IRAURGI-PALENCIA
Albisteak 3 abendua, 2025

Mikel Jauregi sailburuak erabilera industrialerako 18.500 m2-ko lurzoru berria aurkeztu du Zarautzen

Eusko Jaurlaritzak amaitutzat eman ditu Errotaberri industrialdea urbanizatzeko lanak, 13,6 milioi euroko inbertsioaren ondoren
-
  • Industria-erabilerarako 20 partzela berri urbanizatu dira guztira, eta horietatik 13 sustapen publikokoak dira.

 

  • Zarauzko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 1,5 milioi euroko diru-laguntza eman dute urbanizazio-proiektuan.

 

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuneko sailburuak industrialdea bisitatu du, Xabier Txurruka Zarauzko alkatearekin eta Andoitz Korta Industria Sustapeneko sailburuordearekin batera.

 

  • Eusko Jaurlaritzak 26 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du Gipuzkoan 2026rako, berroneratzeko eta industria-lurzoruaren garapen berrietarako aurreikusita dauden 15 proiektuetan.

 

 

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Errotaberri industrialdeko 18.500 metro koadroko lurzoru urbanizatua aurkeztu dio gaur goizean Xabier Txurruka Zarauzko alkateari. Kudeaketa prozesu luze baten ondoren, Eusko Jaurlaritzak, Sprilur sozietate publikoaren bitartez, amaitutzat eman ditu Errotaberri industrialdea urbanizatzeko lanak, 13,6 milioi euroko inbertsioaren ondoren.

Egindako obretatik erabilera industrialeko 20 partzela berri sortu dira, eta horietatik 13 sustapen publikokoak dira. Zarauzko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.570.368,99 euroko diru-laguntza eman dute urbanizazio-proiektuan laguntzeko.

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak, Xabier Txurruka Zarauzko alkateak eta Andoitz Korta Industria Sustapeneko sailburuordeak Errotaberri bisitatu dute gaur goizean, Sprilur eta Beterri Kosta Industrialdeko zuzendariekin batera, Txaber Ouro eta Jesus Mari Eraña, hurrenez hurren.

Bisita horretan, Jauregi sailburuak nabarmendu du “proiektuaren garapenean Zarauzko Alkatearen prestasuna, emandako laguntza eta izandako lankidetza. Eusko Jaurlaritzan uste dugu industria-lurzoruaren erreserbarekin aurrera egitea funtsezkoa dela gure industria hazteko eta industria berria erakartzeko, bai lurzoruak berroneratuz, bai dauden espazioen garapen berrien bidez ”.

Bere ustez, “Errotaberri, Urola Kostan industria-lurzoru berria izateko egindako obrarik garrantzitsuenetako bat, industria berria erakartzeko eta instalatzeko eta, horrekin batera, lanpostu kualifikatu berriak sortzeko Eusko Jaurlaritzak lurzoru industriala garatzeko egindako apustuaren adibide argia da”.

“Udalak eskerrak eman nahi dizkio Eusko Jaurlaritzari-Sprilurri, Errotaberri industriagunea zabaltzeko egin duen inbertsioarengatik. Zailtasun guztiak gaindituta, emaitzak merezi izan du, zalantzarik gabe”, adierazi du Xabier Txurruka Zarauzko alkateak. “Lehenengo enpresa iritsi da iada Errotaberri industriagunearen zabalpenera eta lanean ari gara etorkizunean enpresa gehiago sustraitu daitezen gure herrian. Zarautzek behar zuen eta jada badu eskaintzeko lurzoru industriala”.

Beterri Kostako Industrialdea, Hitzarmen Batzordeko presidentzia duena izan da urbanizazio-prozesua gauzatzeaz arduratu dena, honako jarduera bereizgarri hauek izan dituen prozesua:

  • Olaa errekastoa bideratzea sektoreari eragiten zion uholde-arriskua saihesteko, URAk 2019. eta 2020. urteen artean egindako proiektua.
  • Errotaberri eta A8 autobidearen gaineko zubia lotzen dituen bidea eta hiri-bilberako sarbidea eraikitzea.
  • Eremuan finkatutako enpresekin egindako lankidetza-akordioak, besteak beste, irisgarritasun-baldintzak hobetu dituztenak.
  • Etxetxo baserriaren behin betiko integrazioa, hasierako proiektuan aurreikusitako eraistea baztertu ondoren.

Dagoeneko ezarri da enpresa berri bat Errotaberriko sustapen publikoko lursailetako baten, Hosokawa hain zuzen ere. Honez gain, erreserba-kontratu bat sinatu da beste enpresa batekin; eta beste bat Iberdrolarekin, instalatzen diren enpresei argindar-hornidura ziurtatuko dien azpiestazio berri bat instalatzeko.

Zarauzko Errotaberri eremuak 195.500 m2ko azalera du guztira, eta 96.000 m2 baino gehiagoko eraikigarritasuna. Horietatik 38.112 m2 urbanizazio-prozesuaren aurretik abian zeuden jarduerekin finkatutako pabiloiei dagozkie.

Urbanizazio prozesu honi esker industria jarduera eta bizitegi-erabileraren arteko bizikidetza ahalbidetu da, KSB ITUR bezalako industria-jarduera ezaguna eta Etxetxo baserria kasu.

Eskuzaitzeta eta Oikiako proiektuekin batera, Errotaberrikoa da azken urteetan Sprilur Taldeak-Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan industria-lurzorua sortu eta egokitzeko egin duen lanik garrantzitsuenetakoa.

2026.urteari begira, 26 milioi eurotik inguru inbertsioa du aurreikusita taldeak Gipuzkoako Lurralde Historikoan dituen 15 proiektuetan; hauetako 7 berroneratze proiektuak dira, 11,5 milioi eurotik gorako aurrekontua dutenak, eta beste 8ak garapen berriak, 14,4 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin.

 

Lotutako albisteak

Gipuzkoako  Ingeniaritza  Eskolako  ikasleek  Eskuzaitzetako  eraikuntza  lanak  ezagutu  dituzte  bertatik  bertara  Sprilurren  eskutik
01/10/2025 Lurzorua

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikasleek Eskuzaitzetako eraikuntza lanak ezagutu dituzte bertatik bertara Sprilurren eskutik

Sprilurrek eta Euskal Herriko Unibertsitateak duten lankidetzaren barruan kokatzen da Ingeniaritza Zibileko laugarren mailako ikasleek egindako bisita

Euskadiko  Parke  Teknologikoa  Bilbora  iritsi  da

Euskadiko Parke Teknologikoa Bilbora iritsi da

Imanol Pradales Lehendakariaren hitzetan, Euskadiko lehen hiri-campus teknologikoaren lehen eraikina eraikitzeak euskal industria-eredua sendotzeko balioko du, eredu horrek “ezagutza aurreratuan, manufaktura-kulturan, jasangarritasunean, garapen teknologikoan eta balio erantsiko jardueretan oinarritzen du bere lehiakortasuna”

Metal78  enpresa,  Zumarragako  Arcelorreko  eremua  berreskuratzeko  aurrerapausoaren  adibide

Metal78 enpresa, Zumarragako Arcelorreko eremua berreskuratzeko aurrerapausoaren adibide

Enpresa hori ezartzea Zumarragako Arcelor fabrika zaharrean industrialdearen berroneratze- eta berregokitze-prozesu integralaren baitan kokatzen da; Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu

Lemoizko  zentral  zaharraren  inguruko  lurretan  aparkaleku  publiko  bat  egitea  aztertzen  ari  da  SPRILUR
14/07/2025 SPRILUR

Lemoizko zentral zaharraren inguruko lurretan aparkaleku publiko bat egitea aztertzen ari da SPRILUR

200 ibilgailu arteko aparkaleku publikoa egitea bideragarri ote den jakin nahi du Sprilurrek, Lemoizko Udalarekin egindako akordio eta konpromisoei erantzunez

Eusko  Jaurlaritza  aurrera  doa  Fundifes  orubearen  berreskurapenean,  modu  berritzaile  eta  iraunkorrean,  Durangoko  Udalarekin  lankidetzan
11/07/2025 SPRILUR

Eusko Jaurlaritza aurrera doa Fundifes orubearen berreskurapenean, modu berritzaile eta iraunkorrean, Durangoko Udalarekin lankidetzan

Jarduera aitzindaria da, onddoekin mikorremedia bezalako teknologia jasangarrietan oinarritua.

Barakaldoko  Burtzeña,  Erandioko  Plaiabarri  eta  Santurtziko  Etxeuli  proiektuak,  aurtengo  lehen  seihilekoan  eta  33  milioi  euroko  balioarekin,    Eusko  Jaurlaritzak  Sprilurren  bidez  lizitatutako  egitasmoen  artean
11/07/2025 SPRILUR

Barakaldoko Burtzeña, Erandioko Plaiabarri eta Santurtziko Etxeuli proiektuak, aurtengo lehen seihilekoan eta 33 milioi euroko balioarekin, Eusko Jaurlaritzak Sprilurren bidez lizitatutako egitasmoen artean

12 lizitazio egin dira aurten, bost obra eta eraikuntzetarako, eta zazpi zerbitzuak kontratatzeko

1M  €-rainoko  laguntza  ematen  dizugu  zure  enpresa  2025  Nazioarteko  Gauzatu  programarekin  nazioartera  zabaltzeko
11/07/2025 Finantziazioa

1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa 2025 Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko

Nazioarteko Gauzatu programak nazioartekotzeko estrategiak garatzeko aukera ematen die euskal enpresei, eskatutako inbertsioei ekiteko baliabideekin eta finantzaketarekin hornituz. Interesik gabeko kredituak eskaintzen ditu, 1M euro artekoak, atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko. Laguntza hau eskatzeko epea uztailaren 15ean hasteko da eta azaroaren 11an amaituko da.

Aurrekontuak  berriro  zabalduko  ditugu,  adimen  artifizialeko  teknologiak  barne  hartzen  dituzten  eta  Euskadiko  enpresen  datuen  azpiegitura  optimizatzen  duten  proiektuak  babesteko.

Aurrekontuak berriro zabalduko ditugu, adimen artifizialeko teknologiak barne hartzen dituzten eta Euskadiko enpresen datuen azpiegitura optimizatzen duten proiektuak babesteko.

Laguntza horiek Europar Batasunak finantzatzen ditu NextGenerationEU berreskuratze-planaren bidez, pandemiak eragindako kalteak konpontzeko eta etorkizun jasangarriago, digitalago eta erresilienteago baten oinarriak ezartzeko. Espainian, funts horiek Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez kudeatzen dira.

Euskadiko  industriaren  ingurumen-hobekuntza  bultzatzea,  Deskarbonizazio  Industrialerako  Programaren  bidez
08/05/2025 Deskarbonizazioa

Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez

20 milioi euro Euskadiko enpresen inbertsioei laguntzeko eta haien lehiakortasuna hobetzeko prozesuan laguntzeko, neutraltasun klimatikorako trantsizioan oinarritutako Europako eta mundu mailako testuinguruan.

Euskadiko  Parke  Teknologikoak,  2024an  8.243  milioi  euro,  2023an  baino  %  11,5  gehiago,  fakturatu  zituzten  673  enpresa  ditu  dagoeneko

Euskadiko Parke Teknologikoak, 2024an 8.243 milioi euro, 2023an baino % 11,5 gehiago, fakturatu zituzten 673 enpresa ditu dagoeneko

 23.600 pertsonak baino gehiagok, gehienak kualifikazio handikoak, egiten dute lan Euskadiko Parke Teknologikoko sei Campusetan instalatutako enpresaren batean

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.