Imanol Pradales lehendakaria, bisitaldian.
Albisteak 24 Marzo, 2026

Lehendakariaren iritziz Euskadi funtsezko eragilea da Europaren berrindustrializazioan eta autonomia estrategikoan

Pradales Lehendakariak adierazi du testuinguru global “kaltegarri eta ezegonkorrari” aurre egin behar zaiola, eta “Defentsa, Errotzea eta Hazkundearen” aldeko euskal estrategia defendatu du
-

Imanol Pradales Lehendakariak, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin batera, Grupo ULMAren -ULMA Packaging Y ULMA Medical Technologies-, instalazioak bisitatu ditu gaur goizean. Bisitan, konpainiaren eredu kooperatiboaren garrantzia nabarmendu du, ziurgabetasuna nagusi den testuinguru global batean errotzearen, lehiakortasunaren eta berrikuntzaren adibide gisa.

Bisitaren ondoren, Lehendakariak ohartarazi du tentsio geopolitikoek, gerrek eta ondorengo krisiek baldintzatutako nazioarteko egoera bereziki kaltegarria dela Euskadiren gisako ekonomia industrial eta esportatzaileetarako. Ildo horretan, adierazi du Europa eraldaketa sakona eskatzen duen bidegurutze baten aurrean dagoela, eta paralelismoak egin ditu industria-birmoldaketako prozesu historikoekin. Era berean, defendatu du kontinenteak munduan duen zeregina zehaztu behar duela eta ahots bakar batez jardun behar duela, baita bere autonomia estrategikoa indartu ere.

Pradales Lehendakariak aditzera eman du Europak erronka horri aurre egiteko tresnak zehaztu dituela zenbait ekimenen bitartez —hala nola ‘Clean Industrial Deal’, Industria Bizkortzearen Legea edo Berrikuntzaren Legea gisako ekimenen bitartez—, eta berretsi du “ekintzaren eta apustu erabakigarrien garaia” dela. Testuinguru horretan, azaldu du Euskadiren estrategia “Defentsa, Errotzea eta Hazkundea” ereduaren inguruan egituratzen dela, Europako politikekin bat.

Eredu horrek uztartzen ditu epe laburrerako neurriak —Industriaren Defentsarako Taldearen bidez industria-jarduera babestera bideratzen direnak— eta eraldaketa ekonomikoa bultzatzeko epe ertain eta luzerako ekimenak —Industria Plana, Euskal Finantza Aliantza, Berrikuntza Itsasargiak edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren birformulazioa, esaterako—.

Lehendakariak nabarmendu du Euskadik Europaren berrindustrializazioan aitzindari diren lurraldeetako bat izateko gaitasunak, baldintzak eta anbizioa dituela, eta, aldi berean, lehiakortasuna hobetzen eta garapen-aukera berriak sortzen laguntzen duela.

Horren adibide gisa jarri du ULMA gisako enpresek Europa mailako proiektu estrategikoetan izan dezaketen zeregina, hala nola teknika eta material berrien bidez etxebizitzak eraikitzea eta birgaitzea sustatzeko Europako Inbertsio Bankuaren plana. Aditzera eman du industriaren arloko ‘Made in Euskadi’ ezagutza eta esperientzia funtsezkoak direla etorkizuneko erronka handiei aurre egitera begira.

Azkenik, Lehendakariak berretsi du Euskadik berrindustrializazio-prozesuarekin eta Europaren subiranotasun estrategikoa indartzearekin duen konpromisoa, eta nabarmendu du Euskal Autonomia Erkidegoak ekarpen aktiboa egiten jarraituko duela industria, teknologia eta berrikuntzaren arloan dituen gaitasunetatik abiatuta.

Lotutako albisteak

VCGk  bost  ardatzeko  mekanizazio  zentroa  txertatu  du  bere  instalazioetan
22/03/2026 Berrikuntza

VCGk bost ardatzeko mekanizazio zentroa txertatu du bere instalazioetan

Ezaugarri horiek dituen bigarren ekipoa da eta horri esker, enpresak doitasunezko mekanizazioan duen espezializazioa indartuko du.

Worthington  Creyssensac-ek  SMART  SAVINGS  abiarazi  du:  Aire  konprimituaren  industriarako  energia-eraginkortasunaren  iraultza
12/03/2026 Berrikuntza

Worthington Creyssensac-ek SMART SAVINGS abiarazi du: Aire konprimituaren industriarako energia-eraginkortasunaren iraultza

"Ez da irtenbide bat soilik; ikuspegi adimendun bat da, negozioak berritzen jarrai dezan, energia-faktura galga izan gabe"

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

EDTF-k  Bizkaiko  babes  akustikoa  birdefinitzen  du,  Leioako  La  Avanzadako  pantaila  begetal  berriaren  arrakastarekin
06/03/2026 Berrikuntza

EDTF-k Bizkaiko babes akustikoa birdefinitzen du, Leioako La Avanzadako pantaila begetal berriaren arrakastarekin

ETFren Landare Irtenbidea vs. Metalezko Pantailak: Eraginkortasuna, kostuak bikoiztu gabe

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
03/03/2026 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak programak laguntza ematen die ondasun edo zerbitzu berriak merkaturatzera edo enpresan negozio-prozesuak hobetzera bideratutako berrikuntza-jarduerak bultzatu nahi dituzten Euskadiko ETE industrialei, haien lehiakortasuna indartzeko. Programa apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Euskadiko  Lanbide  Heziketak  eta  Euskadiko  Parke  Teknologikoek  batxilergoko  1.000  ikasle  baino  gehiago  bildu  dituzte  enpreseta  zientifiko  teknologikoetako  lan-aukerak  erakusteko
24/02/2026 Berrikuntza

Euskadiko Lanbide Heziketak eta Euskadiko Parke Teknologikoek batxilergoko 1.000 ikasle baino gehiago bildu dituzte enpreseta zientifiko teknologikoetako lan-aukerak erakusteko

Hitzordua martxoaren 10ean izango da Zamudio/Derioko Campusean, eta Vitoria-Gasteiz eta Donostia Campusetan martxoaren 12an. Hitzorduaren helburua ikasle horiei Lanbide Heziketak Parke Teknologikoko enpresetan dituen aukerak erakustea da.

Detergente  biologikoa,  berrikuntza-bektorea  garbiketa  profesionalean
15/02/2026 Berrikuntza

Detergente biologikoa, berrikuntza-bektorea garbiketa profesionalean

'A&B Laboratorios de Biotecnología'-k Berrikuntzaren Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso zuen 2024an

Araba-Pack:  Konfiantzazko  etiketatze  industrialeko  soluzioak  Gasteizen
04/02/2026 Berrikuntza

Araba-Pack: Konfiantzazko etiketatze industrialeko soluzioak Gasteizen

Euskal industriarentzako balio-proposamena malgutasunak eta ikuspegi pertsonalizatuak definitzen dute.

Almarima  Surf  Companyk  surfaren  bilakaera  bultzatzen  du  UP  Surfboardsekin  eta  nazioarteko  bokazio  sendo  batekin
31/01/2026 Berrikuntza

Almarima Surf Companyk surfaren bilakaera bultzatzen du UP Surfboardsekin eta nazioarteko bokazio sendo batekin

“Egunero lan egiten dugu modu solidoan hazten jarraitzeko, produktu fidagarriak eskainiz eta behar espezifikoei erantzunez”

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.