Innitius Equipo Talde Team
Ekintzailetza Up Euskadi
Albisteak 26 abendua, 2022

Innitiusek 3,8 milloi euro jaso ditu EIC Europako Accelerator eskutik

FineBirth, Erditze Goiztiarreko Mehatxuen diagnostikora bideratzen da; patologia hori baita haurdunaldian zehar pazienteak ospitaleratzeko arrazoi nagusietako bat.
-

Innitius euskal startupak 3,8 milioi euro jaso ditu Europako Batzordeko EIC Accelerator-ren deialdian, FineBirth “Emakumearen Osasun Patologien Diagnostikoa, zerbikalen sendotasuna aztertuz” proiektuari esker.

EIC Fund erakundeak eskaintzen duen itzuli beharrik gabeko dirulaguntza eta inbertsioa da. Konpainiaren helburua gure gizartean haurdun dauden eta jaioberriak diren milioika emakumeren osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea da, patologien inpaktua murriztuz, hala nola, garai aurreko erditzea, erditzea eragitea edo minbizi zerbikala.

Innitiusen lehen produktua, FineBirth, Erditze Goiztiarreko Mehatxuen (APP) diagnostikora bideratzen da; patologia hori baita haurdunaldian zehar pazienteak ospitaleratzeko arrazoi nagusietako bat.

Bere egoitza nagusia Bilbon (Bizkaia) duen spin-off honek bere metodo berria emakumearen osasunaren beste patologia batzuetan aplikatzeko asmoa du. Bere helburua munduko ‘sendotasun zerbikalaren’ datu-baserik handiena eraikitzea da, emakumearen eta jaioberriaren osasuna maila globalean era drastikoan hobetzeko erabil daitekeena.

Innitius, Granadako Unibertsitateko eta Andaluziako Osasun Sistemako spinoff-a, 2017ko abenduan sortu zen Rubén Molina, Konpainiako CEOa, eta Francisca Molina doktorearen eskutik. Azken hau, enpresako zuzendari klinikoa da, beste 8 bazkide sortzailerekin batera, eta gaur egun, Tortsioko Uhinen erabileran oinarritutako teknologia berritzaileak garatzen jarraitzen dute.

Enpresa-proiektuak hainbat erakunderen inbertsioa jaso du: esaterako, Botín Fundazioa, Seed Capital Bizkaia, Basque FCR, WA4Steam eta sektoreko beste Business Angels-ren eskutik. Guztira, 1,5 milioi euro baino gehiagoko inbertsio pribatua lortu du, eta horrekin batera, 800.000 euro baino gehiagoko laguntza, besteak beste, ENISA, EIT Health, BEAZ edo SPRI erakunde publikoetatik jasotakoa. 2020an, CaixaBankek DayOne-ren bidez banatzen duen Emprendedor XXI Saria jaso zuen bere ekimenak, Eusko Jaurlaritzaren eta SPRI Taldearen laguntza izan duena.

info+: innitius.com

Lotutako albisteak

Baskeepek  konexio  berriak  bultzatzen  ditu  Euskadiko  industrian
12/03/2026 Finantziazioa

Baskeepek konexio berriak bultzatzen ditu Euskadiko industrian

Inbertitzaile bila ari diren enpresei laguntza emateko Eusko Jaurlaritzaren plataformak 1.300 interakzio baino gehiago lortu ditu erabiltzaileen artean.

Los  donostiarras  ComexSoft  ganan  los  Premios  EmprendeXXI  como  la  start-up  con  mayor  potencial
11/03/2026 Ekintzailetza

Los donostiarras ComexSoft ganan los Premios EmprendeXXI como la start-up con mayor potencial

CaixaBank, a través de DayOne, Enisa, Gobierno vasco y BIC Gipuzkoa han celebrado en Donostia la entrega territorial de estos galardones de referencia para el ecosistema emprendedor vasco.

Nazioarteko  startupek  euskal  industriarekin  konektatu  dira  BIEMHn,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  ekimenaren  bitartez
05/03/2026 Ekintzailetza

Nazioarteko startupek euskal industriarekin konektatu dira BIEMHn, Eusko Jaurlaritzaren BIND ekimenaren bitartez

Startupak korporazioekin, ETEekin, zentro teknologikoekin eta euskal industrian estrategikoak diren klusterrekin bildu dira. Azelerazio-programaren 10. edizioak Euskal Autonomia Erkidegoan murgiltzeko aukera, proiektu errealak eta tailerrak biltzen ditu.

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Eusko  Jaurlaritzak  berrikuntza  irekiko  23  proiektu  sustatuko  ditu  startup  eta  enpresen  artean,  BIND  plataformaren  10.  edizioan
02/02/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan

Proiektuak BIND Demo Day egunean aurkeztuko dira, uztailaren 2an, Bilbao Exhibition Centren.

IX  Venture  on  the  Road  Bilbon
21/01/2026 Ekintzailetza

IX Venture on the Road Bilbon

SeedRocket, BStartup eta Wayrak ekintzailetza teknologikoa bultzatzen dute Euskadin

Eusko  Jaurlaritzak  startup  berritzaileak  EAEko  zazpi  sozietate  publikorekin  konektatu  ditu,  BIND  GovTech  ekimenean
15/12/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak startup berritzaileak EAEko zazpi sozietate publikorekin konektatu ditu, BIND GovTech ekimenean

3. edizioan parte hartuko duten startupek 7 berrikuntza-proiektu garatuko dituzte erreferentziako bezeroekin, AA, IoT eta Big Data bezalako teknologiak aplikatuz.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.