Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 ekaina, 2019 Ekintzailetza Finantziazioa Barnekintzaile programa UP Euskadi

Enpresa arteko lankidetza eta tamaina handitzeko premia berriro helburu “Cita Emprende” ekitaldian

Tabakaleran egingo da, ekainaren 19an (asteazkena), ETEen eta inbertitzaileen arteko harremanak sendotzeko topagune honen bigarren edizioa

 

Tabakaleran egingo da, ekainaren 19an (asteazkena), ETEen eta inbertitzaileen arteko harremanak sendotzeko topagune honen bigarren edizioa

 

Cita Emprende 2019 ETE, startup eta inbertitzaileentzako topagune bat da. Bigarren urtez jarraian, denen artean aztertuko dituzte berrikuntza irekiko formatuan kolaboratzeko aukerak eta elkarrekin sustatuko dute enpresetako barne-ekintzailetza.

 

Hitzordua asteazken honetan (ekainak 19) izango da Donostiako Tabakalera eraikinean, asmoa delarik zubiak eraikitzea askotan elkarrengandik urrun samar dauden mundu horien artean, horrela berrikuntza eta dibertsifikazioa sustatzeko ETEetan eta hazkundea eta garapena bultzatzeko startup-etan.

 

Ikuspegi teoriko eta praktikoko jardunaldi hori goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00etara luzatuko da. Lankidetza izango da ekitaldiaren ardatza, eta helburua da batasunetik indarra sortzea ekiteko eta berritzeko, “euskal enpresa handi eta txikiek” bat egin beharko baitute “mundu mailako ligan lehiatu nahi badute”, azpimarratu du ADEGIko Ekintzailetzako kudeatzaile eta jardunaldiaren koordinatzaileetako bat den Josean Rodríguezek.

 

Jardunaldiaren xehetasunetan sartu baino lehen, eta une honetan Euskadiko startup eta ETEen ekosistema ekintzaileak duen egoeraren ikuspegi orokor bat izateko, nolakoa da gaur egungo argazkia?

Baditugu indar-gune handi batzuk, baina tamaina txikia dugu eta txikitasun horrexek eragozten digu liga handietan besteen parean lehiatzea. Halere, ongi egiten duguna oso ongi egiten dugu eta esan behar dugu arlo horietan euskal enpresa-sareak baduela nazioarteko sona. Zentzu horretan, ospe handia dugu, eta enpresa-jarduera berrien sorkuntzari dagokionez, esango nuke une ezin hobean gaudela.

 

Arlo publikoaren eta pribatuaren artean partekatutako unea…

Hori da. Adierazle askok erakusten dute badaukagula politika industrial bat horrelako premiak identifikatu dituena, eta gaur egun gauza garrantzitsuak egiten ari dira. Hor dauzkagu, besteak beste, SPRI Taldearen BIND 4.0 programa edota ekimen pribatuak gauzatutako ekintza estrategikoak, ulertu duelako osagarri izan behar duela eta balioa eskaini behar duela.

 

Zein zentzutan?

Ekimen pribatua buru-belarri ari da lanean. Gipuzkoako Adegi elkartearen kasuan, Euskadiko berrikuntzaren munduko hamabost bat eragile garrantzitsu konbentzitu ditu ez bakarrik “Cita Emprende” bezalako ekitaldi bat sortzeko, baizik eta baita ere urte osorako estrategia sostengarri bat garatzeko. Gogoeta horrek badu zerikusia berrikuntza irekiarekin, beren lana ongi egiten duten ETEekin, merkatu baten beharra duen puntako teknologia erabiliz produktu eta zerbitzuak sortzen ari diren negozio berriekin eta, batez ere, funtsezkoa den kapital adimendunetik abiatuta ematen den laguntzarekin.

 

Zein izango da “Cita Emprende” ekitaldiaren aurtengo egitarauaren ardatza?

Izango du alderdi inspirazional bat, oso laburra, non laneko arropa janzteko eskatuko diegun dagoeneko beren parte-hartzea baieztatu duten 50 bat ETEri. Hau da, bilera asko egin beharko dituzte, denak ere negoziora bideratuak; teknologia berriak eta beren inguruko ekintzaileak ezagutu beharko dituzte, eta alderantziz. Ezin da joan jarrera pasibo batekin, pentsuz “ea zer kontatzen diguten”; dakienari entzun behar zaio, hau da, jende inspiratzaileari eta diskurtso bat duenari. Jakin-minez beterik etorri behar da.

 

Zer espero dezakete batzuek eta besteek horrelako topaketa batetik?

Kantitatetik kalitatea atera beharra dagoela. Antolatzaileok kalkulatu dugu 400 hitzordu inguru egingo direla startup eta ETEen artean. Topaketa labur, azkar eta oso arinak izango dira, negozioaz hitz egiteko eta orobat aztertzeko abiatu ote daitekeen emaitzak eman ditzakeen lankidetzaren bat.

 

Hitzaldirik egongo da?

Oso gutxi. Hasieran bat egongo da, eta Munduko Bankuan eta Nazio Batuetan lan egin duen Bruno Lanvin matematiko eta fisikari ospetsuak emango du, azaltzeko nola ekin eta berritu behar den mundu mailako ligan lehiatzeko. Bigarrena Xabier Marcet aholkulariak emango du; berrikuntza irekiko espezialista da eta irakaslea unibertsitatean, eta oso hurretik lan egiten du enpresekin. Bere hitzaldian hizpide hartuko du nola ustiatu dezakeen enpresa batek bere emaitzen kontua, beti ere bistatik galdu gabe funtsezkoa den I+G faktorea.

 

Zein profil dute “Cita Emprende” ekitaldiko enpresek?

Gure lurraldea ordezkatzen duten profil guztiak batzen dira, hau da, profil industrialak, eta makina-erreminta, automozio, zerbitzu laguntzaile edo retail sektoreetako profilak.

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Bakarts.io Bakarts 26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak