
KEM ONE saritu dute Espainiako Industria Kimikoaren Enpresa Federazioaren azken Segurtasun Sarietan
Enpresa gipuzkoarrak ekainean jaso du saria, sektoreko beste enpresa kimiko liderrekin batera, bere bikaintasuna aintzatesteko.

Innobasquek adimen artifizialeko eta AA sortzaileko kasu praktikoen deialdia egin du hurrengo Global Innovation Day jardunaldirako
Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) eta Matematika Aplikatuen Euskal Zentroa (BCAM) erakundeekin lankidetzan eginiko deialdia honako hauei zuzenduta dago: Euskadiko ETE-ei, enpresa handiei, teknologia-, ikerketa- eta hezkuntza-zentroei eta entitate publiko eta elkarte guztiei

Euskaber: “Hazinnovaren bidez gure bezeroen erosketa-faktoreak ezagutu ahal izan ditugu, gure produktuaren irudia sendotzeko”
Kooperatibak hurbiltasuneko arrautz ekologikoak eskaintzen ditu, Euskadin eta Nafarroan 900 saltokitan baino gehiagotan aurki daitezkeenak.

aerOS, AI Redgio 5.0, Women TechEU, WASABI eta CIRCULOOS proiektuek euren hurrengo Open Call ekimenak aurkeztu dituzte ur-jauziko finantzaketari buruzko hirugarren jardunaldian
SPRIk, Innobasquek eta BEAZek, Basque Enterprise Europe Network partzuergoko kide gisa, jardunaldi informatibo hau antolatu dute euskal enpresa txiki eta ertainei eta startupei ur-jauziko finantzaketak eskaintzen dituen aukerak jakinarazteko.

AMPOk 60 urte bete ditu bere sektorearen gailurrean, balio teknologiko handiko balbulen fabrikazioari esker
Gipuzkoako kooperatiba honek berrikuntzan egindako apustua, nazioartekotzea eta ‘know how’a nabarmendu ditu bilakaera onaren giltzarri gisa

Intermaherrek bezeroei haien makinen bizi-ziklo osoan laguntzeko zerbitzua eskaintzen die
Arabako enpresak Mazak enpresa japoniarra soilik merkaturatzen du, eta Espainiako makineria industrialaren banatzaile nagusietako bat da.

Proelek hazi egin da, sektore guztietan zirkuitu elektronikoen eskaria handitu delako
Gipuzkoako enpresak, EMS gisa zerbitzuak eskaintzen dituenak, bere plantilla eta fakturazioa handitzen ditu urtero, esparru guztietan, bere ekipo elektronikoak behar dituzten produktu gehiago sortzen direlako.

Erlo Group: “Hazinnovari esker, nazioarteko merkatuetan bezero potentzialak zehaztu ditugu eta gure barne-plangintza hobetu dugu”
Zulagailuaren sektorean jarduten duen enpresa azkoitiarrak urteak daramatza SPRIren programetan parte hartzen, eta orain merkatu globalean sendotzea du helburu.

Ipargamak fabrikatzaile europarrak kontrolatu eta ziurtatutako altzairua eskaintzen du
Arabako enpresak profil biribileko eta neurrira moztutako eraikuntza mekanikoko altzairu-horniketako erantzun integral bat eskaintzen du. Gainera, aholkularitza-zerbitzua ematen die osagai mekanikoen fabrikatzaileei, erosketa-espezifikazioak idazteko eta material egokia aukeratzeko.

‘Sua Jauna’ sistema, 24 orduz sukaldean dagoen suhiltzailea
Bizkaiko Metalúrgica Marina enpresak, Mundo Pua euskal enpresarekin batera, etxeko suteen aurkako gailu berritzaile bat garatu du.

RB3 Innovación: “Berrikuntzarik gabe ez dugu lortuko herritarrak aldaketa-eragile bihurtzea”
Donostiako enpresak berrikuntza irekiaren eta baterako sorkuntzaren aldeko apustua egin du, hiri-berroneratze prozesuetan inplikatutako eragile guztiak integratzeko. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Opengela programan, non Zaramagako bulegoa kudeatzen duen, edo beheko solairuetako lokal hutsak suspertzeko proiektuan, Bilbon eta Errenterian, hartzen du parte.

Emakumeek industriaren lehiakortasunean eta berrikuntzan duten garrantzia defendatuko du SPRIk Porton eta Parman
Cristina Oyónek, Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendariak, gai horri buruzko azterlan baten emaitzaren berri emango du aste honetan eta hurrengoan bi hiri horietan egingo diren ekitaldi banatan

Forest Pioneer: “Hazinnova programak merkatu berriak bilatzeko eta gure lehiakortasuna hobetzeko aukera eman digu”
Enpresak baso-makineria diseinatu eta fabrikatzen du, eta Galizian duen presentzia handitzeko apustua egiten du marka propio baten bidez.

Idderman: eski-zintentzako galeriak egitetik bizikleta eta patineteentzako aparkalekuak fabrikatzerako jauzia
Arabako enpresak bira eman dio bere jarduerari berrikuntzaren, diseinuaren eta ingurumenaren errespetuaren aldeko apustuari esker. Japonian, Estatu Batuetan, Zeelanda Berrian edo Kanadan merkaturatzen ditu bere produktuak.

BDIH Konexioa programak euskal industriaren berrikuntza digitala eta jasangarritasuna sustatzen ditu eta BDIHk eskaintzen duen adituen laguntzarako, aktiboetarako eta zerbitzuetarako sarbidea errazten du
SPRI Taldeak BDIH Konexioaren deialdi berri bat jarriko du abian maiatzaren 21ean. 1,4 milioi euro bideratuko ditu euskal industriaren berrikuntza-prozesuak bermeekin azeleratuko dituzten proiektuak finantzatzeko. Enpresek BDIHren edo Europako DIH jakin batzuen aditu-laguntza izango dute eta beraien ezagutza, azpiegiturak eta teknologiak jarriko dituzte enpresen esku, haien proiektu digital eta jasangarriak...

Saizarlan, kartoizko kaxen plastikozko heldulekuak biodegradagarriak izateko proiektu berritzailea garatzen ari den ETEa
Egun bakar batean hondakin horrekin amaitzea lortu du plastikoaren injekziora bideratutako Oiartzungo enpresak

Lan-Flaten doitasun handiko granitozko neurketa-ekipamenduak garatzen dira
Gipuzkoako enpresa granitozko mahaien, bankaden, eta doitasun handiko egitura eta osagaien fabrikazioan estatuko fabrikatzaile liderra da. Horrela, makina-erremintaren industriarako, aeronautikarako, automobilgintzarako eta tresna zientifikoen fabrikaziorako lan egiten du.

Innoledge, berrasmatzea eta egokitzea nortasun-ezaugarri gisa
Ordiziako enpresa, Gizarte Erantzukizun Korporatiboan espezializatua, bere merkatua Frantzia, Peru eta Kolonbiara zabaltzeko prozesuan dago.

BDIH Konexio programan sartzeko eskaerak %18 igo dira 2023an
BDIH Konexio programa inoiz baino eskaera gehiagorekin indartu da 2023an, material aurreratuen eta makina adimendunen nodoek bultzatuta.

SPRI Taldeak ADR Foroaren bileran parte hartu du Ceutan
Espainiako eskualdeen garapenaren arloko ideiak eta esperientziak partekatzeko aukera ematen du ekitaldiak