Ismael Carlos de Bergara.
Berrikuntza
Elkarrizketak 22 urtarrila, 2026

Mecanizados Vitoria, Europako hegazkintza berriaren zerbitzura dagoen ingeniaritza

Ismael Carlos de Bergara da aeronautikako tresnerian espezializatutako Euskadiko ETE honen sortzailea eta Airbus eta Boeingen proiektu estrategiko berrietan hartu du parte
-

Aeronautikako tresneriaren hornitzaile estrategikoa bihurtu da Gasteizko Mecanizados Vitoria sektore horretako nazioarteko fabrikatzaile nagusietako batzuentzat. Ingeniaritza aurreratuaren, industriako dibertsifikazioaren eta jasangarritasunaren aldeko apustu argiarekin, enpresak hegazkintzarekin lotutako ibilbide luzeko Europako proiektuetan hartu du parte eta aurrerapausoak eman ditu ekoizpen-gaitasuna handitzeko. Made in Basque Countryn bere sortzailearekin, Ismael Carlos de Bergararekin, hitz egin dugu hazkundeari, berrikuntzari eta Euskadiko industriak etorkizuneko erronketan duen rolari buruz.

Mecanizados Vitoria erreferentziazko hornitzaile bihurtu da aeronautikako fabrikatzaile handientzat. Nolakoa izan da azken urteko balantzea?
2025a urte ona izan da. Hazkunde jasangarria izan dugu, eta ez gara modu desordenatuan hazi. Proiektu garrantzitsuetan jardun dugu Airbusekin eta, aldi berean, gure bezero historikoentzako proiektuak garatzen jarraitu dugu. Ondo egiten duguna finkatzea izan da gakoa.

Aeronautika zuen fakturazioaren zati oso garrantzitsua da. Dibertsifikatzea planteatu duzue?

Bai, lehentasuna da. Egun, aeronautikak gure jardueraren % 75 eta % 80 bitartean hartzen du, baina dibertsifikatzeko ari gara lanean. Adibidez, 2025ean, tren-sektorea fakturazioaren % 5 inguru izatera iritsi da dagoeneko, eta automobilgintzarako makina bereziak ere garatzen ditugu, Mercedes-Benzentzat. Dibertsifikatzea garrantzitsua da sektore bakar baten mende ez egoteko, nahiz eta aeronautika oso indartsu egon une honetan, defentsaren arloan batik bat.

Aeronautikako tresneria da zuen jardueraren kontzeptu gakoetako bat. Nola azalduko zenuke zer den modu erraz batean?
Tresneria hegazkineko pieza bat fabrikatzeko edo muntatzeko makina berezia da. Adibidez, hego batek pieza asko ditu. Bezeroak hegoaren diseinua ematen digu eta pieza horiek bere fabrikan muntatu ahal izateko tresneria garatzeko eskatzen digu. Guk soluzioak proposatzen dizkiogu, bezeroarekin adosten ditugu —Airbus, Aernnova edo Aciturri— eta, baliozkotu ondoren, tresneria osoa garatzen dugu. Neurrira egindako ingeniaritza da.

Ibilbide luzeko Europako proiektuetan ere hartzen duzue parte…
Bai, Europako proiektu oso anbiziotsu batean gaude, hegazkin jasangarriagoak garatzeko, fuselaje termoplastikoarekin, soldadura bereziekin eta hidrogenoan oinarritutako propultsioarekin. Partzuergo oso handia da, Airbus edo Aernnovaren moduko enpresekin, Leonardorekin eta Europako beste bazkide batzuekin. Guk goiko fuselajean egiten dugu lan. Epe oso luzeko proiektua da: orain garatzen ari garena 2035 inguruan jarriko da martxan.

Beste sektore batzuetan ez da oso ohikoa denbora-muga hori…

Hala da. Automobilgintzaren mundutik gatoz gu eta bertan garapenak berehalakoak dira. Aeronautikan, berriz, baliozkotze-prozesuak oso zorrotzak dira. Gaur egun, bi material termoplastiko soilik daude onartuta hegan egiteko. Segurtasuna izugarria da: akatsa ez da aukeren artean sartzen. Horregatik dira epeak hain luzeak, baina beharrezkoak dira.

Hazkunde teknologikoaz gain, Gasteizko ekoizpen-gaitasuna handitzen ari zarete. Zer esan diezagukezu proiektu horri buruz?

Hala da, bai. Orain arte hiru pabilioitan egin dugu lan eta espazio gehiago behar genuen Aernnovarekin dugun proiektu garrantzitsu baterako. Inguruko industria-instalazio bat erosteko aukera sortu zitzaigun eta martxan jartzen ari gara orain. Gaur gaurkoz, bertako gaitasun operatiboaren % 50 dago martxan eta, horri esker, tresneria handiak munta ditzakegu, besteak beste, hegazkinaren eskailera-mailak eta palak. Espazio asko behar da horretarako.

Nola egiten diozue aurre industria-sektorean dagoen ustezko talentu-faltari?

Lankidetzan aritzen gara Gasteizko Lanbide Heziketako zentroekin, batez ere Miguel Altuna LHIIrekin eta inguruko beste zentro batzuekin. Ondo formatutako pertsonak lortzen ditugu bertatik. Hala ere, garrantzitsua da familiei helaraztea industria aukera profesional sendoa, egonkorra eta etorkizunekoa dela. Industriako enpresak ez dira etsaiak; kontrara, enplegua, aberastasuna eta ongizatea sortzen dute. Industriako ETEak gehiengoa gara Euskadiko ekonomia-ereduan eta funtsezko rola dugu. Euskadin dugun bizitza maila enpresa-ehundura indartsuari, askotarikoari eta ETE industrialez betetakoari esker sostengatzen da. Gurearen moduko enpresak ekosistema horren ezinbesteko parte dira.

 

Lotutako albisteak

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Dinam-ek  teknologia  berriak  erabiltzen  ditu  lurzoruan  eta  lur  azpiko  ur  kutsatuetan  aritzeko
20/03/2026 Berrikuntza

Dinam-ek teknologia berriak erabiltzen ditu lurzoruan eta lur azpiko ur kutsatuetan aritzeko

Enpresa bizkaitarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ingurumen-zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

Alberdi,  beti  mugimenduan  dagoen  mekanizazioko  enpresa  txiki  eta  ertaina

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu

DHL  Express  Forondaren  aldeko  apustua  amaitzen  ari  da  mantentze  aeronautikoko  hangar  berri  batekin
18/03/2026 Berrikuntza

DHL Express Forondaren aldeko apustua amaitzen ari da mantentze aeronautikoko hangar berri batekin

Multinazional logistikoak 40 milioi euro inguru inbertituko ditu azpiegitura berri batean, eta horri esker, Gasteizko huba Europako sareko nodo estrategikoetako bat izango da

Grupo  Aner:  “Aurten  40.  urteurrena  ospatzen  dugu  eta,  hala  ere,  onena  iristeke  dago”
18/03/2026 Nazioartekotzea

Grupo Aner: “Aurten 40. urteurrena ospatzen dugu eta, hala ere, onena iristeke dago”

Bi pertsonako lantalde batekin hasi zena, gaur egun nazioarteko talde bat da, software-soluzioen arloan sendotua eta AA enpresa txiki eta ertain industrialei aplikatzean zentratua.

TH  COMPANY,  munduko  liderra  arrantza-industrietarako  irtenbide  teknologikoetan

TH COMPANY, munduko liderra arrantza-industrietarako irtenbide teknologikoetan

Mungiako enpresak zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du eta salmenten % 80 esportatzen du

Bronymecek  polimeroen  ingeniaritzan  duen  espezializazioa  sendotu  du,  fabrikazio  gehigarria  eta  doitasunezko  mekanizazioa  integratuz

Bronymecek polimeroen ingeniaritzan duen espezializazioa sendotu du, fabrikazio gehigarria eta doitasunezko mekanizazioa integratuz

Gipuzkoako enpresak, BIND SME 2025 programaren 5. edizioan parte hartzen duenak, bere ingurune industrial zorrotzetara egokitutako irtenbide tekniko aurreratu, jasangarri eta egokituen aldeko apustua indartu du.

CDigitalizazioaren  eta  automatizazio  industrialaren  integratzaile  gisa  izandako  eboluzioa  finkatu  du  Cefaluxek

CDigitalizazioaren eta automatizazio industrialaren integratzaile gisa izandako eboluzioa finkatu du Cefaluxek

Arabako enpresak Hipalux software-ekosistema sustatu du eta sektore estrategikoetan duen posizionamendua indartu du, besteak beste, uraren eta azpiegitura adimendunaren sektoreetan

Lanerako  mugikortasuna,  eguneroko  errutinatik  palanka  estrategikora  euskal  erakundeentzat

Lanerako mugikortasuna, eguneroko errutinatik palanka estrategikora euskal erakundeentzat

Ingartek, mugikortasunari aplikatutako adimenean espezializatutako euskal enpresak, ingurumen-inpaktua murrizteko eta langileen segurtasuna eta ongizatea hobetzeko aukera ematen duten planak garatu ditu Euskotrenentzat eta Lehendakaritzarentzat.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.