Berrikuntza
Albisteak 9 maiatza, 2025

Eusko Jaurlaritzak 13,65 milioi euro bideratuko ditu enpresen berrikuntzara

SPRI Taldeak maiatzean zabalduko ditu Fast Track Innobideak, Hazinnova eta BDIH Konexio programak
-

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak 13,65 milioi euro bideratuko ditu aurten euskal enpresen berrikuntzara SPRI Taldeak kudeatzen dituen hiru programen bidez. Ekimen horiek Fast Track Innobideak (apiriletik zabalik dago eta 10 milioi euro biltzen ditu), Hazinnova (2,7 milioi euro biltzen ditu eta maiatzaren 6tik irekita dago) eta BDIH Konexio (950.000 euroko aurrekontua du eta hurrengo asteotan irekiko da) dira.

Fast Track Innobideak

Fast Track Innobideak programarekin lotutako eskaera-epea aurreko hilabetean ireki zen eta maiatzaren 20an itxiko da. Programak merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak txertatu edo, lehiakorrago bihurtu ahal izateko, enpresan negozio-prozesuak hobetuko dituzten heldutasun maila handiko berrikuntzako jarduerak bultzatuko ditu. Horri esker, enpresek laguntza integrala lortuko dute, ikertzaileen kostuen finantzaketatik hasi eta enpresa adituen aholkularitzaraino, berrikuntza-prozesuaren fase guztiak arrakastaz gauzatu ahal izateko.

Laguntzak 250.000 euro artekoak izango dira proiektu bakoitzeko eta, aurtengo edizioan, finantzaketa jaso dezaketen proiektuen irismena handituko da: hala, berrikuntza-proiektutzat joko dira I+G+b arloa nazioartekotzera eta emaitzak babestera eta baloratzera bideratutako metodologia guztiak.

Fast Track Innobideak programak diruz laguntzen dituen gastuak era askotakoak dira: proiektuarekin lotutako ekipoak, tresnak eta langileen kostuak, erositako eta kanpoko iturrietatik lizentzia bidez jasotako patenteak edo beste gastu orokor batzuk (materiala, hornikuntzak eta zuzenean proiektuarekin lotutako antzeko produktuak), kanpoko aholkularitza, zerbitzu-eginkizunetan ikerketako eta ezagutzen hedapeneko erakunde edo enpresa handi batetik eratorritako kualifikazio handiko langileak bidaltzea, edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak azpikontratatzea.

Berrikuntza bultzatzeko ekintza osagarrien kasuan, berrikuntzarekin lotutako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuen kostuak hartuko dira kontuan.

Hazinnova

Maiatzaren 6tik zabalik dagoen Hazinnova programak aholkularitza eta laguntza eskaintzen ditu berrikuntzako mikroproiektuak ezartzeko produktuan zein negozio-prozesuan: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak.

Laguntzak espezietan emandako dirulaguntzak izango dira (batez besteko prezioa 3.700 eurokoa da) eta enpresa bakoitzak, gehienez, bi proiektu egin ahal izango ditu. SPRI Taldeak 500 eskaera inguru jasotzea espero du. Programa hau aurrera eramateko, Innobasqueren, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, laguntza jaso da.

Programa honen helburua da laguntza ematea enpresei berrikuntza ez teknologikoko proiektu txikiak abiaraz ditzaten euren antolakundeetan, proiektu horien bidez euren lehiakortasuna hobetu dezaten. Hala, programak enpresa onuradunen esku jartzen du hurbileko agente bat (Hazinnova agentea), prozesu osoan lagunduko diena, eta baita ere berrikuntza arloan aditua den aholkularitza baten zerbitzuak, 50 orduko aholkularitza pertsonalizatu eta presentziala jaso dezaten.

Enpresak berrikuntza-prozesu osoan izango du laguntza espezializatu hori. Laguntza zerbitzuen bidez jakin dezake zeintzuk diren jorratu behar dituen beharrizan zehatzak, zeintzuk konponbide aproposenak eta nola jarri behar dituen praktikan. Bermatuta dago enpresak emaitza ukigarriak eskuratuko dituela proiektua abiarazi eta 3 hilabeteko epean.

Hala, enpresa onuradunek berrikuntzako mikroproiektu bat abiaraziko dute, hau da, produktuan edo negozio-prozesuan inpaktu handia sortzeko gai den berrikuntza bat.

Programa hau bereziki pentsatuta dago berrikuntza-proiektuen garapenean esperientziarik ez duten enpresei laguntzeko. Bere lehentasuna da antolakunde horiei laguntzea berrikuntzaranzko bidean urrats txikiak ematen, epe laburrean emaitza ikusgarriak sortzeko enpresarentzat karga administratiborik sortu gabe.

Hazinnova laguntzak zuzentzen zaizkie 5 langile edo gehiagoko plantillak dituzten eta Euskadin kokatuta dauden enpresei, baldin industriakoak edo industriari lotutako zerbitzuetakoak badira edo jarduera-eremutzat badituzte IKTak, handizkako merkataritza, garraioa, biltegiratzea, finantza-jarduerak edo aseguruak.

2025eko deialdian, Hazinnova programak 2,7 milioi euroko aurrekontua izango du gauzazko laguntzak esleitzeko.

BDIH Konexio

Bestalde, eskaerak jasotzeko epea irekitzeko data zehatza oraindik baieztatzeke duen BDIK Konexio programaren bidez, Euskadiko manufaktura-enpresek esperimentazioko eta testingeko azpiegiturara (BDIH) sarbidea izatea, horrekin lotzea eta ezagutzea bultzatuko du. Era hauetako teknologiatara bideratuta dago: robotika malgua, fabrikazio aditiboa, zibersegurtasuna, makina adimendunak eta konektatuak, material aurreratuak, sare elektriko digitalak, gailu medikoak eta osasun digitala eta adimen artifiziala.

Dirulaguntzak gastuen % 80 artekoak izango dira. Proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 20.000 eurokoa izango da eta enpresa bakoitzak bi eskaera aurkeztu ahal izango ditu gehienez. 125 eskaera inguru jasotzea aurrez ikusi dute.

 

Lotutako albisteak

Elay  Taldeak  Mexikoko  fabrikaren  25.  urteurrena  ospatuko  du
10/11/2025 Berrikuntza

Elay Taldeak Mexikoko fabrikaren 25. urteurrena ospatuko du

Antzuolako enpresaren atzerriko lehen ekoizpen-fabrika izan zen.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Global  Innovation  Day-rako  hautatutako  bost  kasu  praktikoek  argi  erakusten  dute  Euskadik  nola  eraldatzen  duen  zientzia  eta  bihurtzen  duen  berrikuntza
22/10/2025 Berrikuntza

Global Innovation Day-rako hautatutako bost kasu praktikoek argi erakusten dute Euskadik nola eraldatzen duen zientzia eta bihurtzen duen berrikuntza

Euskal berrikuntzaren hitzordu handiak 59 proposamen jaso ditu hamalaugarren ekitaldiko deialdian, eta horietatik %60 inguru Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideek bultzatuak izan dira

Irundinek  lidergoa  sendotu  du  Mecanizaciones  Alavesas-en  integrazioarekin  eta  2026ra  arteko  6  milioi  euroko  inbertsioarek
20/10/2025 Berrikuntza

Irundinek lidergoa sendotu du Mecanizaciones Alavesas-en integrazioarekin eta 2026ra arteko 6 milioi euroko inbertsioarek

Bi enpresen batuketak estatu mailako edari-ontziratzeko makineria talde sendoena sortzen du

Lancorrek  haren  kudeaketa-eredua  eta  industriako  bikaintasuna  aitortzen  duten  nazioarteko  bi  sari  lortu  ditu
16/10/2025 Berrikuntza

Lancorrek haren kudeaketa-eredua eta industriako bikaintasuna aitortzen duten nazioarteko bi sari lortu ditu

Bizkaiko enpresa Europako liderra da altxatzeko motor elektrikoen fabrikazioan

‘La  Fundacion’-ek  eskaintzen  du  SOS  EmozioLan  —  Langile‑ongizatearen  aldeko  benetako  apustua  egiten  duten  enpresentzat  Lehen  Laguntza  Emozionalen  lehen  zerbitzua
05/10/2025 Berrikuntza

‘La Fundacion’-ek eskaintzen du SOS EmozioLan — Langile‑ongizatearen aldeko benetako apustua egiten duten enpresentzat Lehen Laguntza Emozionalen lehen zerbitzua

La Fundación San Prudencio ha desarrollado SOS EmozioLan, un innovador servicio de primeros auxilios emocionales en el entorno laboral

Innobasque  kasu  praktikoen  bila  dago,  Global  Innovation  Day  2025  ekitaldirako
18/09/2025 Berrikuntza

Innobasque kasu praktikoen bila dago, Global Innovation Day 2025 ekitaldirako

Proposamenak aurkezteko epea irekita egongo da urriaren 3ra arte. Hautatutako esperientziak Global Innovation Day 2025 ekitaldiko programa ofizialean jasoko dira, Euskadin zientziak berrikuntzan duen eragina erakusteko adibide aipagarri gisa

Erreka  Ikerlaneko  bazkide  erabiltzailea  izango  da,  lankidetza  teknologikoa  eta  instituzionala  bultzatzeko
18/09/2025 Berrikuntza

Erreka Ikerlaneko bazkide erabiltzailea izango da, lankidetza teknologikoa eta instituzionala bultzatzeko

Hitzarmen honen bidez, MONDRAGON Taldeko bi erakundeek duela urte batzuetatik duten aliantza sendotzen dute, beren lankidetza teknologikoa eta instituzionala indartzearen alde eginez.

Kudeaketa  Aurreratuaren  Europako  Astea  kulturari,  AAri  eta  lan  egiteko  modu  berriei  buruzko  eztabaida  batekin  hasiko  da  Bilbon

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea kulturari, AAri eta lan egiteko modu berriei buruzko eztabaida batekin hasiko da Bilbon

Urriaren 8an Javier Martínez Aldanondok emango dio hasiera Europako Asteari, erakunde adimentsuen arloan nazioartean ezagunak. Adimen Artifizialaren aroan etorkizunari aurrea hartzeko ikaskuntzaren kulturaren inguruan hitz egingo du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.