Albisteak 4 uztaila, 2023

Zayer eta Teknikerrek lankidetza berritu dute makina-erreminta esparruan berritzeko

Enpresak eta zentro teknologikoak akordioa sinatu dute, makina-familia berri bat diseinatzeko erronkarekin.
-

Zayer, fresatzeko makinak eta mekanizazio-zentroak ekoizten dituen enpresak eta Tekniker zentro teknologikoak, makina-erremintaren sektorean esperientzia handia duenak, 2014az geroztik zuten akordioa berritu dute, makinen diseinuan eta garapenean berritzeko.

Hitzarmen berria, hurrenez hurren, Fernando Arocena eta Luis Uriarte Zayer eta Teknikerreko zuzendari nagusiek sinatu dute, eta 2029. urtera arte egongo da indarrean.

“Horrelako lankidetzak epe luzera mantentzearen aldeko apustua egiten dugu, euskal industria-sarea hazten eta, aldi berean, sektorean dugun ezagutza zabaltzen laguntzen digutelako, beste proiektu batzuetara soluzioak zabaltzeko”, azpimarratu du Uriartek.

Lan-ildoek jarraipena emango diote aldez aurretik lankidetzaren esparruan egindako lanari, hainbat prozesu (fresaketa, torneaketa, zulaketa eta artezketa) gauzatu ahal izango dituen mekanizazio-soluzio berriak diseinatuz. Mekanizazio-soluzio horiek, lantegiko espazioa optimizatuko dute, baldintza berezirik gabe garraiatu eta mantendu ahal izango dira, zehatzagoak izango dira eta ingurumenean eragin txikiagoa duten zero akatseko estrategiari erantzungo diote.

“Tekniker bezalako bazkide bat izatea funtsezkoa da gure produktuen eta zerbitzuen hobekuntzari aurre egiteko, eta makinen funtzio aniztasunean, egonkortasunean, doitasunean eta dinamikan aurrera egiteko, horiei adimen handiagoa emanez”, nabarmendu du Fernando Arocenak.

Abangoardiako teknologia

Zayerrek eta Teknikerrek elkarrekin ikertuko dituzten soluzio berriek, batetik, makinen indarra are gehiago hobetzea izango dute helburu, aldakuntza termikoei aurre egiteko. Horretarako, eragingailuen kontrol termikoaren arloko azken teknologiarekin hornituko dira eta, eragingailu horiek aldakuntzek sortutako akats txikiak murrizteko kontrol-estrategia desberdinak ahalbidetuko dituzte.

Zayer eta Teknikerrek makinen zurruntasuna, dinamika eta doitasuna hobetzeko estrategiak ere landuko dituzte, produktibitatearen, doitasun geometrikoaren eta akabera-kalitatearen eskakizunei erantzuteko.

Beste jarduera-ildo bat makinen doitasun bolumetrikoa azkar karakterizatzeko sistemak garatzea da, lan-bolumen osoan lortutako doitasuna azkar lortzeko. Teknologian sakonduko da makinak aurrekaririk ez duten doitasunez eta abiaduraz egiaztatzeko, autokalibrazio-soluzio berriak inplementatuz eta prest jartzeko denborak murriztuz.

Makinan bertan modu automatizatuan neurtzeko eta neurri horiei ziurgabetasuna esleitzeko gaitasuna da Teknikerren lehentasunezko ildoetako bat. Metrologia fabrikazioaren amaieran bakarrik egiten den jarduera izateari uztea ahalbidetzen du, ekoizpenaren tarteko egoeretan inplementatzeko. Horrela, neurketak prozesuan egiten dira eta zero akatseko estrategiana urrera egiten da.

Azkenik, akordioak makina berean mekanizazio-prozesu bat baino gehiago izateko funtzio anitzeko sistema berriak ikertzea eta garatzea hartzen du, eta horrek erronka tekniko ugari ditu. Sistema horiei esker, pieza bat makina berean amaitu daiteke, eraginkortasun eta aurrezpen energetikoari dagokienez horrek dituen abantailekin.

Lotutako albisteak

LUZNOR:  Berrikuntza  eta  fidagarritasuna  sektore  esigenteenentzat
08/12/2025 Berrikuntza

LUZNOR: Berrikuntza eta fidagarritasuna sektore esigenteenentzat

Historia eta sustraiak Vitoria-Gasteizen

SPRIk  “Material  aurreratuen  etorkizuna  Europan”  ekitaldian  parte  hartu  du
28/11/2025 I+G+B

SPRIk “Material aurreratuen etorkizuna Europan” ekitaldian parte hartu du

Aveiron eta Porton egin zen azaroaren 27an eta 28an. Euskadin, material aurreratuak funtsezkoak dira gure industria-sektore askorentzat, eta zeharkako teknologia giltzarritzat jo dira Euskadi 2030 Industria Planean

2025eko  Fototechek  bokazio  teknologikoa  sustatu  nahi  du  emakumeen  artean
25/11/2025 Berrikuntza

2025eko Fototechek bokazio teknologikoa sustatu nahi du emakumeen artean

SPRI Taldeak sustatutako unibertsitateen, enpresen eta herritarren arteko topaketa-foroaren XIII. edizioa egin du Deustuko Ingeniaritza Fakultateak

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Elay  Taldeak  Mexikoko  fabrikaren  25.  urteurrena  ospatuko  du
10/11/2025 Berrikuntza

Elay Taldeak Mexikoko fabrikaren 25. urteurrena ospatuko du

Antzuolako enpresaren atzerriko lehen ekoizpen-fabrika izan zen.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Global  Innovation  Day-rako  hautatutako  bost  kasu  praktikoek  argi  erakusten  dute  Euskadik  nola  eraldatzen  duen  zientzia  eta  bihurtzen  duen  berrikuntza
22/10/2025 Berrikuntza

Global Innovation Day-rako hautatutako bost kasu praktikoek argi erakusten dute Euskadik nola eraldatzen duen zientzia eta bihurtzen duen berrikuntza

Euskal berrikuntzaren hitzordu handiak 59 proposamen jaso ditu hamalaugarren ekitaldiko deialdian, eta horietatik %60 inguru Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideek bultzatuak izan dira

Irundinek  lidergoa  sendotu  du  Mecanizaciones  Alavesas-en  integrazioarekin  eta  2026ra  arteko  6  milioi  euroko  inbertsioarek
20/10/2025 Berrikuntza

Irundinek lidergoa sendotu du Mecanizaciones Alavesas-en integrazioarekin eta 2026ra arteko 6 milioi euroko inbertsioarek

Bi enpresen batuketak estatu mailako edari-ontziratzeko makineria talde sendoena sortzen du

Lancorrek  haren  kudeaketa-eredua  eta  industriako  bikaintasuna  aitortzen  duten  nazioarteko  bi  sari  lortu  ditu
16/10/2025 Berrikuntza

Lancorrek haren kudeaketa-eredua eta industriako bikaintasuna aitortzen duten nazioarteko bi sari lortu ditu

Bizkaiko enpresa Europako liderra da altxatzeko motor elektrikoen fabrikazioan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.