Javier Bikuña Saiolan
Ekintzailetza
Albisteak 27 maiatza, 2021

Jabier Bikuña: «Sortuko dizkigun aukeren ikuspuntutik hartu beharko genuke klima larrialdia»

D2030 ekimeneko lankidetza sareko kide da Saiolan ere. Enpresa berrikuntza eta sustapenean duen urteetako esperientzia ipini du ekimenaren mesedetan
-

Saiolan BIC GIPUZKOAren egoitzetako bat da eta errazte funtzioa betetzen du enpresa berritzaile berriak sortzeko prozesuan, eta eragile aktibo ere bada Gipuzkoako kultura ekintzailean laguntza eta sustatze prozesuan

Enpresa berrikuntzarako eta sustapenerako zentroa da Saiolan, 1970eko hamarkadan sortu zenetik hona eskualdean enpresa ekimen berriak sustatzeko jarduna izan duena. Une honetan, D2030 ekimeneko lankidetza sareko kide ere bada.

 

Berrikuntza, lankidetza, parte hartzea, eskualde garapena, iraunkortasuna… Kontzeptu asko, D2030ek eta Saiolanek partekatzen dituztenak. Ezinbesteko gaur egungo ideiak dira?

Eskualde edo komunitate baten garapenean ezinbesteko kontzeptuak dira aipatzen diren horiek. Gaur egun, garapena ezin liteke lankidetza eta parte hartze gabe ulertu. Bestalde, bideragarritasun kontzeptua gaineratuko genuke, ezinbestekoa baita; izan ere, ezin dira beti administrazioen dirulaguntzetan oinarrituak egongo diren proiektuak soilik bultzatu.

 

Zergatik da garrantzitsua Saiolan D2030 ekimeneko kide izatea?

35 urte baino gehiagoko esperientzia dugu enpresa ekimen berriak sustatzen, lehentasunez gure eskualdearentzat enplegu iraunkorra, aberastasunaren sortzaile eta jendarte aktibo eta erantzukizuna duen gizartea sortzeko helburuarekin. D2030ek gure eginkizun edo misioarekin bete-betean bat egiten du, eta, beraz, eskualdeko eragile bat izaki eta lanaren etorkizuna D2030aren baitako eragin eremu bat izanik, bertan egotea ezinbesteko ikusi genuen.

 

Zer eman diezaioke Saiolanek D2030i? Eta zer alderantziz?

Saiolanek oinarri teknologikoak dituzten aktibitate berritzaileak sustatzen dituen urteetako esperientzia eta bere harreman sarea jarri dezake D2030en mesedetan. Aipatu bezala, 35 urteko esperientzia dugu ekintzaile gazteekin eta Debagoieneko ehun enpresarialarekin proiektuak sustatzen. D2030ek, aldiz, eskualdeko eragileen ikuskera eta kezkak zein diren jarri ditu Saiolanen esku, eta horrek ideia berrien detekzioan lagun diezaguke. Bestalde, proiektu berritzaileak martxan jarriz, lurraldearen eraldaketa sozialean eragile aktibo bezala indartzea ahalbideratuko digu.

 

Zuen lana D2030en barruan prototipoak martxan jartzearekin dago lotuta, bereziki. Zertan datza lan hori?

Entzute fasean eskualdeko eragileen eta norbanakoen kezkak jaso ziren; hortik, ko-sorkuntza prozesuen bitartez, erronka eta ideiak ezberdinak azaleratu dira. Prototipazioaren prozesua ideia horiek sor ditzaketen aukera eta egitasmoak egikaritzean datza. Egikaritze horretan Saiolanen zeregina da proiektuari begirako bidelaguntza, kontaktuak, hausnarketak eta orientazioak eskaintzea. Prozesuan zehar hainbat oztopo izaten dira eta, askotan, talde ekintzailea bakarrik sentitzen da.

 

Orain arte, D2030ekin batera martxan jarritako prototipoak hamalau dira. Nola definituko zenituzke?

Izaera eta eragin eremu askotariko proiektuak daude –lanaren etorkizuna, energia, inklusioa, ekonomia zirkularra, hezkuntza, kultura, elikadura sistemak…–, eta, bakoitzaren trataera ezberdina bada ere, D2030en asmoa ikuskera sistemiko baten bitartez lantzea den heinean, elkarren arteko konexioak aurkitzen eta gauzatzen saiatzen gara.

 

Nola dago une honetan gure eskualdea, enpresa berrikuntza eta sustapenari dagokionez?

Saiolanen lantzen diren proiektuetan –berritzaileak/teknologikoak–, esan dezakegu enpresa ertain-handiak direla aktiboenak. Ekintzaile indibidualei dagokienez, ez ditugu ekintzailetza proiektu asko izan azken urteetan; egoera ekonomiko onaren ondorioz, proiektu propio bat abiaraztea ez da gazteen lehentasuna izan. Badirudi azkenaldian aspektu hau ari dela zerbait aldatzen, eta negozio berri bati ekitea erabakitzen duten gazte kopurua pixkanaka gorantz joan da.

 

Etorkizuneko erronkek eta, bereziki, klima aldaketak zelan eragingo dute gure eskualdeko ehun enpresarialean?

Ez dago zalantzarik klima larrialdiak eta bere ondorioz ezarriko diren neurri eta legeek eragina izango dutela Debagoienean ere. Aspektu hau mehatxu gisa hartu beharrean, sortuko dizkigun aukeren ikuspuntutik hartu beharko genuke; izan ere, hor aukera berriak sor daitezke ekonomia zirkularraren baitan, material berriztagarrietan, energiaren sorkuntzan eta banaketan, hondakinen tratamenduan…

 

Une honetan, zer-nolako proiektuetan diharduzue Saiolanen?

2020a ziurgabetasunez betetako urtea izan arren, Saiolanek lagundutako proiektuen kalitate eta kantitate egokiarekin amaitu genuen. Aipatutako proiektuak IKT, Fintech, Foodtech, 4.0 industriari eta halako beharrei erantzutera bideratuta egon dira. 2021ean hurbiltzen ari diren proiektuak lerro berean doaz. Ikusten ari gara ideietako asko pandemiak sortutako beharrei erantzuna emateko planteatzen direla: telemedikuntza, merkataritzaren digitalizazioa, biztanleriaren zehartzearekin loturiko sektoreak, 4.0 teknologiak…

Lotutako albisteak

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.