Roberto Márquez Castillo.
Berrikuntza
Elkarrizketak 2 abendua, 2025

Intermaherrek 50. urteurrena ospatu du zehaztasunarekin ‘obsesionatuta’

Makina-erremintaren banatzailea erreferentea da bere sektorean eta balio handiko soluzioak eskaintzen ditu automobilgintzarentzat, aeronautikarentzat, trenentzat edo biozientzientzat
-

50 urteko ibilbidea egin du Intermaherrek, Goian industrigunean kokatuta dagoen eta bere DNAn ezaugarri asiarrak dituen Arabako enpresak. 1975az geroztik, Japoniako teknologia handiko makina jakin baten Estatuko hornitzaile bakarra da. Bi munduen, mundu asiarraren eta europarraren, arteko batasun estrategiko horren emaitza da merkatuaren eta bezeroen konfiantza, urte guzti hauetan 2.500 makina baino erosi izanaren errudunak baitira. Sektore estrategikoetako enpresetan instalatu dituzte makina horiek, besteak beste, aeronautikan, defentsan, automobilgintzan eta azpikontratazioan. Hala adierazi zuen berriki Roberto Márquez Castillo enpresako Ingeniaritzako eta aplikazioetako zuzendariak Made in Basque Countryko mikrofonoetan.

 Zer egiten du Ingeniaritzako eta aplikazioetako zuzendari batek?

Enpresako lantalde teknikoaren barruan egiten dut nik lan eta hainbat arlo lantzen ditut, hala nola fabrikazioa, mekanizazioa, robotika, softwareen garapena eta prestakuntza, gure bezeroei soluzio berriak eskaintzeko. Sektoreak eboluzionatu egin du: komertzialak dagoeneko ez dira katalogo batekin joaten makina bat saltzera. Orain, soluzio integralak eskatzen ditu merkatuak, enpresek lehiakorragoak eta produktiboagoak izan nahi dutelako. Testuinguru horretan, funtsezkoa rola du gure lantaldeak. Nire rola da lankideekin lankidetzan aritzea soluziorik onenak aztertzeko eta garatzeko, eta ondoren aurkezteko.

Zenbat urte daramatzazu Intermaherren?

26 urte. Aplikazioetako teknikari hasi nintzen eta duela zortzi urtetatik Ingeniaritzako zuzendaria naiz. Eboluzio naturala izan da, nire lana nire bizitzaren parte baita. Formatzen aritu nintzen bi ikastetxeez oroitzean ohartu naiz industria hau une liluragarrian zuzenduko duten teknikariak prestatzen ari direla egun, bizitzen ari garen integrazio teknologiko guztia izango baitute. Animatu egin behar zaie, sektore honek etorkizuna duelako eta datozen urteetan profesionalen beharra egongo delako, belaunaldi-txandaketa baitator. Leku eta une egokian daude.

Intermaherreko makinak aipatzen ditugunean, zer makina motez ari gara?

Txirbil-harroketa bidezko makinak dira: zehaztasun handiko tornuak, mekanizazio-zentroak eta hainbat zereginetarako zentroak. Mikrekin egiten dute lan eta oso azkarrak dira, minutuko 60 metrora mugitzen dira batez beste. Tamainari dagokionez: mekanizazio-zentro tipiko batek 6 eta 12 tonu arteko pisua du; tornu handi batek 20 tona izan ditzake. Bilboko hurrengo Bienalean (martxoa) Integrex i630V hainbat zereginetarako zentroa aurkeztuko dugu. Fresaketa, tornua, zuzenketa eta engranajeen zizelaketa, dena makina bakar batean. Edizio honetako izarretako bat da. 35 tonako pisua du eta 25m2 eta 30 m² artean ditu. Oso handia da. Autobus baten tamainako Japoniako kuartzozko erloju bat izatearen modukoa da.

Zer egiten dute?

Egunero erabiltzen dugun ia guztia fabrikatzen dute edo fabrikazio horiekin lotuta daude. Automobilgintzan, adibidez, motorraren osagarriak, injekzioaren moldeak eta egiturazko piezak. Aeronautikan, hegazkineko ateak (bandak gure makinekin egiten dituzte Sevillan), motorreko piezak eta lurreratze-trenaren elementuak.  Sektore hori gakoa izango da datozen urteetan, pasillo bakarreko hegazkinen flota berritu beharko delako, A320ena batez ere. Trenen kasuan, trenetako gurpilak zein tranbientzako eta trenentzako osagarriak. Biomedikuntzan, inplanteak, torlojuak, belauneko protesiak, aldakakoak… Zimurtasuna funtsezkoa da kasu horretan ehundura itsasteko. Zirujauak gorputzeko mekanikoak dira egiaz. Mundu liluragarria da! Ikerketan, Madrilgo Ciematen instalatutako makinak (partikulen azeleragailua) edo Kanarietako Astrofisikako Institutuan instalatutakoak ditugu (teleskopioen mantentze-lanak). Eta zinemaren munduan ere lekua dugu. Adibide interesgarri bat: gure makinekin (Mazak) fabrikatzen dituzte Servicevisionen Scorpio sistemak Bartzelonan. Karibeko Piratak, Eraztunen Jauna, King Kong edo James Bond filmetan erabili dituzte. Milaka aplikazio aipa genitzake. Beti ikasten da zerbait. Makina-erreminta da makina nagusia: beste makina batzuk fabrikatzen ditu. Industriaren oinarria da.

50 urteren ostean, jatorri japoniarretik zer mantentzen duzue?

Bertako DNA duen euskal enpresa gara, baina Japoniako makinekin egiten dugunez lan, balio oso argiak partekatzen ditugu: zehaztasunarekiko obsesioa, ondo egindako lana zaintzea eta gauzak hasieratik ondo egitea.

Zer testuingurutan sortu zen Intermaher–Mazak harremana?

Historia 1975ean hasi zen. Industriako bi euskal langile Japoniara joan ziren berritzeko eta ikasteko gogoz. Gogoko dut historia hori. Marco Poloren bidaia baten moduan irudikatzen dut, desberdintasunak alde batera utzita. Bertan ezagutu zuten Mazak, Europakoa baino teknologia askoz ere aurreratuagoa.  Ordutik harreman sendoa izan dugu, industriari balioa emateko ikuspegi partekatuan oinarrituta.

Eta zertan dira antzekoak, antzekotasunik badute, Japoniako eta Euskadiko industria kulturala?

Oso ondo uztartzen dira, eta berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren aldeko ikuspegia partekatzen dugu. Duela hilabete batzuk bizi izan nuen horren adibide argi bat, Nagoyara eta Osakara egindako bidaian. Makina-erremintaren museo batean izan nintzen. Ez da ohikoa hori munduan. Hemen, Elgoibarren, beste bat daukagu. Bi lekuotan fabrikazioaren historiari ematen diogun balioaren erakusle da.

 

 

Lotutako albisteak

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.