Europan lider diren statup-en hub-en txostena
Albisteak 21 Marzo, 2024

BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera

BIND 4.0 , Financial Times-ek aukeratua Europako startupen azelerazioko TOP 25 huben artean
-
  • Financial Times, Statista eta Sifted-ek egindako rankingak 2.000 programa ebaluatu ditu Europako startupetarako.
  • 23. postuan dago BIND 4.0, 125 hub onenen artean, eta aipamen berezia jaso du bere mentoring zerbitzuagatik, zazpigarren postuan kokatuta.

 

Berrikuntza irekiko plataforma, BIND 4.0, Eusko Jaurlaritzaren eta SPRI taldearen ekimena, Europako startupetarako berrikuntzako TOP 25 huben artean aukeratu da, Europe’s Leading Start-up Hubsen sailkapenaren arabera. Sailkapena Financial Timesek egin du, Statista-rekin eta Sifted-ekin (FTren argitalpen elkartuarekin) lankidetzan. Azterlanak Europako 2.000 inkubatzaile eta azeleratzaile ebaluatu ditu startupetarako 125 hub onenen rankinga egiteko. 

 

Zerrenda sortzeko, rankingeko parte-hartzaileek eta aditu independenteek (arrisku-kapitaleko sozietateak, enpresariak eta akademikoak, besteak beste) sei kategoriatan puntuatu eta ebaluatu dituzte hautatuak: mentoringa eta prestakuntza, azpiegitura, laguntza juridikoa, enpresa-garapena, sareen sorrera eta finantzaketa. Puntu gehigarriak ere eman dira, zentro bakoitzean sortutako startup arrakastatsuenen arabera. 

 

Euskadi, berrikuntza irekiaren erreferentea Europan

Ekonomiaren arloko Financial Times argitalpen britainiarraren aintzatespen honekin, Europako startupetarako erreferentziazko huben artean kokatzen da Euskadi. BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformak 23. postua lortu du rankingean eta, bestalde, zazpigarren postua startupi emandako mentoring zerbitzu onenen artean

 

Startupak azeleratzeko programa gehien dituzten herrialdeei dagokienez, nabarmentzekoa da Europe’s Leading Start-up Hubsek 21 herrialde sartu dituela sailkapenean. Lehen postuan Erresuma Batua dago, startupen 24 hubekin. Bigarrenean Alemania, 16 hubekin, eta ondoren Espainia, hirugarren postuan eta 15 ekimen liderrekin. Zehazki, 2 Euskadikoak dira, BerriUp azelerazio programa eta BIND 4.0, seigarren postuan. 

 

Berrikuntza irekiko 350 proiektu baino gehiago Startupekin

Eusko Jaurlaritzak azken urteotan abian jarritako ekimenen artean, Euskadin berrikuntza irekiaren aldeko apustu nagusietako bat bi plataformaren eskutik etorri da: BIND 4.0 ꟷSpri taldeko industria adimenduneko plataformaꟷ eta Up!Euskadi. Zortzi edizio arrakastatsu baino gehiagoren ondoren, nazioarteko erreferentziatzat hartzen da BIND 4.0. Izan ere, Startup Ecosystem Stars saria eman diote berriki International Chamber of Commerce (ICC) enpresa-elkarteak eta berrikuntza irekirako “Mind the Bridge” plataforma globalak, Industriarako Aparteko Laguntzagatik “Startup Programs” eta “Laguntza ETEei” kategorietan. 2020an, Europako Batzordeko Barne Merkatu, Industria, Ekintzailetza eta ETEko Zuzendaritza Nagusiak enpresa-ingurunea hobetzeko kategorian saritu zuen, Enpresa Sustapenerako Europako Sarien XIV. edizioan

 

Izan ere, BIND 4.0k sektorearen eraldaketa digitala bizkortzeko hiru startup programa ditu: BIND 4.0 Acceleration Program, erreferentziazko enpresekin lankidetzan aritzeko; BIND 4.0 SME Connection, ETEetan berritzeko; eta BIND 4.0 GovTech, Euskadiko sozietate publikoen eraldaketa digitalerako. Guztira, hiru ekimen horiekin, 2016an BIND 4.0 abian jarri zenetik, 330 proiektu garatu dira 220 startup baino gehiagoren eskutik.

Lotutako albisteak

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.