Adimen Artifiziala
Albisteak 9 ekaina, 2025

Ludus-ek Europako proiektu batean parte hartzen du ingurune birtual naturalago eta murgilgarriagoak sortzeko

Bizkaiko enpresak bat egiten du Horizon Europeren LUMINOUS proiektuarekin, adimen artifiziala errealitate hedatuan integratzeko.
-

Ludus, enpresa bilbotarra, segurtasun eta osasun arloko prestatzaileen lana indartzeko, errealitate birtualean (VR) oinarritutako prestakuntza-irtenbideetan espezializatutako LUMINOUS proiektuan parte hartzen du. Proiektu europar honek, pertsonen eta ingurune birtualen arteko interakzio-modua eraldatzea du helburu. Europako Batzordeak Horizon Europe programaren bidez finantzatutako ekimen honek helburu du adimen artifizialeko abatar adimendunak garatzea, XR (Errealitate Hedatua) inguruneetan komunikazioa eta esperientzia hobetzeko. 

Proiektuak aurrerapauso garrantzitsu bat planteatzen du arlo honetan: adimen artifizial aurreratua eta hizkuntza naturalaren prozesamendua integratzea, erabiltzaileek ahotsa eta gorputz-hizkuntza erabiliz ingurune birtualekin modu arinago eta naturalagoan elkarreragiteko. Abatarrek erantzun errealistak emango dituzte, testuingurura egokitutako aurpegi-adierazpen eta portaera moldakorrekin. 

Ludus-ek teknologia hori bere laneko arriskuen prebentziorako prestakuntza plataforman baliozkotzeaz arduratuko da. Ingurune horretan, abatarrek entrenatzaile pertsonal gisa jardungo dute, erabiltzaileei ahozko jarraibideen bidez gidatuz eta denbora errealeko ‘feedback’-a eskainiz. Sistema barneko eta kanpoko erabiltzaileekin egingo den programa pilotu batean probatuko da, behin betiko ezarpena egin aurretik funtzionamendua hobetu ahal izateko. 

LUMINOUS partzuergoa Adimen Artifizialaren Ikerketarako Alemaniako Zentroak (DFKI) koordinatzen du, eta erreferentziazko 12 erakunde europarrek parte hartzen dute, hala nola Fraunhofer HHI, Ricoh, Vicomtech eta hainbat unibertsitatek, EHU barne. Lankidetza honek, Ludus teknologia-garapenaren lehen lerroan kokatzen du Europan, XR eta prestakuntza aurreratuaren arloan. 

Proiektu honen parte hartzea, Ludus-en estrategiekin erabat bat dator: laneko segurtasuna eta industria-prozesuen eraginkortasuna hobetuko dituzten ikaskuntza-esperientzia eraginkorrago eta pertsonalizatuagoak sortzea. 

SPRI Taldeak enpresei laguntzen die 2024ko Adimen Artifizial Aplikatua eta Datuaren Estrategia laguntza-programaren bidez. Programa horrek Euskal Autonomia Erkidegoko konpainietan AAren erabileran oinarritutako proiektuak babesten ditu, frogapen-efektua dutenak eta Euskadin teknologia horren eskaintza eta eskaria aktibatzea ahalbidetzen dutenak, enpresei lehiakortasuna handitzeko tresnak emateko helburuarekin.   

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

FORZA:  50  urteko  lidergo  europarra  eta  abangoardia  teknologikoa
27/01/2026 Berrikuntza

FORZA: 50 urteko lidergo europarra eta abangoardia teknologikoa

Europako erauzketa-katalogorik handiena duen ekoizlea da

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

TEAM  Engineering  Group  eta  TECNALIAk  Hyteam  merkaturatu  dute,  hidrogenoaren  eraldaketa  integralerako  euskal  ingeniaritza  berria
22/01/2026 Deskarbonizazioa

TEAM Engineering Group eta TECNALIAk Hyteam merkaturatu dute, hidrogenoaren eraldaketa integralerako euskal ingeniaritza berria

Enpresak hidrogenoaren balio-kate osoa hartzen du, bideragarritasun-azterketetatik hasi eta proiektuak egiteraino.

IX  Venture  on  the  Road  Bilbon
21/01/2026 Ekintzailetza

IX Venture on the Road Bilbon

SeedRocket, BStartup eta Wayrak ekintzailetza teknologikoa bultzatzen dute Euskadin

Trelec:  Berrikuntza  eta  bikaintasuna  zirkuitu  elektronikoen  fabrikazioan
15/01/2026 Berrikuntza

Trelec: Berrikuntza eta bikaintasuna zirkuitu elektronikoen fabrikazioan

Planifikazio adimenduna, produktu fidagarri baten gakoa

QUBIZ.team-ek    Europako  sentsorika  kuantikoaren  abangoardia  lideratzen  du  Ura,  Energia,  Industria  eta  Osasunerako

QUBIZ.team-ek Europako sentsorika kuantikoaren abangoardia lideratzen du Ura, Energia, Industria eta Osasunerako

Euskal ‘deep tech’-ak, EIC Accelerator Seal of Excellencea 2025rekin aitortua, ultradoitasunezko soluzioak garatzen ditu, igerileku olinpiko baten baliokidean molekula toxiko bakarra detektatzeko gai direnak

GESek  196  milioi  eta  343  MWp-eko  lau  kontratu  fotovoltaiko  itxi  ditu  azken  lauhilekoan

GESek 196 milioi eta 343 MWp-eko lau kontratu fotovoltaiko itxi ditu azken lauhilekoan

Energia fotovoltaikoan, biltegiratzean eta sare elektrikoetan aldi berean aurrera egiteak GES balio-kate berriztagarrian funtsezko eragile gisa finkatzen du.

MESAko  langileen  % 29  emakumezkoak  dira
11/12/2025 Berdintasuna

MESAko langileen % 29 emakumezkoak dira

SPRI Taldeak egin berri duen «Berdintasunak industria-lehiakortasunean duen eragina» ikerketan hartu du parte enpresak

LUZNOR:  Berrikuntza  eta  fidagarritasuna  sektore  esigenteenentzat
08/12/2025 Berrikuntza

LUZNOR: Berrikuntza eta fidagarritasuna sektore esigenteenentzat

Historia eta sustraiak Vitoria-Gasteizen

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.