Berrikuntza, zibersegurtasuna eta digitalizazioaren aldeko apustua giltzarrizkoa izango da industriaren etorkizunerako
Euskal enpresa-sarearen eragile nabarmenek eta SPRI Taldearen nahiz BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoaren ordezkariek Think Future Industry jardunaldian parte hartuko du
Berrikuntza, zibersegurtasuna, teknologia, digitalizazioa, lankidetza eta talentua izan dira, etorkizuneko industriaren erronkak aztertzeko, urriaren 10ean IKERLAN zentro teknologikoan antolatutako Think Future Industry jardunaldian entzun diren gako-hitz nagusietako batzuk.
Ekitaldian, euskal enpresa-sarearen eragile nabarmenekin batera, SPRI Taldearen nahiz Basque Research and Technology Alliance (BRTA) partzuergo zientifiko-teknologikoaren ordezkariek parte hartu dute, teknologiaren etorkizuneko eginkizunaz eta talentuaren erakarpenari zein prestakuntzari lotutako erronkez gogoeta egiteko.
Saioan parte hartu duen Estíbaliz Hernáez Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak ere garrantzitsutzat jo du digitalizazioaren, berrikuntzaren eta oinarri teknologikoko enpresen sorreraren alde apustu egitea, enplegua bultzatzeko, bikaintasuna bilatzeko eta merkatuarekiko hurbiltasuna eta espezializazioa sustatzeko.
IKERLANen bideo korporatiboa
Lotutako albisteak

Adimen artifiziala, blockchaina eta zibersegurtasuna izango dira Elkargiko 35. Enpresa Topaketaren erdigunean
Ekitaldia apirilaren 10ean izango da Donostiako Kursaal Jauregian

Cybertixek Zerolynx integratu du eta ETE-entzako zibersegurtasuneko hornitzaile erreferente gisa finkatu da
Operazio horrek zibersegurtasuneko portfolioa indartu du zerbitzu espezializatuetako bertikal berriekin, hala nola Offensive Security edo Forensicsekin

ENSen kalifikazio gorena lortu du Izertisek, eta administrazio publikoen eta enpresen bazkide estrategiko gisa zuen posizioa indartu du
Informazioa kudeatzen duten sistema, aplikazio eta zerbitzuetan duen maila ezin hobea ziurtatu du aholkularitzak; Gasteizen du egoitza

Orbik Cybersecurity, Mondragon eta Ikerlanen arteko hitzarmen bati esker Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin kooperatiba bihurtu den lehen star-tup-a teknologikoa
Akordioak 10 milioi euro baino gehiago mobilizatuko ditu datozen lau urteetan, oinarri teknologikoko kooperatibak sortzeko

Eurocybcar eta Aenorrek bat egin dute ibilgailuek Europako zibersegurtasun-araudia betetzen dutela ziurtatzeko
Pasa den uztailetik, fabrikatzaileek ziberrerasoak minimizatuko dituzten ibilgailuak saldu behar dituzte; hain zuzen ere, ziberreraso horiek izaten dira lapurtzeko, gidaria zelatatzeko edo istripu bat eragiteko urrutitik kontrola hartzeko.

Ironchip, munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua duen Barakaldoko ETEa
Gartner aholkulari iparramerikar entzutetsuak lehengo urtean gehitu zuen bere proiektuan negozio-merkaturik hasi berrienen artean

Grupo INTek sistemen, programazioaren eta zibersegurtasunaren zeharkako laguntza eskaintzen du
Arabako enpresak zibersegurtasuneko proiektuak sortu eta inplementatzen ditu euskal entitateetan, SPRI Taldearen dirulaguntzen bidez.

Sustatu zibersegurtasuna zure ETEan SOC zerbitzuak ezarriz eta lortu zibersegurtasuneko ziurtagirik zorrotzenak
Euskadiko enpresa txiki eta ertainek SOC (Security Operations Center) eta Ziber arloko Ziurtapenak programako dirulaguntzak eska ditzakete dagoeneko. Programa horren helburu nagusia da ETE-en zibersegurtasuna indartzea SOC zerbitzuak ezartzearekin lotutako proiektuak finantzatuz eta zibersegurtasuneko ziurtagiri ezagunak lortuz. Gehienez ere 25.000 euro jasotzen dira enpresa bakoitzeko.

Ironchip, geolokalizazio-adimen artifiziala zibersegurtasunaren zerbitzura
Enpresa tokiko zibersegurtasunaren erreferente gisa ezarri nahi da merkatuan, eta Euskaditik paradigma berri bat eraiki nahi du Nortasun Digitalaren sektorean. Gaur egun, estatuko 10 banku handienetatik 4k konfiantza dute berarengan.

Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Aotec Azoka Teknologikoaren 17. edizioa, 2024koa, hilaren 9an eta 10ean egingo dute Barakaldoko BECen, SPRIren laguntzarekin.