Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 28 Marzo, 2019

18 startup-ek beren proiektu berritzaileak aurkeztu dituzte BIND 4.0 programaren lehen Open Sessions jardunaldian

BIC Bizkaiak jardunaldi trinko bat ostatatu du, non ekintzaileek aukera izan duten beren zerbitzu eta produktuak erakusteko
-

 

BIC Bizkaiak jardunaldi trinko bat ostatatu du, non ekintzaileek aukera izan duten beren zerbitzu eta produktuak erakusteko

Kaskoan jartzen den dispositibo bat erorketak edo bero-kolpeak neurtzeko eta, hartara, lan-segurtasuna hobetzeko, matching learning teknikak makinen hutsegiteak aurreikusteko, eta simulazio teknologiak, automatizazio-linea baten martxan-jartze prozesuko hutsegiteak %30 murrizteko. Horra jardunaldian aurkeztu diren proiektu batzuk.

SPRI Taldeak bere laguntza-programak aurkeztu ditu, esaterako, Industria Digitala (iaz 3,5 milioi banatu zituena 300 enpresaren artean) eta ziber-segurtasun industrialeko programa (102 proiekturi lagundu ziena).

 

18 startup-ek (horien artean atzerriko bik) beren enpresa proiektu berritzaileak aurkeztu dituzte BIND 4.0 programaren lehenengo Open Sessions jardunaldian, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko BIC Bizkaia zentroan. BIND 4.0 startup-ak azeleratzeko nazioarteko ekimen publiko-pribatu bat da, Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duena. Besteak beste, jardunaldi horretan aurkeztu dira: kaskoan jartzen den dispositibo bat erorketak edo bero-kolpeak neurtzeko eta, hartara, lan-segurtasuna hobetzeko; matching learning teknikak makinen hutsegiteak aurreikusteko; simulazio teknologiak, automatizazio-linea baten martxan-jartze prozesuko hutsegiteak %30 murrizteko; eta dispositibo batzuk, kamioi bidezko garraioetan denbora errealean kontrolatzeko non eta zein egoeratan dagoen produktua.

 

Open Sessions ekitaldiak BIND 4.0 programaren faseetako bat dira. Jardunaldi trinkoak dira, non programarako aukeratutako startup-ek labur-labur aurkezten baitituzte beren proiektu berritzaileen edukiak (4 minutu konpainia bakoitzarentzat). Jardunaldi horiek SPRI Taldeak eta lurralde bakoitzeko patronalak antolatzen ditu, kasu honetan, Bizkaiko Cebek elkarteak.

 

Proiektuko koordinatzaile Marian Gabilondok azaldu du BIND 4.0 programak aukera ematen diela ekintzaileei beren proiektuak enpresa handiekin landu eta merkaturatzeko. Aurten bere hirugarren edizioa bete duen programa honek 32 startup parte-hartzaile batu ditu (aurkeztu diren 534 proposamenetatik aukeratuak), zeintzuek 42 proiektu aurkeztu baitituzte nazioartean erreferente diren 33 enpresa trakziogilerekin lantzeko.  “Gure elementu bereizgarria da bermatzen dugula startup-ak benetako harremana izango duela enpresa handi batekin”.

 

BIC-Enpresa eta Berrikuntza Zentroek eta Foru Aldundiek babesten dute BIND 4.0 programa, eta enpresa teknologiko handiek ere kolaboratzaile bezala parte hartzen dute, besteak beste, Amazon Web Services, Microsoft eta Siemens-ek.

 

Azeleragailu publiko-pribatu arrakastatsu hau berrikuntza irekiko plataforma sendo bilakatu da. Hala, bide ematen du startup-en garapena sustatzeko Euskadiko industriaren ekosisteman eta eraldaketa digitala bultzatzen du Euskadin ezarrita dauden enpresa industrialetan.

 

Lan anitz eta bereziak

Jardunaldian ikusgai jarri dira startup-ek (gehienak Euskadikoak baina atzerritar batzuk ere bai) eginiko lan anitz eta bereziak. Hala, Inmersia startup-ak digital twin eskaintzen du, errealitate birtuala erabiliz datuak bistaratzeko edo simulazio bat egiteko aukera ematen duen produktua. Addilan enpresak fabrikazio gehigarriaren arloan lan egiten du eta “pieza handiak modu kontrolatuan egiteko gai den munduko lantegi bakarra” garatu du.

 

Fabrikazio gehigarriarekin jarraituz, Ctechnano enpresak materialen estalduretarako ideia berri bat garatu du, homogeneotasun ezaren arazoa gainditzen duena. “ALD da estaldura homogeneo bat eskaintzen duen teknika bakarra, eta bezero bakoitzari egokitutako proiektuak garatzen ditugu”. Enpresako ordezkariaren arabera, adibidez, lortu dute lentillen itsaskortasuna murriztea eta txanponen erresistentzia handitzea.

 

Tumaker (fabrikazio gehigarria) enpresak aukera eskaintzen du burdinbideen industriarako edozein material fabrikatzeko pellet formatuan, eta horrela, kostuak merkatu eta kutsadura murrizteko.

 

Zibersegurtasunaren sektorean, softwarean espezializatutako HDiv enpresak “arazo guzti-guztiak” detektatzen dituen produktu bat dauka eta Jakincode enpresak zibersegurtasuneko konponbide global bat eskaintzen du, “birusen aurkako softwareak eta firewall-ak ez baitira nahikoa” alerta faltsu ugari eragiten dituztelako.

 

Zibersegurtasunaren sektorearekin jarraituz, Opencloud Factory enpresak abiapuntutzat hartzen du “ikusi ezin dena ezin dela aseguratu”. Industria gero eta digitalizatuago dagoenez, gero eta gehiago dira mota guztietako gailuak eta konexioak. Proiektu hau “oinarritik hasten da, softwaretik, alegia”: sareko trafikoaren kopia bat egiten dute, kopia hori aztertu, eta horrekin sarera konektatutako dispositibo guztiak atzematen dira.

 

Eave enpresak konponbideak eskaintzen ditu zaratarekin zerikusia duten lan-gaixotasunak saihesteko; adimen artifizialaren sektoreko Xabet enpresak neurrira eginiko konponbideak eskaintzen ditu industriako arazo espezifikoentzat, plataforma modular bat baliatzen dutelarik “datu argiagoak” emateko.

 

Engidi enpresak lan-segurtasuna hobetzeko wearable gailuak egiten ditu. Berea da kaskoetan instalatzen den NGD-One dispositiboa, zeinaren bidez neurtzen baitira kaskoaren erabilera eta langileak jasandako erorketak edo bero-kolpeak, eta, halakorik gertatuz gero, larrialdi dei bat aktibatzen du. “Datu horiek plataforma batera bidaltzen dira langileen segurtasunaren berri izateko une guztietan. Gailuaren abantailak dira denbora errealeko datuak eta langileen portaera-patroiak ematen dituela”.

 

Industriarako matching learning tekniketan espezializatutako Tyris Software enpresa gai da makinen hutsegiteak eta prozesuaren kalitatea aurreikusteko eta energia kostuak murrizteko; Differengin enpresak, bestalde, proiektu bat dauka “makina batek izan dezakeen edozein arazo konpontzeko”.

 

Oretek, berriz, lantegietako automatizazio-lineetan zentratu da, martxan-jartze faseko akatsak etengabe zuzentzeko eta horrela atzerapenak saihesteko. “Simulazio-teknologiak erabiliz, softwarea eta kasuistika probatu ditzakegu martxan jarri baino lehen. %30 murrizten dugu sistema automatizatu bat ezartzeko behar den denbora eta kostua”.

 

Witrac enpresak hardware eta software teknologiak eskaintzen ditu produktu bat non eta zein egoeratan dagoen jakiteko denbora errealean. Elikagaiak garraiatzen dituen enpresa bateko 4.000 kamioitan aplikatu da “jakin ahal izateko karga non eta zein egoeratan dagoen”.

 

SPRI Taldeko laguntzak

Bestalde, jardunaldi horretan finantza-laguntza ematen duten hainbat programa aurkeztu dira, esaterako, Elkargi elkartearena, zeinak 155.000 eta 600.000 euro bitarteko laguntzak eskaintzen baititu finantzaketa bigunarekin. “Urtebeteko ibilbidea duen berrikuntza-funts honetan 5,1 milioi banatu ditugu 21 enpresaren artean. Eta ez gara finantzatzaile hutsak, bestelako laguntza ere ematen dugu” adierazi du Elkargiko merkataritza arloko kudeatzaile Mario Molinsek.

 

SPRI Taldeko Informazio Gizarte saileko arduradun Iñaki Suárezek hizpide hartu du Industria Digitala programa, zeinak laguntzak ematen baititu EIKTak txertatzeko enpresa industrialetan. “Iaz 3,5 milioi banatu genituen 300 enpresaren artean, gehienez 18.000 euroko diru-laguntzak emanaz”. Programa hori apirilean irekiko da eta zabalik egongo da urrira arte. Horrekin batera, bada zibersegurtasun industrialeko programa bat, iaz 102 proiektu onartu zituena (batez beste 10.000 euroko diru-laguntzekin). “Apirileko bigarren hamabostaldian irekiko da eta zabalik egongo da azarora arte” adierazi du Suárezek. %50eko diru-laguntzak ematen ditu eta milioi bat euroko partida du esleituta.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

Jarri  konponbidea  zure  enpresaren  Interneterako  konexio-arazoei.  Eskura  ezazu  Banda  Zabala  Euskadiko  enpresa  guztietara  zabaltzeko  laguntza,  eta  mugarik  gabeko  konektibitatea  izango  duzu.

Jarri konponbidea zure enpresaren Interneterako konexio-arazoei. Eskura ezazu Banda Zabala Euskadiko enpresa guztietara zabaltzeko laguntza, eta mugarik gabeko konektibitatea izango duzu.

Zure enpresak oraindik arazoak baldin baditu abiadura handian Interneten sartzeko, laguntza honek 30.000 €-raino emango dizkizu Banda Zabal Ultralasterreko zerbitzuak kontratatzeko, baita estaldura txikiko eremuetan edo zuntz optikoa oraindik iritsi ez den lekuetan badago ere. Eskatu abenduaren 5a baino lehen.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Euskadik  bere  mikroelektronikako  bide  orria  definitu  du,  gaitasunak,  erronkak  eta  aukerak  identifikatzen  dituen  azterlan  batekin,  Europan  bere  posizionamendua  bultzatzeko

Euskadik bere mikroelektronikako bide orria definitu du, gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen azterlan batekin, Europan bere posizionamendua bultzatzeko

Astelehen honetan, Basque Microelectronics Hubek (BMH) antolatutako jardunaldi batean, “Mikroelektronikaren sektorea Euskadin” azterlana aurkeztu da, zeinak eskualdearen etorkizun teknologiko eta industrialerako funtsezkoa den industria horren gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen.

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Amie  Consultingek  enpresen  produktibitatea  hobetzeko  software  berri  bat  garatu  du

Amie Consultingek enpresen produktibitatea hobetzeko software berri bat garatu du

Donostiako enpresa industria-digitalizazioan dago espezializatuta eta digitalizazioaren eta datuak eskuz jasotzearen arteko irtenbide bat eskaintzen du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.