bind 4.0 Araba
Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 14 urtarrila, 2020

Ikustec, Inovako, Data Value Management, Alias Robotics eta Osane Consulting, BIND 4.0 ekimenaren 4. edizioan

Tubacex, RPK, BTI, Euskaltel, Bridgestone, Unilever, Artadi Alimentación, Maier eta Grupo Egile enpresek kontratatutako 10 proiektutan lan egingo dutenak...
-

Ikustec eta Inovako (ikusmen artifiziala), Data Value Management (big data) eta Alias Robotics eta Osane Consulting (zibersegurtasuna) dira Tubacex, RPK, BTI, Euskaltel, Bridgestone, Unilever, Artadi Alimentación, Maier eta Grupo Egile enpresek kontratatutako 10 proiektutan lan egingo dutenak.

Ekimenean nahasitako trakzio-enpresek 78 herrialdetatik jasotako 577 hautagaitzak —iaz baino % 10 gehiago— aztertu ondoren hautatu dituzte parte-hartzaileak

Hautatutako startupen artean Euskal Autonomia Erkidegoko 18, beste autonomia-erkidego batzuetako 12 eta nazioarteko 8 daude

Proiektuen % 47 industria-sektoreari aplikatuko zaizkio, % 23 elikaduraren esparruari, % 15 energia-sektoreari eta % 15 osasunari

Nobedade gisa, aurten ikuspen artifizialaren teknologiak nabarmen egin du gora hautatutako proiektuen artean, eta gehien hautatu direnen artean jarraitzen dute adimen artifizialak, Gauzen Internetek (Internet of Things) eta datu handiek (Big Data), soluzioen % 60 biltzen dituzte-eta

Laugarren edizio honekin, BIND 4.0 programak guztira 4.0 industriako 108 startup azeleratu eta 173 proiektu garatu ditu

Industria adimenduneko BIND 4.0 startupen azeleratzaile publiko-pribatuak goraka ari diren 38 enpresa hautatu ditu datorren urtarrilaren 21ean hasiko den bere azelerazio-programaren laugarren edizioan 4.0 industriako 53 proiektu garatzeko. Beraz, trakzio-enpresek hautatu eta kontratatu duten proiektu kopurua aurreko edizioan baino % 20 handiagoa izan da, berrikuntzaren alde egin duten apustuaren adierazgarri.

Azken edizio honetarako jasotako 577 hautagaitzak —iaz baino % 10 gehiago— aztertu ondoren, industriaren zenbait aplikazio-arlotako proiektu berritzaile estrategikoenak hautatu dituzte. Zehazki, proiektuen % 47 industria-sektoreari aplikatuko zaizkio, % 23 elikaduraren esparruari, % 15 energia-sektoreari eta % 15 osasunari.

BIND 4.0 programa 2016. urtean jarri zen abian, nazioarteko startup berritzaileen eta enpresa handien arteko topagune gisa. Eta, harrezkero, guztira 108 startup azeleratu eta 4.0 industriako 173 proiektu garatu ditu. Kopuru horiek bat datoz enpresek programa amaitu ondoren lortzen dituzten emaitza onekin. Izan ere, enpresen % 67k trakzio-konpainiekin lanean jarraitzen dute programa amaitu ondoren, eta 10 startupetik 6k berritu egiten dute haiekin duten kontratua. Horiek horrela, lau urteko lanaren ondoren, BIND 4.0 ekimen paregabe gisa finkatu da, aukera ematen baitu industriaren transformazio digitala bultzatzeko eta, aldi berean, erreferentziako bezeroen agertokietan teknologiak baliozkotzearen bitartez ekimen berritzaileen finkapena azeleratzeko. Ekimen horrek, gainera, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren sostengua dauka, SPRI Taldearen bitartez gauzatua. Eusko Jaurlaritzaren enpresa-garapeneko agentzia Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetzaren ekosistemaren buru da, UpEuskadi plataformaren bitartez.

 

BIND 4.0-ren 4. ediziorako hautatutakoen profila

Aurten azelerazio-programan parte hartzeko hautatutako startupen jatorriari dagokionez, nabarmendu beharra dago 18k Euskal Autonomia Erkidegoan dutela jatorria —8 Bizkaikoak dira, 6 Gipuzkoakoak eta 5 Arabakoak—, eta 20 enpresa beste autonomia-erkidego batzuetakoak eta munduko zenbait herrialdetakoak dira. Hortaz, BIND 4.0-ren laugarren edizio honetan Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko enpresen ordezkaritza joan den urtekoa baino % 12 handiagoa izan da, orduan 13 izan baitziren hautatutako enpresak. Horiek horrela, aurten hautatutako startupen % 52 Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpokoak dira. Zehazki, beste autonomia-erkidego batzuetako 12 startupak Madrilgoak (4), Kataluniakoak (5), Nafarroakoak (1), Andaluziakoak (1) eta Gaztela eta Leongoak (1) dira. Eta nazioarteko 8 startupek jatorri hau dute: Danimarka (2), Alemania (2), Turkia (1), Erresuma Batua (1), Italia (1) eta Letonia (1).

Laugarren edizio honetarako hautatutako startupek kalitate handiko soluzio abangoardistak aurkeztu dituzte, prozesuak, zerbitzuak eta produktuak hobetzeko asmoz. Horretarako, teknologia berritzaileak aplikatzen dituzte adimen artifizialaren alorrean, Gauzen Interneten edo Big Datan. Izan ere, gehienak dira hautatutako proiektuen artean, soluzioen % 60 biltzen dituzte-eta. Aurten nabarmentzekoa da ikuspen artifizialaren esparruan —kalitate-kontrolak optimizatzeko aplikazioekin— hautatutako proiektu kopuruaren igoera. Zibersegurtasuneko, nanoteknologiako eta robotikako soluzio berritzaileak ere aipagarriak izan dira.

 

Startupak eta enpresa handiak, berrikuntzak uztartuak

BIND 4.0-ren helburua da enpresa handien eta startupen artean konexio eta harreman sendoak sortzea, industriaren transformazio digitalean elkarrekin aurrera egiteko. Horretarako, funtsezkoa da bi profil horien arteko lankidetza, hori baita sektoreko soluziorik abangoardistenak edukitzeko eta benetako merkatuetan aplikatzeko modu bakarra. Horrexegatik dira noranzko bikoak BIND 4.0 bezalako ekimenen onurak, bai parte hartzen duten enpresentzat bai lankidetzan diharduten konpainientzat.

Alde batetik, BIND 4.0-k zenbait abantaila ditu goraka ari diren enpresentzat. Parte-hartzaile guztiek aukera izango dute beren produktua industriaren sektorean lider diren enpresetan baliozkotzeko, eta, gutxienez, kontratu bat lortuko dute. Gainera, industria-merkatuko hedapena azeleratzeko aukera emango dien prestakuntza oso espezifikoa lortu ahal izango dute. Aldi berean, programari esker networking-jardueretan egoteko aukera izango dute, Europan proiekzio handiena duten industria-ekosistemetako bat ezagutzeko eta beren startupak bertan posizionatzeko. Eta goraka ari diren enpresek eskura izango dituzte lanerako, prestakuntzarako, tutoretzarako eta finantzaketarako espazioak.

Bestalde, 52 enpresa laguntzaileek eskura izango dituzte talenturik onena, ezaupide berriak eta teknologia, beren negozioan eta jardueran soluzio berritzaileak eta lehiakorrak txertatu ahal izateko. Programa horrek aukera ematen die mundu osoko talentua identifikatzeko eta erakartzeko. Azken batean, lehiakortasunaren hobekuntzaren, dibertsifikazioaren eta merkatu-hobi berrien zerbitzura jartzen du talentua.

  1. edizioan parte hartuko duten startupen zerrenda:
    https://bind40.com/2020/01/10/38-startups-selected-4th-cohort/

 

 BIND 4.0-ri buruz

Talentua eta startup onenak erakartzeko mundu-mailako lehiaren esparruan Euskal Autonomia Erkidegoan fabriken digitalizazioa bereizgarri duen Laugarren Industria Iraultza deritzona garatzeko apustuaren emaitza da BIND 4.0 programa. Helburu horretan bildu dira Euskal Autonomia Erkidegoko eragile publikoak (Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldea, Foru Aldundiak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak) eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten enpresa-korporazio pribatu nagusietako 52, baita laguntzaile teknologiko gisa parte hartzen duten nazioarteko punta-puntako konpainiak ere, hala nola Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services.

Programak alde bien interesak uztartzen ditu: alde batetik, euskal enpresa handiek soluzio teknologiko berriak proposatzeko gai diren startupak behar dituzte, eta bestetik, BIND 4.0 programak laguntza ematen die startup horiei hainbat esparrutan, hala nola fakturazioan, entzute handiko bezeroen bidez merkaturako bidea zabaltzen eta garapeneko hasierako fasean inbertitzeko eta/edo finantzatzeko baliabideak ematen. Modu horretara bi helburu konbinatzen dira: goraka ari diren enpresa-proiektuak azeleratzea eta finkatutako konpainiei transformazio digitalerako bultzada ematea.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Euskadik  bere  mikroelektronikako  bide  orria  definitu  du,  gaitasunak,  erronkak  eta  aukerak  identifikatzen  dituen  azterlan  batekin,  Europan  bere  posizionamendua  bultzatzeko

Euskadik bere mikroelektronikako bide orria definitu du, gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen azterlan batekin, Europan bere posizionamendua bultzatzeko

Astelehen honetan, Basque Microelectronics Hubek (BMH) antolatutako jardunaldi batean, “Mikroelektronikaren sektorea Euskadin” azterlana aurkeztu da, zeinak eskualdearen etorkizun teknologiko eta industrialerako funtsezkoa den industria horren gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen.

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Amie  Consultingek  enpresen  produktibitatea  hobetzeko  software  berri  bat  garatu  du

Amie Consultingek enpresen produktibitatea hobetzeko software berri bat garatu du

Donostiako enpresa industria-digitalizazioan dago espezializatuta eta digitalizazioaren eta datuak eskuz jasotzearen arteko irtenbide bat eskaintzen du

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.