Albisteak 2 otsaila, 2026

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan

Proiektuak BIND Demo Day egunean aurkeztuko dira, uztailaren 2an, Bilbao Exhibition Centren.
-

BIND berrikuntza irekiko plataformak 10. edizioa abiaraziko du mundu osoko 21 startupen parte-hartzearekin. Aurten, 23 proiektu teknologiko garatuko dira Euskadiko 70 enpresa liderrekin batera, Eusko Jaurlaritzaren eta SPRI Taldearen bultzadari esker. Programa publiko-pribatu hori 2016an jarri zen abian, eta, harrezkero, 250 startup baino gehiagori lagundu die eta 360 proiektu baino gehiago bultzatu ditu.

Hautatutako startupek Euskadiko enpresa handiekin lan egingo dute, hala nola, Repsol-Petronor, Betsaide, Elecnor, Ingeteam, GH Cranes, Maier, Orona, Tubacex, Valoriza, Keralty, Uvesco eta abar. Garatutako soluzioak uztailaren 2an aurkeztuko dira BIND Demo Day ekitaldian. Sektore horrek duen erreferentziazko ekitaldia da hori, eta urtero 500 parte-hartzaile baino gehiago biltzen ditu; besteak beste, enpresak, sozietate publikoak, inbertitzaileak eta berrikuntzaren eta ekintzailetzaren funtsezko eragileak. Industrian startupak eta enpresak aplikatzen ari diren azken joerak eta soluzio teknologikoak ezagutzeko hitzordu saihestezina.

 

Adimen Artifiziala, IoT eta Clean Tech, euskal industriarako funtsezko teknologiak

BINDen 10. edizio honetan martxan jarriko diren proiektuen teknologien artean, honako hauek nabarmentzen dira: partner enpresek hautatutako proiektuen % 40an Adimen Artifiziala aplikatuko da; % 21ean Clean Tech teknologia; eta parte hartzen duten euskal enpresek aukeratutako soluzioen % 9an IoT teknologia.

Proiektuak urteko lehen seihileko honetan garatuko dira, eta helburu nagusi hauek dituzte: 

  • Industria-prozesuen trazabilitatea digitalizatzea, automatizatzea eta areagotzea.
  • Makineriaren mantentze-lanak hobetzea. 
  • Logistika, balio-katea eta baliabideen zirkulartasuna optimizatzea. 
  • Osasun digitala sustatzea. 

Nazioartean erreferentzia den ekimena

BINDen hamargarren edizio honetan parte hartzeko deialdiak 74 herrialdetako 882 startupen hautagaitzak baino gehiago jaso zituen. Hautagaitza horiek BINDeko bazkide diren enpresek proposatutako 12 erabilera-kasuetarako soluzioak proposatzen zituzten, prozesuen eta eragiketen, jasangarritasunaren, bezeroaren eta negozioaren eta osasunaren arloetan. 

2016an egin zen lehen ediziotik, plataforma hazi egin da, eta nazioartean berrikuntza irekiko erreferentzia-eredu gisa finkatu da. Aurten, hautatutako 21 startupen jatorriari dagokionez, 7 atzerritarrak dira, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Estatu Batuak eta Mexikokoak. Estatuko startupen artean, aukeratutako 10 EAEkoak dira: 7 Gipuzkoakoak eta 3 Bizkaikoak. Gainerako 4ak Bartzelona, Pontevedra, Santander eta Sevillakoak dira.

Hamargarren edizio honetan parte hartuko duten startupek doako azelerazio-programa bat izango dute eskura. Programa horretan, mentoriak, networking saioak berrikuntzaren eta ekintzailetzaren euskal ekosisteman eta inbertitzaileekiko konexioa egongo dira.

Hauek dira azelerazio-programaren 10. edizioan parte hartuko duten startupak:

 

BINDi buruz

BIND industria adimenduneko berrikuntza ireki publiko-pribatuko plataforma da, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak  sortua, SPRI Taldearen bidez. BINDek hiru ekimen ditu: BIND Corporate, BIND SME eta BIND GovTech, Euskadiko enpresak, ETEak eta sozietate publikoak mundu osoko startup disruptiboekin konektatzeko eta berrikuntza-proiektuak garatzeko. 2016an martxan jarri zenetik, 250 startup baino gehiago bizkortu dira eta 360 proiektu baino gehiago garatu dira, 9,6 milioi euroko fakturazioa gaindituta. Era berean, plataforma erreferente bihurtu da sektorean, lurraldeko industria eta enpresa-sarea digitalizatzen laguntzeagatik. 

Lotutako albisteak

Ekintzaileentzako  laguntzak:  Bihur  ezazu  zure  negozio  ideia  enpresa  berritzaile  eta  errentagarri  Ekintzailerekin
13/03/2026 Ekintzailetza

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2026, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

Nazioarteko  startupek  euskal  industriarekin  konektatu  dira  BIEMHn,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  ekimenaren  bitartez
05/03/2026 Ekintzailetza

Nazioarteko startupek euskal industriarekin konektatu dira BIEMHn, Eusko Jaurlaritzaren BIND ekimenaren bitartez

Startupak korporazioekin, ETEekin, zentro teknologikoekin eta euskal industrian estrategikoak diren klusterrekin bildu dira. Azelerazio-programaren 10. edizioak Euskal Autonomia Erkidegoan murgiltzeko aukera, proiektu errealak eta tailerrak biltzen ditu.

Eusko  Jaurlaritzak  32  startup  eta  Euskadiko  20  ETE  konektatu  ditu  horien  berrikuntza  bizkortzeko
10/12/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak 32 startup eta Euskadiko 20 ETE konektatu ditu horien berrikuntza bizkortzeko

32 startup Euskadiko 20 ETErekin bildu dira euren soluzio teknologikoak aurkezteko BIND SMEren hautaketa-prozesuaren azken fasean.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Ekintzailetzaren  ekosistema  indartzeko  garaia  da  Erronka  2030  dirulaguntzekin
25/09/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetzaren ekosistema indartzeko garaia da Erronka 2030 dirulaguntzekin

Erronka 2030 programaren helburua Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema osatzen duten hainbat eragile eta erakundeen arteko harremanak eta loturak sustatzea da. Proiektu bakoitzeko 10.000€ko dirulaguntza eska dezake jardueren zentroa Euskadin duen edozein pertsonak edo enpresak.

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  882  startup  erakarri  ditu  Euskadiko  70  enpresarekin  lan  egiteko
15/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko 882 startup erakarri ditu Euskadiko 70 enpresarekin lan egiteko

Startupek edizio honetan parte hartu duten 70 enpresek planteatutako 12 erabilera-kasuei erantzuteko hautagaitzak aurkeztu dituzte.

70  korporazio  startupen  soluzioen  bila  BIND  Corporaten,  Eusko  Jaurlaritzaren  ekimenean
25/08/2025 Ekintzailetza

70 korporazio startupen soluzioen bila BIND Corporaten, Eusko Jaurlaritzaren ekimenean

Programan izena emateko epea irailaren 5era arte dago zabalik eta Partner enpresentzako proiektuak, mentoringa eta ekintzailetza eta berrikuntzako ekosistemarekiko konexioa hartzen ditu barne.

Eusko  Jaurlaritza  sozietate  publikoen  digitalizazioa  hobetzeko  soluzio  berritzaileak  dituzten  startupen  bila  dabil
15/07/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritza sozietate publikoen digitalizazioa hobetzeko soluzio berritzaileak dituzten startupen bila dabil

BIND GovTech ekimenaren hirugarren deialdia abuztuaren 4ra arte egongo da zabalik. 

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.