Albisteak 21 maiatza, 2024

Idderman: eski-zintentzako galeriak egitetik bizikleta eta patineteentzako aparkalekuak fabrikatzerako jauzia

Arabako enpresak bira eman dio bere jarduerari berrikuntzaren, diseinuaren eta ingurumenaren errespetuaren aldeko apustuari esker. Japonian, Estatu Batuetan, Zeelanda Berrian edo Kanadan merkaturatzen ditu bere produktuak.
-

Idderman enpresaren jarduerak bira eman du hiru urte eskasetan. Eskiatzaileentzako uhal garraiatzaileak estaltzen dituzten galerien mende egotetik, oso sasoiko produktu bakar batetik, katalogoa zabaltzera igaro da. Bizikletentzako eta patineteentzako aparkaleku seguruak fabrikatzen ditu orain, bizikleta elektriko bat eta ‘Capsule’, Horeca sektorerako galeria zilindriko gardena. Gainera, produktu horietarako guztietarako birkarga elektrikoko osagarriak eta eguzki-energia fotovoltaikoko soluzioak ekoizten ditu. “Berrikuntza-prozesu etengabean gaude, baita kalitate- eta ingurumen-arauen ziurtapen-prozesuan ere“, aitortu du Carlos Alarcon Pedroche Iddermaneko gerenteak. 

Arabako enpresa 2016an sortu zen ‘Universal Gallery For Skiers’ fabrikatzeko, eski-uhal garraiatzaile oro babesteko estalki kontzeptua. Bere bilakaerak erabateko aldaketa ekarri du eta orain, Alarcon Pedrochek azpimarratu duenez, “gure produktu izarra bizikletentzako aparkalekuak dira, gure fakturazioaren erdia suposatzen dutenak, 3,5 milioi euro baino gehiago“. 

Bide horretan, berrikuntzaren aldeko apustuak, diseinuarekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin batera, euskal enpresa lan egiten duen sektore guztietan erregistratutako patente eta diseinuen jabe izatera eraman du. Zentzu horretan, bere bizikleta elektrikoak “bereziki ziklistak ez diren publikoarentzako irtenbide bat eskaintzen du, hirian joan-etorriak nahiko modu berezian egitea errazten duena”. 

Gainera, Iddermango aparkalekuek “bizikletak eta patineteak babesten dituzte, eta kargatzeko aukera ematen dute sarbide kontrolatutako eta zaindutako eremu batean“, adierazi du. Eta hiri, komunitate edo enpresa pribatuei eskaintzen die “polikarbonatoaren gardentasuna aluminioaren iraunkortasunarekin eta estetikarekin txandakatzen duen irtenbide bat. Horrek eragiten du hiriko integrazioa ez izatea oso inbaditzailea“, gerenteak dioenez. 

Nazioarteko presentzia handia

Legutioko konpainiak mendiko sektorearekin lan egiten du eski-galerietarako, udalekin eta erakundeekin bizikleten eta patineteen aparkalekuetarako eta, Horeca sektorerako, ‘Capsule’ galeriarako. “Gure bezero nagusiak eski-estazioak dira, hala nola Courchevel, Alpe d ‘Huez edo Val d’ Isère Frantzian, Niseko Japonian edo Cervino Italian; Bilbo, Madril, Iruñea, Granada, Logroño edo Leongo udalak, bizikleta-aparkalekuengatik; edo Tokyu Land Corporation Japonian, ‘Capsule’ galeriarentzat”, aipatzen du. 

Bere merkatua nazioartekoa da eski-galeriei esker, “mundu osoan saltzen ditugu, Japoniatik Estatu Batuetara, Zeelanda Berritik, Uzbekistandik, Europa osotik eta Kanadatik igarota”, Carlos Alarconen esanetan. Bere epe laburreko helburuak honako hauek dira: “gure bizikleta-aparkalekuak eta ‘Capsule’ galeriaren nazioartekotzea, bi produktu hauentzako eta zinta garraiatzaileentzako irtenbide berriak finkatu eta inplementatzeaz gain”, nabarmendu du. 

Gerenteak aurreratu duenez, Iddermanen plantilla handitzea aurreikusten du, 24 pertsonaz osatua dagoena, “epe laburrera bi langile berri sartuz, gure ekoizpen-estrategiak nahiz nazioarteko merkataritzakoak indartzeko, ‘Capsule’ galeriaren eta bizikleten aparkaleku seguruen sektoreetan”. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

Lotutako albisteak

Lehendakariaren  iritziz  Euskadi  funtsezko  eragilea  da  Europaren  berrindustrializazioan  eta  autonomia  estrategikoan
24/03/2026 Berrikuntza

Lehendakariaren iritziz Euskadi funtsezko eragilea da Europaren berrindustrializazioan eta autonomia estrategikoan

Pradales Lehendakariak adierazi du testuinguru global “kaltegarri eta ezegonkorrari” aurre egin behar zaiola, eta “Defentsa, Errotzea eta Hazkundearen” aldeko euskal estrategia defendatu du

VCGk  bost  ardatzeko  mekanizazio  zentroa  txertatu  du  bere  instalazioetan
22/03/2026 Berrikuntza

VCGk bost ardatzeko mekanizazio zentroa txertatu du bere instalazioetan

Ezaugarri horiek dituen bigarren ekipoa da eta horri esker, enpresak doitasunezko mekanizazioan duen espezializazioa indartuko du.

Worthington  Creyssensac-ek  SMART  SAVINGS  abiarazi  du:  Aire  konprimituaren  industriarako  energia-eraginkortasunaren  iraultza
12/03/2026 Berrikuntza

Worthington Creyssensac-ek SMART SAVINGS abiarazi du: Aire konprimituaren industriarako energia-eraginkortasunaren iraultza

"Ez da irtenbide bat soilik; ikuspegi adimendun bat da, negozioak berritzen jarrai dezan, energia-faktura galga izan gabe"

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

EDTF-k  Bizkaiko  babes  akustikoa  birdefinitzen  du,  Leioako  La  Avanzadako  pantaila  begetal  berriaren  arrakastarekin
06/03/2026 Berrikuntza

EDTF-k Bizkaiko babes akustikoa birdefinitzen du, Leioako La Avanzadako pantaila begetal berriaren arrakastarekin

ETFren Landare Irtenbidea vs. Metalezko Pantailak: Eraginkortasuna, kostuak bikoiztu gabe

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
03/03/2026 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak programak laguntza ematen die ondasun edo zerbitzu berriak merkaturatzera edo enpresan negozio-prozesuak hobetzera bideratutako berrikuntza-jarduerak bultzatu nahi dituzten Euskadiko ETE industrialei, haien lehiakortasuna indartzeko. Programa apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Euskadiko  Lanbide  Heziketak  eta  Euskadiko  Parke  Teknologikoek  batxilergoko  1.000  ikasle  baino  gehiago  bildu  dituzte  enpreseta  zientifiko  teknologikoetako  lan-aukerak  erakusteko
24/02/2026 Berrikuntza

Euskadiko Lanbide Heziketak eta Euskadiko Parke Teknologikoek batxilergoko 1.000 ikasle baino gehiago bildu dituzte enpreseta zientifiko teknologikoetako lan-aukerak erakusteko

Hitzordua martxoaren 10ean izango da Zamudio/Derioko Campusean, eta Vitoria-Gasteiz eta Donostia Campusetan martxoaren 12an. Hitzorduaren helburua ikasle horiei Lanbide Heziketak Parke Teknologikoko enpresetan dituen aukerak erakustea da.

Detergente  biologikoa,  berrikuntza-bektorea  garbiketa  profesionalean
15/02/2026 Berrikuntza

Detergente biologikoa, berrikuntza-bektorea garbiketa profesionalean

'A&B Laboratorios de Biotecnología'-k Berrikuntzaren Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso zuen 2024an

Araba-Pack:  Konfiantzazko  etiketatze  industrialeko  soluzioak  Gasteizen
04/02/2026 Berrikuntza

Araba-Pack: Konfiantzazko etiketatze industrialeko soluzioak Gasteizen

Euskal industriarentzako balio-proposamena malgutasunak eta ikuspegi pertsonalizatuak definitzen dute.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.