Albisteak 9 ekaina, 2018

Fernando Macho, ‘MedWhat’: “Geure lurrean profeta izan nahi genuke”

‘Medwhat’ osasunbideko sistema publiko zein pribatuekin, ospitaleekin, laborategiekin, klinikekin, farmaziekin etab. dihardu.
-

Bilbon eta Palo Alton (EEBB) egoitzak dituen “Universal Health Services s.l.”Fernando Machok fundatutako euskal enpresa da, Arturo Devesa eta Stanford Unibertsitate ospetsuarekin batera MedWhat.com startup-ari hasiera eman ziona. Azken belaunaldiko ‘chatbot’-ak garatzen dituen eta B2B negozio-ereduan oinarritzen den euskarri mediko birtuala.

‘Medwhat’ osasunbideko sistema publiko zein pribatuekin, ospitaleekin, laborategiekin, klinikekin, farmaziekin etab. dihardu. “Mediku birtual” honen bidezko ordainketak “Linda Healthcare” izenpearen ‘blockchain’ teknologiaren bitartez sortutako kriptomoneten bidez egiten da.

 

Badakigu geldiezinik zabiltzala. Nola sortu zitzaizun ekiteko gogoa? Beti lan egin duzu zeure kontura?

Egiazki hile biz baino ez dut lan egin beste batentzat, finantza-tekniken aholkulari legez, ‘leasing’ eta ‘factoring’-a inork ezagutzen ez zituenean… eta, aldi berean, ordurako kanpo-merkataritzako operazioak egiten nituen Brasil, Frantzia, Danimarka eta beste hainbat lurraldetan.

Geroago nazioartekotasuna, kanpo-merkataritzarekiko zaletasunak eta 80ko hamarkadaren amaiera aldera afera komunitarioetan espezializatu izanak enpresak sortzera bultzatu ninduten, nazioarteko aholkulari bezala. Hauetan, kurtsoak eta hitzaldiak edo ponentziak emateko neure zaletasuna praktikan jartzen nuen.

 

Nonbait irakurri izan dugu “ekintzaile berretzailea (ez obsesiboa) zarela, dozena erdi enpresa baino gehiago sortu ondoren”.

Egia da! Berretzailea, 1986an free lance bezala hasi bainintzen. Geroago aholkulari gisa banakako ekintzaile izan nintzen, jarraikortasunarekin 1993tik aurrera, ordutik hona sei enpresa sortuz: nazioarteko aholkularitza-enpresa bat, ‘trade company’ bat, farmazia-enpresa handizkari bat eta hiru teknologikoak, batzuk eskumendekoak edo partaidetzarekin Estatu Batuetan. Nabarmendu nahi nuke kideak ditudala, izan ere haiek gabe ezingo nuke inoiz ezer egin!

Nire bizitzako gakoetako bat, profesional gisa etengabe ikasteko irrika eta gogoaz kanpokoa, 9 urterekin Santurtziko Arraun Taldean sartu izana da. Lemazain eta nagusi bezala, modu arinean neureganatu nituen gaitasun eta trebezia zenbait; baita sekulako ardura arraunlariak zuzentzen. Sotera traineruaren barruan , 17 urte nituela, Kontxako nagusirik gazteena nintzen. Ahalegin handiak eginez, titulu asko lortu genituen Euskadin eta Espainian. Mundu mailako txapelketan brontzezko domina irabaztera iritsi ginen! Horrez gain, galtzen jakiten ikasi genuen, irabazteko eta inoiz amore ez emateko ezinbestekoa dena. Neure formakuntza, ikasketa eta lizentziaturaren emaitza naiz, baina Arraun Taldea bizitzako beste Unibertsitate bat izan zen niretzat.

 

Nola sortu zen Universal Health Services?

2011n Estatu Batuetako Medwhat.com, Inc. elkartearekin batera sortu zen Arturo Devesa nire lagun eta kidearekin batera. Inteligentzia Artifiziala eta sare konboluzionalak dituzten ‘deep learning’-en bidez makinei prozesu neurolinguistikoak irakastea pentsatu genuen. Hala, galdetzeko unean ahalik eta informazio gehien izatea lortzen da. Une horretantxe konturatu ginen zenbat galdera dauden Sarean osasunari buruz.

Gaur egun azken belaunaldiko ‘chatbot’-ak egiten ditugu, oinarri bakarrekoak eta osasunean oso aurreratuak, mundu mailako Datarekin. Milioi bat kode-lerro baino gehiago ditugu, osasuna eta medizinari buruzko milioika galdera, ezagutzen diren medikuntza-protokolo guztiak eta, gainera, pertsonalizatutako medizinarako edota Bioteknologietarako erabat anonimoak diren ADN kodeak sartzen ditugu. Modu honetan medwhatbio.com sortu genuen.

 

Inteligentzia Artifizialean esperientziak gehitzen ari zara, eta emaitzak MedWhat-en fokalizatzen dituzu. Nolako arazoak konpontzen ditu honek?

Iragar daitekeen ingeniaritza, ‘big data’ tratamenduak, ‘data intelligence’, ‘data mining’… osasun-gastu handietarako oso baliagarriak dira; etekin, optimizazio eta kostuen aurrezte etengabean.

Munduko gobernu batek ere ezin ditu bere osasun-gastuak kontrolatu, ezinezkoa baita. Populazioaren zahartzea eta bizi-esperantza luzeagoak dira arrazoietako bat. Beste gobernu batzuk ‘unibertsalizazio’ deitutakoari aurre egiteko edo populazioari prebentzio orokorra emateko gai ere ez dira.

 

Konpainia zer-nolako profila duten bezeroei zuzentzen zaie?

Gure bezeroak B2B eta www.medwhat.com dira. Gobernu oro, sistema publiko ro, osasuna eta medikuntzaren munduan diharduten agente guztiak, laborategiak, ospitaleak, klinikak, farmaziak, mediku-aseguruak edo osasunekoak… eta orain hain da handia gure esperientzia, non gizakien ezagutzari buruzko edozein arloko ‘chatbot’-ak sortu ditzakegun: indutria digitala, lege-industria, juridikoa, etab. Eta herrialde anitzekoak: EEBB, Brasil, Txina, Japon, Suitza, Belgika, Alemania…

 

Gisa honetako teknologien erabileran, zer paper betetzen du ‘Blockchain’ ospetsuak?

Erabakigarria izango da! Izan ere, Euskadieta Espainian aitzindari izan gara geure ‘kriptomoneda edo ‘token’-areki ICO bat sortzen, Blockchain-en oinarritutako kriptoseguru baterako. https://linda.healthcare/com Edozein mediku-zerbitzu jaso dezaketen pertsonei zuzenduta dago, osasun-eskaintza eta bizilekua nolanahikoa eta nonahi dutelarik. Inteligentzia Artifiziala, prozesu neurolinguistikoak eta sare konboluzionalak dituen deep learning-a izango dira euskarriak, hilean 5$ edo 4€-ren truke. Gainera, telemedizina zerbitzuen eta mundu osoko medikuntzaren esparruko profesionalekin egindako akordioen bidez, ahal denik eta eskaintzarik osatuena ari gara egiten.

Adibidez, bezeroaren data medikoa ordainduko dugu tratamendu erabat anonimo eta kodifikatuaz.

 

Orain kideak identifikatzeko interesa duzue, bezeroen sorta mundu guztira zabaltzeko asmoz. Euskadin ere kideren bat sor daitekeela uste duzu?

Eusko Jaurlaritzak euskal osasun publikoa indartzea eta pertsona ororen Osakidetzarako sarrera bermatzea ditu lehentasun gisa. aurrekontuaren herena. Euskadin gizartearekiko etahonen osasunarekiko dugun interesaren erakusgarri da. Eta herrialde honetan gauzak modurik eraginkorrenean egitea gustatzen zaigunez, gure enpresak eskain ditzakeen ezagutza eta teknologien aplikazioak lagun dezakete inbertsio-publikoak hobetzen. Horregatik nahi genuke hemen profetak izatea, geure lurrean! Beraz, kide ezin hobea izango litzateke Osakidetza Euskal Osasun Sistema Publikoa. Munduko erreferentzia bilakatzeko aukera dugu, gaur egun Estonia den bezalaxe.

Beste kide interesgarri atzuk Tecnalia, Innobasque edo Ibermática lirateke, baten bat aipatzearren. Nazioarteko esparru ezberdinetan lagundu nahi dezaketen erakundeak ere, gure posizioa eta erlazioak oso sinergikoak eta emankorrak izan baitaitezke.

 

info+: www.medwhat.com   www.medwhat.es   www.medwhatbio.com

https://linda.healthcare/com

 

Lotutako albisteak

AEBk  muga-zerga  berriak  jarri  dizkie  232  Sekzioko  ibilgailu  ertain  eta  astunei
27/10/2025 Nazioartekotzea

AEBk muga-zerga berriak jarri dizkie 232 Sekzioko ibilgailu ertain eta astunei

Estatu Batuetako Gobernuak muga-zergen neurri berri bat iragarri du Trade Expansion Act of 1962ren baitan.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Lehendakariak  konpromiso  eta  bizkortasun  handiagoa  eskatu  die  Europari  eta  Estatuari,  euskal  altzairuaren  etorkizuna  bermatzeko
21/10/2025 Kluster politika

Lehendakariak konpromiso eta bizkortasun handiagoa eskatu die Europari eta Estatuari, euskal altzairuaren etorkizuna bermatzeko

Imanol Pradales Lehendakariak ‘Steel Tech 2025’ inauguratu du, BECen, urriaren 21etik 23ra izango den siderurgia-sektorearen nazioarteko elkargunea

Euskadik  indartu  egin  du  Poloniarekin  duen  lankidetza  industriala,  euskal  esportazioen  hamar  helmuga  nagusien  artean

Euskadik indartu egin du Poloniarekin duen lankidetza industriala, euskal esportazioen hamar helmuga nagusien artean

Imanol Pradales: “Kontinentearen lehiakortasun industriala bermatzea posible izango bada, gure indarrak batuta, sinergia berriak bilatuta eta norabide berean eginda izango da”

Irundinek  lidergoa  sendotu  du  Mecanizaciones  Alavesas-en  integrazioarekin  eta  2026ra  arteko  6  milioi  euroko  inbertsioarek
20/10/2025 Berrikuntza

Irundinek lidergoa sendotu du Mecanizaciones Alavesas-en integrazioarekin eta 2026ra arteko 6 milioi euroko inbertsioarek

Bi enpresen batuketak estatu mailako edari-ontziratzeko makineria talde sendoena sortzen du

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Euskadik  itsasoko  energia  eolikoan  duen  nazioarteko  posizionamendua  indartu  du  Japonian
16/10/2025 Nazioartekotzea

Euskadik itsasoko energia eolikoan duen nazioarteko posizionamendua indartu du Japonian

Euskadik eta bere industria sareak GOWS 2025ean duten parte hartzea sektoreko enpresa liderrekin eta nazioarteko erakundeekin lankidetza esparru batean garatzen da

Voon  Sports,  teknologia  adimenduna  duen  kirol  entrenamenduaren  irtenbidea
13/10/2025 Nazioartekotzea

Voon Sports, teknologia adimenduna duen kirol entrenamenduaren irtenbidea

Donostiako konpainiak kirolarien entrenamendu teknikoa eta kognitiboa hobetzen duten gailuak eta app propioa garatzen ditu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.