema eskualde mailan finkatu ondoren, gure nazioarteko presentzia indartu nahi dugu estrategia bikoitz batekin. Alde batetik, urruneko merkatuetan, bazkide teknologikoen sare bat sustatu dugu. Bazkide horiek tokiko proiektuak garatzen dituzte eta Cefaluxek softwarearen geruza eskaintzen die. Txileko Cleanroom enpresarekin dugun lankidetza da horren adibide. Farmazia-sektorean espezializatutako enpresa da. Eta, beste alde batetik, gertuko merkatuetan, estrategia da zabalpen tekniko-komertzialean liderrak izatea zuzenean, tokiko enpresekin lankidetzan aritzeko formulak aztertuz.

Talentua erakartzeko zailtasunak dituzue?

Egiturazko arazoak baino, egungo merkatuaren berezko zenbait zailtasun identifikatu ditu enpresak. Hala ere, uste dut modu nahiko asebetegarrian ari garela zailtasun horiek kudeatzen. Pertsona berriak sartzeko prozesuetan, balioak eta taldearen integratzeko gaitasuna izaten dira lehentasuna, aurretiazko esperientzia teknikoaren gainetik. Ikuspegi horrek kohesioa eta erakundearen kultura indartzen ditu, nahiz eta horretarako prestakuntza teknikoaren prozesu luzeagoak egin behar izan.

 

Lotutako albisteak

Mecanizados  Iriartek  bazkide  industrial  espezializatu  gisa  duen  eredua  indartu  du

Mecanizados Iriartek bazkide industrial espezializatu gisa duen eredua indartu du

Arabako enpresak mekanizazio unitarioa eta mantentze-lan industriala konbinatzen ditu hainbat sektoretarako, eta belaunaldi-aldaketari aurre egiten dio, zuzendaritzan aldaketa bat egin ondoren.

Loyola  Norte:  “Erronka  nagusia  hazkundea  kalitate-estandarrak  mantenduz  kudeatzea  da”

Loyola Norte: “Erronka nagusia hazkundea kalitate-estandarrak mantenduz kudeatzea da”

Muntaia eta instalazio elektrikoetan eta mantentze industrialean espezializatutako enpresa gisa hasi zenetik, Loyola Nortek industriarako eta Administraziorako eskaintza askoz ere integralagoa du orain. Gainera, duela gutxi beste konpainia batzuk integratu ditu, eta digitalizazioa bere lehentasunen artean mantentzen du.

Teknologia  eta  osasuna:  Samira  DTx-ek  ebidentzia  klinikoan  oinarritutako  terapia  digitalak  garatzen  ditu
08/04/2026 Ekintzailetza

Teknologia eta osasuna: Samira DTx-ek ebidentzia klinikoan oinarritutako terapia digitalak garatzen ditu

BIC Bizkaian egoitza duen startup honek adimen artifizialean, bideojoko terapeutikoetan eta errealitate birtualean oinarritutako soluzioetan lan egiten du gaixotasun kronikoen kudeaketa hobetzeko.

AMA  Impossible  Pétillant  Naturel-ek  alkoholik  gabeko  edariak  birdefinitzen  ditu
07/04/2026 Nazioartekotzea

AMA Impossible Pétillant Naturel-ek alkoholik gabeko edariak birdefinitzen ditu

Salmenten %85 atzerrian duela, Donostiako enpresak hartzidura naturalaren bidezko te-apardunak garatzen ditu premium sektorera zuzenduta.

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.