Albisteak 20 maiatza, 2020

Elhuyar-ek bere itzultzaile automatikoa berritu du weberako eta sakelakorako hobekuntzekin

Elhuyar-en zerbitzuak 6 hizkuntzatako testuak itzultzen ditu formatu desberdinetako irudi eta dokumentuetatik
-

 

Elhuyar-en zerbitzuak 6 hizkuntzatako testuak itzultzen ditu formatu desberdinetako irudi eta dokumentuetatik

 

Elhuyar Fundazioko Hizkuntza-teknologiak saileko I+G taldeak Itzultzailea.eus aplikazioaren (webekoa eta sakelakoa) bertsio berri bat kaleratu du. Itzulpen automatikoko sistema hori sei hizkuntzatan (euskara, gaztelera, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa) dago eskuragarri, eta orain bere funtzionaltasunak zabaldu ditu, bai doako bertsioan eta baita ere bertsio profesionalean. Proiektu honek adimen artifiziala eta sare neuronalak erabiltzen ditu, eta helburutzat dauka erraz erabiltzeko moduko tresna inklusibo eta eleanitzak eskaintzea gizarteari.

 

“Itzultzailea” aplikazioaren doako bertsioak aukera ematen du irudietatik zuzenean itzultzeko,  sakelakoaren kamera nahiz argazki galeria erabiliz, aplikazioa gai baita testuak irakurtzeko eta aukeratutako hizkuntzara itzultzeko idatzi beharrik gabe. Halaber, zerbitzu horrekin 100 hitzerainoko itzulpenak egin daitezke, baina erregistratuz gero, dohainik itzul daitezke 500 hitzeko testuak nahi den guztietan, eta 1.000 hitzerainoko 3 dokumentu gehienez. Une horretatik aurrera, aplikazioak aukera ematen du hitzeko ordaintzeko bere webgunean.

 

Halaber, aplikazio honen bidez posible da antolakundearen premietara egokitutako zerbitzu profesional bat kontratatzea. Aplikazioak formatu ohikoenetan dauden dokumentuak itzultzen ditu, eta posible da konponbide hau bezeroaren aplikazioetan integratzea, hala nola bere webgunean eta CMSan, eta baita ere itzultzaile profesionalek erabiltzen dituzten tresnetan edo, besteak beste, erakundeen autentikazio sistemetan.

 

Elhuyarrek joan den azaroan kaleratu zuen bere itzultzaile automatiko eleanitza, eta harrezkero lanean aritu da bere funtzionaltasunak zabaldu eta hobetzeko. Elhuyar Fundazioko I+G Sailak (hizkuntzaren prozesamendu automatikoa eta adimen artifiziala lantzen dituen unitate teknologiko integral bat, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearen barruan dagoena) zuzentzen du proiektu hau. IXAk, UPV/EHUko lengoaia naturalaren prozesamenduari buruzko ikerketa-taldeak, ere parte hartu du “Itzultzailea” aplikazioa garatzeko prozesuan.

 

Lotutako albisteak

EDTF-k  Bizkaiko  babes  akustikoa  birdefinitzen  du,  Leioako  La  Avanzadako  pantaila  begetal  berriaren  arrakastarekin
06/03/2026 Berrikuntza

EDTF-k Bizkaiko babes akustikoa birdefinitzen du, Leioako La Avanzadako pantaila begetal berriaren arrakastarekin

ETFren Landare Irtenbidea vs. Metalezko Pantailak: Eraginkortasuna, kostuak bikoiztu gabe

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
03/03/2026 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak programak laguntza ematen die ondasun edo zerbitzu berriak merkaturatzera edo enpresan negozio-prozesuak hobetzera bideratutako berrikuntza-jarduerak bultzatu nahi dituzten Euskadiko ETE industrialei, haien lehiakortasuna indartzeko. Programa apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Euskadiko  Lanbide  Heziketak  eta  Euskadiko  Parke  Teknologikoek  batxilergoko  1.000  ikasle  baino  gehiago  bildu  dituzte  enpreseta  zientifiko  teknologikoetako  lan-aukerak  erakusteko
24/02/2026 Berrikuntza

Euskadiko Lanbide Heziketak eta Euskadiko Parke Teknologikoek batxilergoko 1.000 ikasle baino gehiago bildu dituzte enpreseta zientifiko teknologikoetako lan-aukerak erakusteko

Hitzordua martxoaren 10ean izango da Zamudio/Derioko Campusean, eta Vitoria-Gasteiz eta Donostia Campusetan martxoaren 12an. Hitzorduaren helburua ikasle horiei Lanbide Heziketak Parke Teknologikoko enpresetan dituen aukerak erakustea da.

Detergente  biologikoa,  berrikuntza-bektorea  garbiketa  profesionalean
15/02/2026 Berrikuntza

Detergente biologikoa, berrikuntza-bektorea garbiketa profesionalean

'A&B Laboratorios de Biotecnología'-k Berrikuntzaren Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso zuen 2024an

Araba-Pack:  Konfiantzazko  etiketatze  industrialeko  soluzioak  Gasteizen
04/02/2026 Berrikuntza

Araba-Pack: Konfiantzazko etiketatze industrialeko soluzioak Gasteizen

Euskal industriarentzako balio-proposamena malgutasunak eta ikuspegi pertsonalizatuak definitzen dute.

Almarima  Surf  Companyk  surfaren  bilakaera  bultzatzen  du  UP  Surfboardsekin  eta  nazioarteko  bokazio  sendo  batekin
31/01/2026 Berrikuntza

Almarima Surf Companyk surfaren bilakaera bultzatzen du UP Surfboardsekin eta nazioarteko bokazio sendo batekin

“Egunero lan egiten dugu modu solidoan hazten jarraitzeko, produktu fidagarriak eskainiz eta behar espezifikoei erantzunez”

FORZA:  50  urteko  lidergo  europarra  eta  abangoardia  teknologikoa
27/01/2026 Berrikuntza

FORZA: 50 urteko lidergo europarra eta abangoardia teknologikoa

Europako erauzketa-katalogorik handiena duen ekoizlea da

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

Trelec:  Berrikuntza  eta  bikaintasuna  zirkuitu  elektronikoen  fabrikazioan
15/01/2026 Berrikuntza

Trelec: Berrikuntza eta bikaintasuna zirkuitu elektronikoen fabrikazioan

Planifikazio adimenduna, produktu fidagarri baten gakoa

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.