Arteman Komunikazioa hazi egin da eta proiektu berritzaileak abiatuko ditu Aretxabaletako Basabe eraikineko gune berri batean
Ozta-ozta urtebete igaro da CEX sari nazionaletan finalista izan zenetik lehen sektorerako onlineko lehenbiziko enkante-plataforma bat sortuta eta merkataritza elektronikoa sustatuta landa sektorean sustatu zutenetik. Komunikazio arloko Arteman Komunikazioa Koop. E.-k bere instalazioak handitu ditu Aretxabaletan eta erronka berriei ekingo die itxura berritu bat emanez bere etxe berriari.
Artemaneko profesional taldeak gustuko ditu aldaketak, helburu berriak eta bere sormena, talentua eta ideiak azaleratzeko aukera ematen dioten proiektuak, zeintzuen bidez posible baitu komunikatzea, konbentzitzea eta erantzun bat ematea gizarteko segmentu guztien gustu eta nahiei.
Ziklo ezegonkorrak atzean utzita, irailetik aurrera etapa eta garai berri bati helduko dio komunikazio arloko hamasei profesionalez osatutako talde batekin, denak ere esperientziadunak komunikazio estrategian eta kudeaketa korporatiboan, branding-ean, web diseinuan, kazetaritzan, sare sozialetan, ikus-entzunezko sorkuntzan eta bereziki komunikazioan.
Horretarako, gune berri bat aukeratu dute, handiagoa eta premia profesional eta fisikoei hobeto egokitua ziklo berri honi ekiteko. Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k 314 metro koadroko bulego bat eskaini die Aretxabaletako Basabe EO Eraikinean, eta Artemaneko taldeak bere premietara egokitu du, ekipamendu eta azpiegitura jasangarriagoa eta berritzaileagoa erabilita.
Arteman Komunikazioa Koop.E. harro dago komunikazioko artisauen kooperatiba bat izateaz, halaxe deitzen baitiote beren buruari. Balore sendoak dituzte, oinarritzat hartuta pertsonen parte-hartzea, prestakuntza eta autokudeaketa sustatzea, baina ahaztu gabe kalitatea eta beren proiektuetan inplikatutako pertsonen gogobetetzea. Komunikazio arloko zerbitzu edo proiektu arrakastatsuak burutzeko badakite beren bezeroen azalean jartzen, ondo zaintzen dituzte bezeroak eta haiekin batera egiten dute lan, detaile guztiak zainduz helburua lortzeko.
Etxe berri honek aukera emango die berriro martxan jartzeko, beren burua berrasmatzeko eta beren helburuak lortzeko jarrera berritu eta berritzaileekin. Arrakasta seguruarekin egiten dute lan ikus-entzunezko proiektuetan eta proiektu digitaletan, hala nola bideo korporatibo, dokumental, publizitate iragarki, merkataritza elektronikoko plataforma eta ekitaldien kudeaketa integralean.
Ongi etorri Arteman Komunikazioa bulego berrira!
Pabilioiak eta lokalak eskura Aretxabaletako Basabe poligonoan
Bai Sprilur, S.A.-k eta bai Deba Bailarako Industrialdea, S.A.-k pabilioiak eta bulegoak kudeatzen eta sustatzen dituzte Deba Garaian eta Deba Behean, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta bi eskualde horietako udalekin (Deba Garaia: Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñati eta Deba Behea: Elgoibar, Eibar, Mendaro eta Mutriku).
Zehazki, Basabe poligonoak, Aretxabaleta erdigunetik hurbil, baditu sei pabilioi libre, 164 metro koadrotik 669ra metro koadrora bitartekoak, eta bederatzi lokal eta bulego, 18 metro koadrotik 168 metro koadrora bitartekoak, jarduera industrialetara eta zerbitzuetara bideratuta.
Lotutako albisteak

Euskadiko Parke Teknologikoak, 2024an 8.243 milioi euro, 2023an baino % 11,5 gehiago, fakturatu zituzten 673 enpresa ditu dagoeneko
23.600 pertsonak baino gehiagok, gehienak kualifikazio handikoak, egiten dute lan Euskadiko Parke Teknologikoko sei Campusetan instalatutako enpresaren batean

Metal 78 enpresa ezarrita, Arcelorrek Zumarragan zuen lantegiaren berregokitze industriala abian jarri da
Arcelorrek Zumarragan garai batean zuen fabrikan industria eremuaren berroneratze integrala eta berregokitzea egiteko prozesuaren barruan kokatzen da enpresaren ezarpena, eta Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu bertan

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin
Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez
Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

Xey enpresak Zumaian zuen lantegian 52.800 metro koadroko eremua egokitzeko lanak hasi ditu Sprilurrek
Sprilurrek Zumaiako Oikia industrialdean egingo duen berroneratzea degradatutako lurzoruak berreskuratzeko proiektuei lotuta dago, gero balioa emateko

Euskadiko Parke Teknologikoa Illunbera zabalduko da Donostiako Udalaren eskutik, enpresa-proiektu estrategikoak posible eginez, hala nola Columbus Venture Partners-ek gidatutakoa
Euskadiko Parke Teknologikoko presidente Jaione Ganzarainek eta Donostiako alkate Eneko Goiak gaur goizean formalizatu dute Illunbeko b.20.1 partzelaren salerosketa, eta, horrela, 2023. urtearen hasieran hasitako prozesua amaitu da.

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko
Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.

Argi berdea Smartlog Nest zentroaren eraikuntzari, automatizazio logistikoaren ikerkuntzaren eta prestakuntzaren arloko erreferente bihurtuko du Urretxu
Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak Smartlog zentroaren instalazioak bisitatu dituzte, konpainiaren berrikuntza-proiektuak eta berrikuntza- eta talentu-zentro berria eraikitzeko planak bertarik bertara ezagutze aldera.

Eusko Jaurlaritzak eta Santurtziko udalak Santurtziko Etxe Uliko zabortegiaren berroneratzea azkartzeko akordioa sinatu dute
Eremuak dituen 100.000 metro karratu baino gehiago urbanizatu eta zerbitzu-azpiegiturez hornituko dira, ekonomia-jarduerak hartzeko prestatutako enpresa-eremua garatzeko

Argi berdea Sprilurren Pasaiako bulego-eraikinaren ingurua berrurbanizatzeko
Proiektuaren helburu nagusia kalitatezko hiri-espazio berri bat sortzea da, Sprilur Herrera Iparraldean eraikitzen ari den hirugarren sektoreko erabilerako eraikinaren inguruan