Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 Marzo, 2023 Berrikuntza

“Genero berdintasuna ez da bakarrik giza eskubide kontu bat, baizik eta funtsezkoa da industriaren lehiakortasuna bermatzeko”

SPRIk metodologia bat garatu du aztertzeko zein erlazio dagoen industri arloko enpresen berdintasun-mailaren eta euren lehiakortasun-mailaren artean, eta frogatu du aniztasun- eta berdintasun-indize handiagoa izateak baduela zerikusia lehiakortasun handiagoa izatearekin

World Manufacturing Foundation-eko (SPRIren ordezkari Cristina Oyón Fundazio horretako kide da) nazioarteko aditu taldeak azterlan bat egin du frogatzeko “genero berdintasuna ez dela bakarrik giza eskubide kontu bat, baizik eta funtsezkoa dela industriaren lehiakortasuna bermatzeko”.

Ildo beretik, nazioarteko hainbat organismoren ikerketek ziurtatzen dute enpresetako genero-aniztasunak erlazio zuzena duela lehiakortasunarekin. Baieztapen horrek analisirako puntu berri bat eskaintzen du, eta halaber indartu  egiten du negozioetan genero-ikuspegia sartzearen eta enpresen lehiakortasuna areagotzearen arteko lotura.

Ideia hori bultzatzeko, SPRIk metodologia bat garatu du aztertzeko zein erlazio dagoen industri arloko enpresen berdintasun-mailaren eta euren lehiakortasun-mailaren artean, eta frogatu du aniztasun- eta berdintasun-indize handiagoa izateak baduela zerikusia lehiakortasun handiagoa izatearekin.

Metodologia hori Euskadin probatu da, ingurune paregabea baita teoria proban jartzeko; izan ere, emakumeak Euskadiko biztanleria aktiboaren % 44 inguru dira, baina portzentaje hori nabarmen murrizten da industri arloko enpresetan, non langile guztien % 21 bakarrik baitira emakumeak.

Industri arloko 500 enpresak parte hartu dute azterlanean. Metodologiari jarraiki, enpresa parte-hartzaile guztiek kalkulatu dituzte euren berdintasun- eta lehiakortasun-indizeak.

Lehiakortasun-indizea kalkulatzeko hainbat datu hartu dituzte kontuan, besteak beste, enpresaren nazioartekotze maila, izaera berritzailea eta fakturazioan nahiz enpleguan izandako hazkundeak. Berdintasun-indizea kalkulatzeko, berriz, aintzat hartu dira sailka eta postuka (segregazio horizontala eta bertikala) dauden emakumeen portzentajeak, kontziliaziorako neurriak eta berdintasunarekiko konpromisoa.

Lortu diren lehen emaitzek bide ematen dute itxaropentsu izateko, zeren A Taldeko enpresek (berdinzaleenak) E Taldekoek (ez hain berdinzaleak) baino puntuazio altuxeagoa lortu baitute lehiakortasun arloan

 

Joera hori mantendu egiten da alderantzizko irakurketa egiten badugu ere, zeren 1. Taldeko enpresek (lehiakorrenak) 5. Taldekoek (ez hain lehiakorrak) baino puntuazio hobexeagoa lortu baitute berdintasun-indizean.

 

 

Hortaz, aztertutako laginean frogatuta geratu da badagoela erlazio positibo bat bi alderdi hauen artean: emakumeek enpresetan duten presentzia eta enpresetako berdintasun-politikak batetik, eta lehiakortasun-maila bestetik.

Gero eta datu gehiagok diote genero-arrakalak ondorioak dituela enpresen produktibitatean, eta berdintasuna ez dela bakarrik giza eskubide kontu bat, baizik eta zerikusia duela enpresen lehiakortasunarekin.

Lotutako albisteak

22 uztaila, 2024 Berrikuntza
Jabones El Abra: “Produktu litro bakoitzeko plastiko gutxiago erabiltzen duen ontzi ekologiko bat garatu dugu Hazinnovari esker”
Irakurri gehiago
18 uztaila, 2024 Berrikuntza
Mikel Jauregi industria klusterrekin elkartu da eta Euskadiren espiritu aitzindaria aldarrikatu du etorkizuneko erronkei eta aukerei aurre egiteko
Irakurri gehiago
12 uztaila, 2024 Berrikuntza
Biotz sendotu egin da Orklirekin aliantza estrategikoa itxi ondoren
Irakurri gehiago
9 uztaila, 2024 Berrikuntza
Erhardt Serikaten teknologia kuantikoak konponbide berritzaileak ematen dizkie logistikaren sektoreko arazoei
Irakurri gehiago
2 uztaila, 2024 Berrikuntza
‘Belk+’, mugikortasunerako laguntza pertsonaleko lehen exoeskeleto adimenduna
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak