Roberto Bartolomé
Elkarrizketak 3 apirila, 2025

Icónica, errotulua artelan bihurtzen denean

Arabako enpresa da kartelak fabrikatzen dituen Euskadiko azken enpresetako bat. Hain zuzen ere, bost hamarkada daramatza lanean eta teknika eta artisautza uztartzen ditu bere produkzioak
-

Icónica Imagen Arabako enpresak ia bost hamarkadako ibilbidea du errotuluen sektorean, eta artisautza-jarduera horri eusten dion Euskadiko azken adibideetako bat da. Hala, enpresak egindako lanaren emaitzak zehazten du egunez egun enpresa horren nortasuna eta etorkizunerako ere erabakigarria izango da. “Erakargarria ez den edo irakurtzeko zaila den errotulu batek enpresa bateko bezero potentzialak aldendu ditzake lehen momentutik”, ohartarazi du Roberto Bartolomék, Icónica enpresako CEOak eta Estatu mailako Aserluz patronaleko presidenteak.

Ba al dago benetan errotuluaren mundura bideratutako sektorerik?

Sektorea existitzen da, zalantzarik gabe. Hori egiaztatzeko, kalera atera besterik ez duzu egin behar. Arreta pixka bat jarriz gero, berehala topatuko dituzu errotuluak, kartelak, argizko kartelak, seinaleak, publizitate-panelak eta beste hainbat elementu. Baina ez da sektore profesionalizatua. ASERLUZek (Letrero Argidunen Enpresaburuen eta Antzeko Enpresen Elkartea) urteak daramatza lanean sektorea profesionaliza dadin. Oinarrizko gauzetatik hasi beharko genuke: gure EJSN propioa izatea edo errotuluen enpresa bati alta ematera joaten zarenean, funtzionarioak EJZren zer epigrafetan sartu behar zaituen jakitea, adibidez. Eta horretarako prestakuntza espezifikoa izatea ere bai. Deigarria da; izan ere, bistakoa da sektorea existitzen dela eta hiri guztietan dagoela, hirien eta herrien irudiari eta segurtasunari eragiten dieten lan nabarmenak egiten baititu, baina ez dago lanbide horretan jarduteko gaitasuna ematen duen titulaziorik. Ofizioa Erdi Aroan bezala ikasten da, gremioak zeudenean eta maisuak ikastunari irakasten zionean. Hori dela eta, kasu batzuetan, nahikoa prestakuntza ez duten edo plantillan teknikari tituludun eskarmentudunik ez duten enpresek ez dituzte indarrean dauden araudiak betetzen, hala nola Eraikuntzaren Kode Teknikoa (EKT), ezjakintasun hutsagatik, eta arazoak sortzen dizkiete bezeroei. Icónican, zortedunak gara; izan ere, laneko arriskuen prebentzioko goi mailako teknikariak eta ingeniariak ditugu.

Eta zer da Icónica?: errotulatzaile bat, letrero argidunen, letreroen, afixeen… fabrikatzaile bat?

Errotulatzaileok, gaur egun, jardueren aniztasun handiko nahasketa garela esan dezakegu. Oro har markarik sortzen ez dugun arren, diseinu grafikoko jarduera garrantzitsua eskaintzen dugu, ikus-komunikazioko edozein elementu fabrikatzen dugu (errotuluak, kartelak, argiak, totemak, monolitoak, monoposteak, biniloak, olanak, publizitate-panelak, LED pantailak…). Imajina ditzakezun material guztiekin lan egiten dugu (egurra, altzairua, altzairu herdoilgaitza, aluminioa, metakrilatoa, polikarbonatoa, pintura, biniloak, LEDak…). Fabrikazio-teknika ugari erabiltzen ditugu. Argi-errotulu bakar batek fresatzeko makina, zizaila, puntzonatzeko makina, soldadura, pintura, biniloa aplikatzea eta argiztapeneko instalazio elektrikoa behar ditu. Eta, azkenik, elementuak muntatu behar ditugu eta, askotan, garraio berezien, garabien eta plataforma altxagarrien laguntza behar izaten da. Eta bulego teknikoari dagokionez, oso garrantzitsua da ia udalerri bakoitzean dauden elementu horientzako araudi espezifikoak ezagutzea, bai eta eragiten diguten arau tekniko guztien berri izatea ere, gure bezeroei etorkizunera begira arazoak saihesteko, esate baterako, aseguru-etxeekin edo udalekin lotuta. Ikus dezakezuen moduan, jarduera honetan, industriaren zati bat, eraikuntzaren beste bat eta zati tekniko bat ditugu. Horregatik da deigarria oraindik ere lanbide ezezaguna izatea gurea.

Zergatik da garrantzitsua errotulu bat?

Txatxetan esan ohi du errotulua dela enpresa baten zati garrantzitsuena. Hori guztiz egia ez bada ere, ziur denok ados egongo garela enpresa mota guztientzat marka oso garrantzitsua dela esatearekin. Nolabait esanda, errotulua markaren gauzatze fisikoa da, eta kasu askotan azken bezeroarengana iristen da. Errotuluak balioak hedatzen ditu. Markaren diseinatzaileak islatu nahi dituen balioez gain, errotulua saltoki edo fabrika bateko aurkezpen-txartela dela esan dezakegu. Ez dira gauza bera gure fabrikaren sarreran jarritako letra argidunen errotulu bat eta atean jarritako plaka bat. Kontuz, kasu bakoitzaren arabera, egokiak izan daitezke biak, baina, zalantzarik gabe, oso gauza desberdinak transmititzen dituzte.

Fabrikatzaile gisa duzun esperientzia kontuan hartuta, zer elementu izan behar ditu arrakasta izan dezan?

Egia esan, errotulu baten arrakasta aurreko fasean, kontzeptu-fasean, zehazten da. Marka sortu ondoren, guretzat, Icónican, oso garrantzitsua izaten da irudi korporatiboaren eskuliburu bat egitea errotulua behar bezala definitzeko (neurriak, koloreak, babes eremuak…). Askotan, errotulu bat egiteko behar diren teknikak eta materialak ezagutzen ez dituzten pertsonek sortutako diseinuak topatu ohi ditugu. Belaunaldi berriek ondo barneratuta dute pantailako alderdi grafikoarekin zerikusia duen guztia eta, konturatu gabe, pantaila batean diseinatzen dena erabat definituta dagoela eta fabrikagarria dela pentsatzen dute, eta ez da egia.


Gehiegi esatea al da errotulu bat hura kontratatu duen pertsona/enpresaburuaren irudi zehatza dela?

Errotuluek, gutxienez, hiru funtzio betetzen dituzte: arestian aipatutakoa, marka-balioak transmititzeko euskarri nagusietako bat izatea; xedea lokalizatzeko eta berresteko funtzioa, hau da, gure bezeroek gu aurkitzeko balio dute; eta, azkenik, jabearen egoa gogobetetzeko funtzioa. Nahiko ohikoa da marka bat eta haren inguruko bat sortu duen norbait lortutakoarekin identifikatuta eta harro sentitzea eta, ondorioz, bere markari itxuraz bezeroentzat beharrezkoa izango litzatekeena baino askoz garrantzi handiagoa eman nahi izatea.

Joerei dagokienez, zer dago gaur egun “modan”?

Aspaldidanik, modan daude saltokietan aluminiozko konposite-panelean egindako fatxada beltzak, testu zuriekin. Baina, zorionez, oraindik ere errotuluen aukera zabala dago erabilgarri.

Ba al duzu errotulu gogokoenik?

Bai. Lan kontuak direla eta, asko bidaiatu behar izaten dut eta asko gustatzen zait Osborneren zezena. Errepideko publizitate-panel gisa sortu zen (halakoak ere errotulatzaileok egiten ditugu) eta araudiak halako panelak errepideetatik gertu jartzea debekatu zuenean, elementu hura, zehazki, indultatu eta, marka kenduta, bertan mantentzeko baimena eman zuten. Denborarekin, haren publizitate-misioa ahaztuta geratu da, baina irudia hedatu. Izan ere, publizitate-elementu izatetik, irudi ikoniko bihurtzera igaro da. Munduan horrenbeste esanahi bateratzen dituzten errotulu gutxi daude.

Sektore eolikorako hodiak eta dorreak fabrikatzen dituen HAIZEA WIND Euskadiko enpresarentzat errotulu itzela fabrikatu duzue eta sektoreak aitortza egin dio…

Hala da, bai. Oso harro gaude 2024an LETRA sari nazionala jaso genuelako. Profesionalek emandako saria da eta horrek are balio handiagoa ematen dio sariari. Saritutako ekintza Haizea Windek Aranda de Dueron dituen instalazioetako fatxadan 20 x 8 metroko bi errotulu jarri izana da. Atzerargiztatutako letra gorpuzdunen errotuluak dira eta ikusgarriak direla esan dezaket. Bezero berarentzat, are errotulu handiagoa jarri genuen Bilboko Portuan. Gure ustez, baliteke Estatu osoko letra handiena izatea. H letrak zortzi metroko altuera du; gutxi gorabehera (hau da, hiru solairu ingurukoa).

Aserluz errotuluari eskainitako museoa sortzeko lanean ari da. Zer helbururekin?

Errotuluak hirietako ondare grafikoaren elementua dira. Ez gara konturatzen, baina abiadura handian bizi garenez, etengabe aldatzen da gure kaleen eta inguruko eraikinetako fatxaden estetika. Duela hamar urte eskaseko argazkiak ikusten baditugu, harritu egiten gara, joaten ginen eta orain ez dagoen establezimenduaren errotulu hori gogoratzen dugulako. Bada, errotulu horien artean benetako artelanak daude. Kontuan izan behar dugu letrero horietako asko, duela gutxira arte, eskuz margotzen zirela. Adibide gisa, “neon-putzegile” direlakoen artisau-lana desagertzen ari dela esango dizuet. Ziur gaude horrelako museo bat beste erakarpen-gune bat izan daitekeela hura kokatuta dagoen hirirako. Eta badakigu errotulatzaileek, errotuluak estimatzen dituztenek, pozik emango lituzketela berriekin ordezkatu ahal izateko desmuntatu behar dituzten, baina gure hirien bilakaeraren memorian gordetzea merezi duten elementu horiek.

Lotutako albisteak

Manufacturas  GESek  bizikleta  eta  motoetarako  35.000  produktu-erreferentzia  baino  gehiago  eskaintzea  aurrez  ikusi  du
29/01/2026 Berrikuntza

Manufacturas GESek bizikleta eta motoetarako 35.000 produktu-erreferentzia baino gehiago eskaintzea aurrez ikusi du

Ermuko enpresak SPRI Taldearen Hazinnova programaren laguntza jaso du eta aulki eta eserlekuetan espezializatuta dago

Jeremias,  urtean  % 10etik  gorako  hazkundea  izan  duen  tximinien,  hodien  eta  aireztatze-sistema  mekanikoen  fabrika
26/01/2026 Berrikuntza

Jeremias, urtean % 10etik gorako hazkundea izan duen tximinien, hodien eta aireztatze-sistema mekanikoen fabrika

Iurretako enpresak SPRI Taldearen Hazinnova programaren dirulaguntza jaso du eta erdia baino gehiago atzerrian saltzen du

Mecanizados  Vitoria,  Europako  hegazkintza  berriaren  zerbitzura  dagoen  ingeniaritza
22/01/2026 Berrikuntza

Mecanizados Vitoria, Europako hegazkintza berriaren zerbitzura dagoen ingeniaritza

Ismael Carlos de Bergara da aeronautikako tresnerian espezializatutako Euskadiko ETE honen sortzailea eta Airbus eta Boeingen proiektu estrategiko berrietan hartu du parte

CHgroup,  inbertsio  funtsentzako  sukalde  industrialak  eta  trenentzako  kafetegi-kotxeak  saltzen  dituen  enpresa  donostiarra
20/01/2026 Berrikuntza

CHgroup, inbertsio funtsentzako sukalde industrialak eta trenentzako kafetegi-kotxeak saltzen dituen enpresa donostiarra

Konpainia 1969an hasi zen kafe makinak eta labeak txokoei saltzen, eta bi konpainia erosi ditu hazten jarraitzeko

Pinturas  del  Norte:  sei  hamarkada  baino  gehiago  espezializatzen,  berritzen  eta  lurraldearekiko  konpromisoa  hartzen
16/01/2026 Berrikuntza

Pinturas del Norte: sei hamarkada baino gehiago espezializatzen, berritzen eta lurraldearekiko konpromisoa hartzen

Bilboko enpresak erakusten du posible dela gertutasunetik lehiatzea, ezagutza teknikoari eta berrikuntzari esker.

Deguisak  erreketako  eta  material  erregogorren  ingeniaritzan  duen  lidergoa  indartu  du  Amurriotik
23/12/2025 Berrikuntza

Deguisak erreketako eta material erregogorren ingeniaritzan duen lidergoa indartu du Amurriotik

1966an sortutako familia-enpresa honen zuzendari nagusia Beatriz Barandica da, eta industria-ingurune konplexuan tokiko produkzioaren aldeko apustuari eusten dio

Axiak  hamarkada  bat  darama  enpresentzako  “elearning”  irtenbideak  eskaintzen
23/12/2025 Berrikuntza

Axiak hamarkada bat darama enpresentzako “elearning” irtenbideak eskaintzen

Bizkaiko enpresak lantaldeak eraldatzen laguntzen dio enpresa-sareari, prestakuntzaren eta aholkularitza espezializatuaren bidez.

HA  Ilarduya,  galdategietarako  lehengaien  hornitzaile  liderra
22/12/2025 Berrikuntza

HA Ilarduya, galdategietarako lehengaien hornitzaile liderra

Ehun urte baino gehiago bete ditu Zornotzako enpresa honek eta SPRI Taldearen Hazinnova programako laguntzak jaso ditu. HA Group multinazionalaren I+G arloko bederatzi zentroetako bat dago bertan.

Elursa,  doitasunezko  mekanizazioan  espezializatutako  ETEa
17/12/2025 Berrikuntza

Elursa, doitasunezko mekanizazioan espezializatutako ETEa

Bergarako enpresak negozioa dibertsifikatu nahi du automobilgintzaren sektorearekiko mendekotasun txikiagoa izan dezan

Electro  Alavesa:  “Errotzea  ez  da  diluituko;  betiko  gertutasun  berarekin  jarraituko  dugu  lanean”
15/12/2025 Berrikuntza

Electro Alavesa: “Errotzea ez da diluituko; betiko gertutasun berarekin jarraituko dugu lanean”

Leire Fernández de Alaiza da berriki Cottesekin integratu den Euskadiko Segurtasun sektoreko enpresa horren zuzendari nagusia.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.