Puntodis taldea, Jon (Ceo), Marimar, Marieta, Itziar, Haizea, Haidée, Iker, Oihane, Fátima, Alaitz, Cristina eta Elizabeth.
Berrikuntza Berdintasuna
Elkarrizketak 13 abendua, 2025

Irisgarritasun unibertsala: Euskaditik lehiakortasuna bultzatzen duen konpromisoa

Irisgarritasuna ez da estandar bat gehiago. Espazioek eta zerbitzuek denontzat hobeto funtzionatzea da
-

Berrikuntza teknologiaren arabera neurtzen ez den testuinguru honetan, baizik eta pertsona guztiengana iristeko gaitasunean, Puntodis (Urdulizen kokatua), irrisgarritasun unibertsaleko enpresa aitzindarietakoa bihurtu da mundu osoan. 2004an proiektu ikuskari gisa hasi zena, Jon Imanol Ibarrak bultzatuta, gaur egun erreferentziazko konpainia da, esperientzia, fabrikazio propioa eta garapen digitala uztartzen dituena, milaka erabiltzaileren bizitza hobetzeko. 

Jon Ibarra, hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidearekin, ASEPAUko kidea da eta UNEko normalizazio-batzorde teknikoetan parte hartzen duenak, bide hau gidatu du idei argi batetik: “irisgarritasuna ez da betekizun tekniko bat; inguruneek pertsona guztientzat hobeto funtziona dezaten lortzeko modua baizik”. Ikuspegi praktiko, gizatiar eta benetako erabilerara bideratutako horrek markatu du Puntodisen nortasuna hasieratik.

 

Inpaktu erreala duen diseinu unibertsala

Puntodis Espainiako braillez eta goi-erliebez seinaleak diseinatu eta ezarri zituen lehen empresa izan zen, gaur egun erakunde publikoetan, ikastetxeetan, museoetan eta turismo-helmugetan dagoena. Ibilbide aitzindari hau kalitatea, koherentzia eta iraunkortasuna bermatzen duen zorroztasun teknikoarekin joan da bet batera, Urdulizen egindako fabrikazio propioari esker.

Azken urteotan, konpainiak urrats erabakigarria eman du irisgarriak diren soluzio digitaletara SaaS plataformen familia propioarekin: Map ‘s Voice, Museum’ s Voice, Chef ‘s Voice, Emergency Voice eta Doc’ s Voice. Horiek guztiek printzipio berari erantzuten diote: informazio argia eta ulergarria ematea, formatu desberdinetan eta oztopo teknologikorik gabe.

Tresna horien artean, Doc ‘s Voice nabarmentzen da, dokumentuak, protokoloak edo eskuliburuak QR  esteka baten bidez eskura daitezkeen eduki bihurtzeko aukera ematen duena. Soluzio hori bereziki erabilgarria da administrazioen, osasun-zentroen edo enpresen kasuan, konplexutasun teknikorik gabe araudia ulertu eta bete behar dutenak. Puntodiseko taldeak laburbiltzen duen bezala: “Doc ‘s Voice programak irakurtzeko, ulertzeko, komunikatzeko eta parte hartzeko aukera ematen du, erabiltzaile bakoitzera egokituz”.

 

Produktuak baino gehiago: laguntza, metodologia eta ikuspegia

Puntodisen proposamena materiala edo digitala baino harago doa. Bere balio bereizgarria laguntza integralean oinarritzen da eta honek, auditoriak, diagnostikoak, plan estrategikoak eta arreta inklusiboko prestakuntza espezializatua konbinatzen ditu. 

Helmuga turistiko, kultura-zentrotarako eta administrazioetarako, ikuspegi horrek zerbitzuaren hobekuntza erreala dakar, eta, batez ere, informazioa kudeatzeko modu eraginkorrago bat. Taldeak honela laburbiltzen du: “Funtzionaltasuna handitzeaz gain, parte-hartze osoa izateko aukerak zabaltzen ditugu“. 

 

Beharrezko aldaketa bultzatzen duten pertsonak

Puntodisen benetako motorra bere taldea da: irisgarritasunean, diseinu unibertsalean, normalizazioan, fabrikazioan eta garapen digitalean espezializatutako profesionalak. Eskarmentua, irizpidea eta sentsibilitatea konbinatzen dituen taldea, behar konplexuak egunerokotasunerako irtenbide erabilgarri bihurtzeko.

Artikulu honekin batera doan taldearen argazkiak, hain zuzen ere, giza eta lankidetzazko zigilu hori islatzen du: entzunez, proposatuz eta sektore askori irtenbideak emanez hazi den euskal enpresa, betiere pertsonengan oinarritutako ikuspegiarekin.

 

Gizartea eraldatzen duen berrikuntza

Jon Ibarraren hitzetan irisgarritasuna, batez ere, gizartea eraldatzeko tresna bat da. “Irisgarritasuna ez da estandar bat gehiago. Espazioek eta zerbitzuek denontzat hobeto funtzionatzea da”, adierazi du.

Aniztasuna araua den testuinguru batean, eta hortaz, itxaropenak handitzen diren, Puntodis bazkide estrategiko gisa posizionatzen da inklusioa modu erreal eta jasangarrian integratu nahi duten erakundeentzat. Teknologia propioarekin, barne fabrikazioarekin eta talde konprometitu batekin, bere ekarpena balio erantsi bihurtu da Euskaditik mundura aldea markatu nahi dutenentzat.

Lotutako albisteak

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Dinam-ek  teknologia  berriak  erabiltzen  ditu  lurzoruan  eta  lur  azpiko  ur  kutsatuetan  aritzeko
20/03/2026 Berrikuntza

Dinam-ek teknologia berriak erabiltzen ditu lurzoruan eta lur azpiko ur kutsatuetan aritzeko

Enpresa bizkaitarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ingurumen-zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

Alberdi,  beti  mugimenduan  dagoen  mekanizazioko  enpresa  txiki  eta  ertaina

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu

DHL  Express  Forondaren  aldeko  apustua  amaitzen  ari  da  mantentze  aeronautikoko  hangar  berri  batekin
18/03/2026 Berrikuntza

DHL Express Forondaren aldeko apustua amaitzen ari da mantentze aeronautikoko hangar berri batekin

Multinazional logistikoak 40 milioi euro inguru inbertituko ditu azpiegitura berri batean, eta horri esker, Gasteizko huba Europako sareko nodo estrategikoetako bat izango da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.