Leire Fernández de Alaiza.
Berrikuntza
Elkarrizketak 15 abendua, 2025

Electro Alavesa: “Errotzea ez da diluituko; betiko gertutasun berarekin jarraituko dugu lanean”

Leire Fernández de Alaiza da berriki Cottesekin integratu den Euskadiko Segurtasun sektoreko enpresa horren zuzendari nagusia.
-

Electro Alavesa Arabako enpresa historikoak berrogei urtetik gorako ibilbidea du Segurtasunaren sektorean, eta etorkizunerako urrats erabakigarria eman berri du Cottesekin integratuta. Hala, Attlon sortu dute, estatu osoko sektorean liderra izateko sortu den enpresa-talde berria. Euskadiko enpresak industriako berrikuntzarako eta babeserako erreferente gisa duen rola indartu du operazio horrekin, eta sendotu egin du Euskadik arlo geroz eta estrategikoago horretan duen pisua. Horri buruz hitz egin du Leire Fernández de Alaiza Electro Alavesako zuzendari nagusiak Made in Basque Countryn.

Nola sortu zen Cottés eta Electro Alavesa Attlon izenpean batzeko ideia?

Attlon uste partekatu batetik sortu zen, eta uste hori da bereizita eskaintzen genuena baino askoz ere gehiago eskain dezakegula elkarrekin. Industriako segurtasunak soluzio integratuagoak, prediktiboagoak eta akatsei aurre hartzeko gai direnak behar dituela hauteman dugu bi enpresok. Ikuspegi partekatu hori dugunez, eta Henko Partnersen laguntzarekin, une ezin hobea da aurrerapauso bat emateko eta sektorearen erronka berriei erantzungo dien proiektu komuna eraikitzeko.

Eta zer emango dio enpresa bakoitzak proiektuari eta nola izango da osagarritasun hori praktikan?

KPIn izugarrizko gaitasun teknikoa, kearen kontrola, 100 espezialistatik gorako ekipo bat eta ingeniaritzaren gaineko ikuspegi oso osatua ditu Cottések. Electro Alavesak 40 urte baino gehiago daramatza segurtasun elektronikoaren arloan berritzen eta harreman oso estua du herrialdearen iparraldeko industria-ehundurarekin. Elkartzerakoan, bi erakundeen teknologiak integratzeaz gain, kulturalak ere batuko dira. Zerbitzuarekiko bokazioa, xehetasunarekiko obsesioa eta pertsonen benetako segurtasunarekiko konpromisoa.

Zer inpaktu sortzea espero duzue zuen sektoreetan?

Talde berriak, sistemak instalatzeaz gain, enpresei egunerokoan lagunduko dien aliatua izan nahi du, segurtasuna kritikoa baita. Logistikan, elikaduran edo energian babesa hobetzea, mantentze-lan prediktiboen bitartez balizko jazoerei aurre hartzea eta denbora errealean monitorizatzea da bere helburua. Azken batean, jarduera inoiz ez etetea eta langileak eta inguruneak beti babestuta egotea da xedea.

Bezeroek eta kolaboratzaileek zer espero dezakete etapa berri horretatik?

Talde hurbilagoa, azkarragoa eta etorkizuneko ikuspegi argia duena espero dezakete. Attlonek talentua erakarri nahi du, zerbitzu berriak garatu eta Estatu osoan industria-segurtasuneko erreferente gisa finkatu. Baina, batez ere, konfiantzazko harremanak eraikitzen jarraitu nahi du eta pertsonen babesaren, instalazioen eta operazioen arloan desberdintasuna markatzen duten soluzioak eskaini nahi ditu.

Euskadiko enpresa historikoa zarete, eta 43 urteko ibilbidea daukazue. Integrazio horrekin, askoren zalantza izango da ea tokiko izaera eta Euskadiko industriarekiko gertutasuna lausotuko diren. Nola bermatuko duzue errotze hori ez galtzea?

Gure indarra Arabako eta Euskadiko industria-ehunduraren ezagutza sakonean eta 40 urte baino gehiagoz eraikitako konfiantza-harremanean egon da beti. Identitate hori mantendu ez ezik, indartu egingo da Attlonen barruan. Zuzendaritzako taldeek proiektua zuzentzen eta kapitalean parte hartzen jarraituko dute. Hortaz, kulturak, tokiko ikuspegiak eta lurraldeko bezeroekiko gertutasunak bere horretan jarraituko dute. Gainera, taldeak badaki Euskadin presentzia hori izateak zer nolako balio estrategikoa duen. Hori dela eta, betiko gertutasunarekin jarduten jarraituko dugu, baina egitura handiago baten babesa izango dugu orain, soluzio are aurreratuagoak eta konektatuagoak eskaini ahal izateko. Errotzea ez da desegin; etorkizunera proiektatu dugu baliabide eta berritzeko gaitasun handiagoarekin.

 

Lotutako albisteak

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Dinam-ek  teknologia  berriak  erabiltzen  ditu  lurzoruan  eta  lur  azpiko  ur  kutsatuetan  aritzeko
20/03/2026 Berrikuntza

Dinam-ek teknologia berriak erabiltzen ditu lurzoruan eta lur azpiko ur kutsatuetan aritzeko

Enpresa bizkaitarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ingurumen-zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

Alberdi,  beti  mugimenduan  dagoen  mekanizazioko  enpresa  txiki  eta  ertaina

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu

DHL  Express  Forondaren  aldeko  apustua  amaitzen  ari  da  mantentze  aeronautikoko  hangar  berri  batekin
18/03/2026 Berrikuntza

DHL Express Forondaren aldeko apustua amaitzen ari da mantentze aeronautikoko hangar berri batekin

Multinazional logistikoak 40 milioi euro inguru inbertituko ditu azpiegitura berri batean, eta horri esker, Gasteizko huba Europako sareko nodo estrategikoetako bat izango da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.