
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Konpainia SPRI Taldeak garatzen duen genero-berdintasuneko jardunbide egokien identifikaziorako proiektu bateko parte-hartzaileetako bat da

Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Enpresa gipuzkoarrak batez ere Europan egiten du lan, baina Ekialde Ertaina eta Mexiko ditu epe laburreko helburu nagusi. Konpainiaren urteko fakturazioa 7,5 milioi euro ingurukoa da.

Walter Pack: “Gure konpromisoa ez da amaitzen estandarrak beteta, horiek gainditzea lehen urratsa da”
Miguel Bernarrek, Igorreko ETE honen sortzaileak, automobilentzako piezen diseinuaren arloko lidergoa sendotuz ospatu du enpesaren 30. urteurrena

SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Europako Batzordearen DG Grow zuzendaritzak antolatutako ekitaldi hau, ETEentzako Europako garrantzitsuena, Bilbon egin zen iaz.

Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
ATOMS teknologia aitzindaria da, eta Jack-up itsasontzi urri eta garestiak ordeztea ahalbidetzen du, horiek baitira itsas eolikan instalatzeko eta mantentzeko eragiketetarako dagoen irtenbide bakarra.

RK Informatikak laneko bajak murrizteko Crossfita eskaintzen du
Gernikako enpresak gimnasioa ordaintzen die astero bere langileei, laneko errendimendua eta giroa hobetzeko.

‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
‘Bizkaiaren lidergoa konektatzen’ lelopean, ekimen honek bere urteroko ekitaldia egingo du Azkuna Zentroan azaroaren 14an, eta enpresa-lidergoaren ikuspegi berritua emango du, erakundeen barruan pertsonek duten garrantzia nabarmenduz.

Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Azaroaren 15ean 14 ponentzia aurkeztuko dituzte; horietan, kasu praktikoak azalduko dituzte, eta teknologia berritzaileek ematen dituzten aukerak arakatuko dituzte

Hidrosolidifikazio bidezko piezen fabrikazioa
Talleres Asca 1970eko hamarkadan arte sortu zen, Durangaldean zeuden burdinurtuei zerbitzua emateko helburuarekin. 2014an, zuzendaritza berri batek bazkide sortzaileen lekua hartu zuen, eta enpresa eraldatzeko eta modernizatzeko aldi bati hasiera eman zion.

Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregi buru duen epaimahaiak pertsona horien inplikazioa saritu nahi izan du, beren ibilbide profesionalari zein bizitza- eta lanbide-balioei garrantzia emanez.

Arrosik Krepe-Paperean Berrikuntza sustatzen du, Industria- Sektoreetarako soluzio espezializatuak eskainiz
Enpresak nekazaritzako elikagaien, automobilgintzaren, koadernaketaren eta enbalajearen sektoreei zerbitzua ematen die

Genero-berdintasuna industrian: lehiakortasun jasangarri eta eraldatzailerako gakoa
Manufaktura-industrian genero-berdintasuna dagoeneko ez da mugarri sozial bat, lehiakortasuna eta hazkunde ekonomikoa indartzeko zutabe estrategiko bihurtu da.

Fabrikak eskuliburu bat argitaratu du ‘lan-kultura berria’ izenekoa ezartzeko gakoekin
Errendimendu Altuko Zentroak argitalpen horretan islatu ditu Euskadiko enpresekin Fabrika Metodoaren gainean izan dituen esperientziak

Eibhok energia-eraginkortasun handiagoa duen aireztapen-sistema hibrido adimendun bat garatu du
Bizkaiko enpresak arkitekturarako eta eraikuntzarako sistemak fabrikatzen eta banatzen ditu, eta epe laburrean Latinoamerikan eta Europan hedatzea du helburu.

Lehiakortasunari buruzko 2024ko Biltzarra datorren azaroaren 20an izango da, Gasteizen
Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2024ko Txostena aurkeztuko da bertan, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak prestatua, SPRI Taldeak lagunduta. Inklusioak lurralde garapenerako eta ongizaterako funtsezko ardatz gisa duen garrantzia du aztergai.

Global Innovation Day-ren 13. ekiltaldiak 6 kasu praktikoren bitartez euskal gizartea eta enpresa sarea AA-ren bidez nola aldatzen ari den erakutsiko du
Euskal berrikuntzaren ekitaldi entzutetsua azaroaren 4an egingo da arratsaldeko 6etan Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bibaon eta adimen artifiziala eta bere alderdi sortzailea izango ditu protagonista

Cyber Human Systemsek nekea eta lesioak izateko arriskua minimizatzen duen exoeskeleto industriala merkaturatu du
Enpresa bizkaitarra da industriarako exoeskeletoak diseinatu eta garatzen dituen enpresa espainiar bakarra. Europako merkatuan lan egiten du, epe labur eta ertainean Estatu Batuetako merkatuan zabaltzeko asmoz.

Tren oheak marruskadura-soldaduraren bidez fabrikatzea
Ekide enpresa industriala da, 1990ean sortua eta Arrasaten kokatua. Gaur egun, fabrikaziorako hiru lantegi propio ditu, bi Euskadin eta hirugarren bat Mexikon. Ingeniaritza eta fabrikazio-zerbitzuengatik nabarmentzen da, batez ere hainbat fabrikazio-prozesu integratzeko duen gaitasunagatik, hala nola soldadura, itsasgarria eta pintura.

P4Q: “Garrantzitsua da lan-giroa parekidea dela senti dadin”
Enpresa bizkaitarra SPRI Taldeak garatzen duen genero-berdintasuneko jardunbide egokien identifikaziorako proiektu bateko 8 enpresetako bat da

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Arteche bisitatu du, mundu mailan elektrizitate-sektorean erreferente bihurtu den euskal familia-enpresa
"Euskal industriak hainbat erronka handi ditu, hala nola deskarbonizazioa eta trantsizio energetikoa; Artechek erakusten digu posible dela bide horretan aurrera egitea berrikuntzan eta garapen teknologikoan oinarrituta, lehiakortasuna handituta, langile kopurua areagotuta eta nazioartean duen presentzia zabalduta», azpimarratu du Jauregik.