Berrikuntza I+G+B
Albisteak 10 iraila, 2018

Grafenoaren alorreko 650 inguru baino gehiago elkartu dira Donostian

Grafenoaren alorrean lan egiten duten mundu mailako 650 inguru aditu batu ditu Graphene Week 2018 kongresuak, Andre Geim Nobel sariduna barne
-

Grafenoaren alorrean lan egiten duten mundu mailako 650 inguru aditu batu ditu Graphene Week 2018 kongresuak, Andre Geim Nobel sariduna barne

Graphene Flagship eta CIC nanoGUNEk antolatutako nazioarteko kongresuan grafenoaren ikerketako azken aurrerapausoak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango da astebetez

 

 Gaur hasi da Graphene Week 2018 nazioarteko kongresua Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian, CIC nanoGUNE ikerketa-zentroak antolatuta. Graphene Week kongresua Graphene Flagship proiektuaren kongresu nagusia da. Eta Graphene Flagship proiektua, aldiz, Europaren historiako ikerketa-proiektu handienetako bat da, 150 bazkide baino gehiago dituena 1.000 milioi euroko aurrekontuarekin.

 

Jose Maria Pitarke nanoGUNEko zuzendariak eta kongresuko presidenteak gaur goizean ongietorria egin die 47 herrialdetatik etorritako 650 adituri. Grafenoaren eta bi dimentsioko beste materialen ikerketan adituak dira guztiak, eta Graphene Week kongresuan parte hartuko dute astebetez. “Euskal Herrian nanozientziaren arloan puntako ikerketa egitea da gure helburua, gure gizarteak nanoteknologiaren aurrerapenen aitzinean probetxua atera dezan”, adierazi du Pitarkek.

 

Kongresua egiteko Gipuzkoako hiriburua aukeratu izana, azken hamarkadetan EAEn ikerketaren eta berrikuntzaren alorrean egin den apustu garbiaren erakusleiho da. Izan ere, hainbat euskal ikerketa-zentro Graphene Flagship proiektuko kide dira, hala nola nanoGUNE eta bere start-up Graphenea, Tecnalia, energiGUNE eta biomaGUNE.

 

Iñigo Urkullu Lehendakaria izan da irekiera-ekitaldiaren buru. “Guretzat oso garrantzitsua da kongresu hau Donostian egitea, hiriburuko industria- eta teknologia-kultura ezagutarazteko. Horregatik, ongietorria egiten diogu etorkizuneko materialaren, alegia, grafenoaren ikerketari eta azterketari”, azpimarratu du Urkulluk.

 

Irekiera-ekitaldian parte hartu dute, halaber, Jose Maria Pitarke nanoGUNEko zuzendariak eta Graphene Week 2018 kongresuaren presidenteak, Jari Kinaret Graphene Flagship-eko zuzendariak, Jean-Francois Buggenhout  Europako Batzordeko goi-ordezkariak, Markel Olano Ahaldun Nagusiak, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburuak, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak eta Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko Foru Diputatuak.

 

Graphene Week 2018 nazioarteko kongresuaren helburua da grafenoaren eta bi dimentsioko beste materialen ikerketan lortu diren azken aurrerapausoak ezagutaraztea. Horretarako, jarduera-programa aparta prestatu dute: besteak beste, Andre Geim Fisikako Nobel saridunak eta energia-metaketan aditua den Cambridge Unibertsitateko Clare Grey ikertzaileak emango dituzten hitzaldiak, puntako 30 hizlari gonbidaturen hitzaldiak, 95 ahozko aurkezpen eta 300 bat poster.

 

Gainera, jakintza-alor anitzeko topaketa interesgarriak ere izango dira Graphene Week 2018 kongresuan. Esaterako, Graphene for human space workshop-ean grafenoak espazioan izan ditzakeen aplikazio ezberdinak aztertuko dituzte, Europako Espazio Agentziaren (ESA) eta NATOren laguntzari esker; Graphene Innovation Forum berrikuntza-foroan grafenoak eta harekin zerikusia duten materialek merkatuan eta industrian izan ditzaketen aplikazioak izango dituzte aztergai; eta AEB-Europa Nazioarteko Workshop-a ere antolatu da, National Science Foundation-arekin elkarlanean. Graphene Week 2018 kongresuak Women in Graphene ekimenerako tartea ere izango du; zientzian emakumeen presentzia sustatzeko eta komunitate zientifiko anitzago bat sortzeko helburua du ekimen horrek.

 

Kursaal Jauregian kongresuaz gain grafeno-produktuen erakusketa ere izango da; baita Europako enpresen eta startup-en istorio arrakastatsuen bilduma ere.

 

Graphene Flagship proiektua

 

Graphene Flagship proiektua Europako Batzordearen ikerketa-ekimen handienetako bat da. 1.000 milioi euroko aurrekontua du, eta elkarlanean ikerketarako bide berri bat eskaintzen du inoiz ez bezalako eskalan. Graphene Flagship-aren helburu nagusia da grafenoa eta bi dimentsioko materialak laborategietatik Europako gizartera eramatea, 10 urteren buruan hazkuntza ekonomikoa erraztuz eta lanpostu berriak sortuz. Akademiako zein industriako 150 bazkide inguru dituen partzuergo bati esker, ikerketarako ahalegin horrek guztiak produkzio-kate osoa hartzen du bere baitan, materialen ekoizpenetik hasita, osagaietan eta sistemetan txertatzeraino. Halaber, grafenoaren eta bi dimentsioko beste materialen ezaugarri paregabeak ustiatzeko zenbait helburu ardazten ditu.

 

Graphene Week kongresua Graphene Flagship proiektuaren kongresu nagusia da, eta azken urteetan Atenasen, Varsovian eta Manchesterren antolatu ondoren, aurten Donostian izango da irailaren 10a eta 14a bitartean.

 

CIC nanoGUNE

 

Donostiako nanoGUNE Ikerketa Zentro Kooperatiboaren helburua lehen mailako nanozientzia-ikerketa egitea da, Euskal Herriko lehiakortasun ekonomikoa handitzeko xedez. Bestalde, “María de Maeztu” Bikaintasun Unitatea (2017-2021) da nanoGUNE, Ikerketako Estatu Agentziak hala aitortuta.

 

 

Lotutako albisteak

Osasun-berrikuntza  Europan:  finantzaketa-aukerak  eta  euskal  ekosistemaren  posizionamendua
13/03/2026 I+G+B

Osasun-berrikuntza Europan: finantzaketa-aukerak eta euskal ekosistemaren posizionamendua

Europak azkartu nahi du ikerketa zientifikotik aplikazio klinikoetara eta osasun-sistemetarako soluzioetara igarotzeko trantsizioa, Europako finantzaketa jasotzen duten proiektu motak eta enpresek zein zentro teknologikoek erakutsi behar dituzten gaitasunak berriz definituz.

Worthington  Creyssensac-ek  SMART  SAVINGS  abiarazi  du:  Aire  konprimituaren  industriarako  energia-eraginkortasunaren  iraultza
12/03/2026 Berrikuntza

Worthington Creyssensac-ek SMART SAVINGS abiarazi du: Aire konprimituaren industriarako energia-eraginkortasunaren iraultza

"Ez da irtenbide bat soilik; ikuspegi adimendun bat da, negozioak berritzen jarrai dezan, energia-faktura galga izan gabe"

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

EDTF-k  Bizkaiko  babes  akustikoa  birdefinitzen  du,  Leioako  La  Avanzadako  pantaila  begetal  berriaren  arrakastarekin
06/03/2026 Berrikuntza

EDTF-k Bizkaiko babes akustikoa birdefinitzen du, Leioako La Avanzadako pantaila begetal berriaren arrakastarekin

ETFren Landare Irtenbidea vs. Metalezko Pantailak: Eraginkortasuna, kostuak bikoiztu gabe

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
03/03/2026 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak programak laguntza ematen die ondasun edo zerbitzu berriak merkaturatzera edo enpresan negozio-prozesuak hobetzera bideratutako berrikuntza-jarduerak bultzatu nahi dituzten Euskadiko ETE industrialei, haien lehiakortasuna indartzeko. Programa apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Inoxkautxok  sektorean  duen  posizioa  sendotu  du  Expolivan  egon  ondoren
27/02/2026 I+G+B

Inoxkautxok sektorean duen posizioa sendotu du Expolivan egon ondoren

Konpainia erreferentzia da ponpa helikoidaletarako osagaien fabrikazioan

Made  in  Euskadi  teknologia  iraultzailea  ROBOOST  proiektu  eraldatzailearen  bidez  robot  industrialak  garatzeko
26/02/2026 I+G+B

Made in Euskadi teknologia iraultzailea ROBOOST proiektu eraldatzailearen bidez robot industrialak garatzeko

Bigarren proiektu eraldatzaile honek 50 milioi euro inguruko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta horietatik 35 milioi baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira. Kalitatezko 500 lanpostu sortzea dakar —zuzeneko 200 enplegu eta zeharkako 300—

Euskadiko  Lanbide  Heziketak  eta  Euskadiko  Parke  Teknologikoek  batxilergoko  1.000  ikasle  baino  gehiago  bildu  dituzte  enpreseta  zientifiko  teknologikoetako  lan-aukerak  erakusteko
24/02/2026 Berrikuntza

Euskadiko Lanbide Heziketak eta Euskadiko Parke Teknologikoek batxilergoko 1.000 ikasle baino gehiago bildu dituzte enpreseta zientifiko teknologikoetako lan-aukerak erakusteko

Hitzordua martxoaren 10ean izango da Zamudio/Derioko Campusean, eta Vitoria-Gasteiz eta Donostia Campusetan martxoaren 12an. Hitzorduaren helburua ikasle horiei Lanbide Heziketak Parke Teknologikoko enpresetan dituen aukerak erakustea da.

2026–2027  Europako  finantzaketa  Aeronautikan,  Espazioan  eta  Mugikortasunean,  eta  haren  eragina  euskal  industrian
19/02/2026 I+G+B

2026–2027 Europako finantzaketa Aeronautikan, Espazioan eta Mugikortasunean, eta haren eragina euskal industrian

Europa aurrera doa deskarbonizazioa, elektrifikazioa eta espazioa ardatz dituzten lan-ildoetan, eta horiek ondorio esanguratsuak dituzte euskal industriarentzat.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.