Ekintzailetza
Elkarrizketak 28 urtarrila, 2026

FLFk atleten kirol-errendimendua hobetzeko bi produktu berri merkaturatuko ditu 2026an

Bizkaiko startupak kirol-nutrizioaren eta osasunaren arloko elikagaien sektorean jarduten du, eta merkatuan duen presentzia sendotzea, ekoizpena eskalatzea eta berrikuntza bultzatzen jarraitzea du helburu.
-

From Lab to Field (FLF) startupa 2023an sortu zen “kirol errendimendua hobetzen duten produktuak sortzeko, eraginkorrak eta kontsumitzeko erosoak”, adierazi du Leire Izagirre Urkizu FLFko ikertzaileak. Gainera, konpainiak “2026an zehar” bere lehen bi produktuak merkaturatuko dituela aurreratu du.

Euskal enpresaren ordezkariak dioenez, produktu berri horiek, “merkatuko beste batzuek ez bezala, energia-substratu berri bat dute, formula guztiz disruptiboak dira”. Produktu hauen helburu nagusia “atletaren kirol errendimendua hobetzea da, energia sortzeko gaitasuna hobetuz edo nekea atzeratu eta errekuperazioa hobetuz”, azaldu du Izagirrek.

FLFren berrikuntzaren aldeko apustua argia da. “I+D da gure enpresaren motorra, eta produktu hobeak aurkitzeko, hobetzeko eta sortzeko dugun etengabeko nahiaren adierazle”, dio.

Formula berriak

Haren hurrengo plan eta helburuen artean daude, halaber, ikertzaileak azaldu duenez, “ikertzen jarraitzea eta formula berriak garatzea, eta dagoeneko horretan ari gara lanean”. Hala, epe ertainera, gaitasun operatiboa handitu nahi du enpresa bizkaitarrak, “ekoizpen propioko planta bat sortuz, edo espazio zabalago bat sortuz”; horrez gain, “profil tekniko eta kudeaketa profil berriekin” taldea indartu nahi du Leire Izagirrek.

Aldi berean, merkatuan duen presentzia sendotzea, bere ekoizpena eskalatzea eta berrikuntza bultzatzen jarraitzea du helburu, gero eta gama osoagoa eta espezializatuagoa eskaintzeko. “Gure asmoa da Europako merkatuan zuzenean sartzea eta, epe laburrean, nazioarteko merkatura ere zabaltzea, Estatu Batuak barne”, gaineratu du.

Startupak sei langile ditu, eta elikagaien sektorean jarduten du, batez ere kirol-nutrizioan eta osasunean.

SPRI Taldearen Ekintzaile+ eta Hazitek programetan parte hartu du euskal konpainiak. Bere esperientzia, ikertzailearen arabera, “oso onuragarria izan da parte hartu duten pertsona guztien arreta bikainagatik, gertuko jarraipena izan dutelako, proiektuari laguntzeko benetako interesagatik eta profesionaltasunagatik eta hori bultzatzeko eskura jartzen dituzten baliabideengatik”.

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Dinam-ek  teknologia  berriak  erabiltzen  ditu  lurzoruan  eta  lur  azpiko  ur  kutsatuetan  aritzeko
20/03/2026 Berrikuntza

Dinam-ek teknologia berriak erabiltzen ditu lurzoruan eta lur azpiko ur kutsatuetan aritzeko

Enpresa bizkaitarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ingurumen-zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

Alberdi,  beti  mugimenduan  dagoen  mekanizazioko  enpresa  txiki  eta  ertaina

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu

DHL  Express  Forondaren  aldeko  apustua  amaitzen  ari  da  mantentze  aeronautikoko  hangar  berri  batekin
18/03/2026 Berrikuntza

DHL Express Forondaren aldeko apustua amaitzen ari da mantentze aeronautikoko hangar berri batekin

Multinazional logistikoak 40 milioi euro inguru inbertituko ditu azpiegitura berri batean, eta horri esker, Gasteizko huba Europako sareko nodo estrategikoetako bat izango da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.