LORRA Asesoramiento Emprendedoras Emprendedores
Albisteak 25 apirila, 2023

GAZTENEK: Nekazaritza-proiektu berri bi Bizkaian, Lorrak aholkatuta

Trantsizio-urtea, Bizkaiko nekazaritza-ekintzailetzarentzat, sektoreko aldaketak direla bide
-

Aurten, nekazaritza-proiektu berri bi kokatu dira Bizkaian, Gaztenek proiektuaren esparruan, eta horiek nekazaritza eta abeltzaintzako zerbitzuko erakunde LORRAren aholkua jaso dute. Trantsizio-urtea da aurtengoa nekazaritza-ekintzailetzarentzat, sektorean gertatutako aldaketak direla bide, eta, ondorioz, eginkizun proiektu bat duten ekintzaile gehienek –urtero 20-25 lagun ohi dira– datorren ekitaldira atzeratzea erabaki dute.

 

Egoitz Aurrekoetxeak eta Jagoba Galarzak, berriz, ez dute gauza bera erabaki. Izan ere, bi ekintzaileak aurten ausartu dira, eta beren ustiategi berrietan lan egiten ari dira egun. Nekazaritza ekologikoan lan egiten dute biek, eta berotegietan eta aire zabaleko baratzetan ortuariak ekoizten dituzte, eta fruta-arbolekin osatzen dute ekoizpen hori.

Ekintzaileon profila antzeko samarra da: landa-inguruan hazitakoak biak, industri tailerretan lan egindakoak biak, berrogei urte inguru zituztela, herrira itzultzea erabaki dute, jarduera berri bati ekitera, lehenengo nekazaritza-ustiategi batean. Egoitzek, Natxituan eta Jagoba, Artean. Biek azken kontsumitzaileari, asteroko otzaretan, saltzen dizkiote produktuak –sasoiko barazkiak, hala nola tomateak, piperrak, urazak, azaloreak, frutak, ….–. Egoitzek, “Aurreko Barazkiak” izen komertzialaren eskutik, eta Jagobak dendei ere saltzen dizkie.

Ehoitz Lorra Gaztenek

Bi proiektuak Lorrako talde teknikoak tutorizatu ditu; izan ere, LORRAk Bizkaiko lehen sektoreko ekintzaileei laguntzen die, proiektua hasten dutenetik ezartzen duten arte, dirulaguntzak eskatzen ere lagunduta, ustiategiko jardueraren lehen bost urteetan ere. “Egungo egoeran ausarta hutsak dira, gaur egun urrun dugulako elikagaiez hornitzen gaituztenei errenta bermatzen dien eta supermerkatuetako sailetako hornikuntza bermatzen duten (egun, apaletan esne, arrautz eta okelen falta sumatzen da) nekazaritza eta abeltzaintzako eredu jasangarrien agertokia”, adierazi du Lorrako kudeatzaile Martin Uriartek.

Bi ekintzaile berriak ilusioaz eta lanaz baliatzen dira, ekintzaile gehienek sektorean sartzea atzeratu duten zailtasunei aurre egiteko. Alde batetik, ekoizpen-kostuak nabarmen igo dira, eta horren ondorioz, ustiategi asko desagertu egin dira eta sektore osoaren egoera larriagotu egin du. Bestetik, ekintzaileek eskura dituzten dirulaguntzak –lehen instalaziorako itzuli beharrik gabeko dirulaguntza– atzeratu egin dira, ezin izan baitira hasi NPBren (Nekazaritza Politika Bateratua, 2023-2027) denboraldi berria hasi delako, eta datorren urtera arte itxaron beharko dute horiek eskatzeko.

Jagoba LORRA Gaztenek

Lorrako taldeak ondo baino hobeto ezagutzen ditu gorabehera horiek; izan ere, HAZI Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, koordinatzen duen Gaztenek programan ekintzailetzari laguntzeko zerbitzuaz arduratzen da. Aurten, programa horrek etapa berri bati ekin dio “Gaztenek Berri” izenarekin eta Mondragon Unibertsitatearen lankidetza pedagogikoa izanda.

Hala, Lorrak ekintzaileei programak ezarritako ibilbide osoan laguntzen die, eta negozioak behar bezala burutzeko aurkitzen dituzten arazoak konpontzen laguntzen ere. Lehenik, eskaera egiten eta batzordeko balorazioan; gero, monitorizazioan eta enpresa-plana egiten, eta lehen instalaziorako dirulaguntzak eskatzen. Eskaera baloratu eta egin ondoren, jardueraren tutoretza egiten da. Ondoren, bigarren balorazio bat egiten da, ziurtagiria eduki eta azken ordainketa egin aurretik. Zeregin horietan 8 profesional aritzen dira: 2 albaitari, 2 nekazaritza-ingeniari eta hainbat gaitan espezializatutako 4 nekazaritza-ingeniari tekniko.

Iazko ekitaldian, Lorrak 218 espedienterekin lan egin zuen (2016tik 2022ra bitartean hasi zirenak). Horietako 24 proiektu tutoritzatzen amaitu du Lorrak, eta horiek guztiz sartuta daude jada Bizkaiko lehen sektorean, hainbat jardueratan, eta jardunbidearekin laguntzarik gabe jarraituko dute guztiek. Halaber, bigarren, hirugarren eta laugarren jarduera-urtean instalatzeko bidean dauden 194 proiektu tutoritzatzen ari izan da Lorra. Horietako 56 proiektu berriei laguntzen die, 2022/23 ekitaldian beren ibilbideari ekin diotenei, eta horietako batzuek sektorean datozen ekitaldietan lan egiten hastea espero dute.

Lotutako albisteak

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Eusko  Jaurlaritzak  berrikuntza  irekiko  23  proiektu  sustatuko  ditu  startup  eta  enpresen  artean,  BIND  plataformaren  10.  edizioan
02/02/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan

Proiektuak BIND Demo Day egunean aurkeztuko dira, uztailaren 2an, Bilbao Exhibition Centren.

IX  Venture  on  the  Road  Bilbon
21/01/2026 Ekintzailetza

IX Venture on the Road Bilbon

SeedRocket, BStartup eta Wayrak ekintzailetza teknologikoa bultzatzen dute Euskadin

Eusko  Jaurlaritzak  startup  berritzaileak  EAEko  zazpi  sozietate  publikorekin  konektatu  ditu,  BIND  GovTech  ekimenean
15/12/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak startup berritzaileak EAEko zazpi sozietate publikorekin konektatu ditu, BIND GovTech ekimenean

3. edizioan parte hartuko duten startupek 7 berrikuntza-proiektu garatuko dituzte erreferentziako bezeroekin, AA, IoT eta Big Data bezalako teknologiak aplikatuz.

Eusko  Jaurlaritzak  32  startup  eta  Euskadiko  20  ETE  konektatu  ditu  horien  berrikuntza  bizkortzeko
10/12/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak 32 startup eta Euskadiko 20 ETE konektatu ditu horien berrikuntza bizkortzeko

32 startup Euskadiko 20 ETErekin bildu dira euren soluzio teknologikoak aurkezteko BIND SMEren hautaketa-prozesuaren azken fasean.

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.