rioja alavesa peña león inversiones gobierno vasco
Ekintzailetza Finantziazioa
Albisteak 10 uztaila, 2019

Arabako Errioxa: Eusko Jaurlaritzak ekintzailetzan eta landa garapenean inbertitzen du

Arabako Errioxan garatu diren 28 proiektuek “Peña León” Arabako Errioxako Landa Garapeneko laguntza eta aholkularitza jaso dute.
-

Arabako Errioxan garatu diren 28 proiektuek “Peña León” Arabako Errioxako Landa Garapeneko laguntza eta aholkularitza jaso dute.

Energia eta Fluidoen Kontrolerako Instalazioa (Inconef s.l.) Moredan, abokatuen bulegoa Bilarren, eta landetxea eta kirol instalazioak Kripanen, horiek dira Eusko Jaurlaritzak Arabako Errioxan Erein eta Leader Landa Garapeneko Programen bitartez gauzatu dituen 28 proiektuetatik lau.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Oroz gaur goizean elkartu da Arabako Errioxako Landa Garapeneko Elkartearen presidente Maider Murillo Treviñorekin, Guardiako Kuadrillako presidente Joseba Fernandez Callejarekin eta Landa Garapeneko Elkartea osatzen duten erakundeetako kideekin eta inguruko udalerrietako alkateekin. Bileraren helburua izan da LEADER eta EREIN bezalako programen laguntzarekin garatzen ari diren hainbat proiektu ezagutzea.

Laguntza horiek Arabako Errioxako “Peña Leon” Landa Garapeneko Elkartearen bitartez kudeatu dira. Honako hauek dira elkartearen xedeak: eskualdeko garapen sozioekonomikoa eta bizitza baldintzak hobetzea eta zerbitzuak ematea, eta programen sustapenean, lanketan eta gauzapenean parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko bide izatea nekazaritza, industria, merkataritza, turismo sektoreentzat eta Tokiko Administrazioarentzat. Elkarteak Mendinet Elkartean hartzen du parte Euskadiko Landa Garapeneko beste Elkarte batzuekin eta Hazi Fundazioarekin batera, Arabako Lurralde Mahaian eta Landa Garapeneko Euskal Sarean.

 

Honako hauek dira bera osatzen duten erakundeak:

  • Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla
  • Arabako Errioxako Ardogintzako kooperatibak
  • Hirugarren Adineko sektoreak
  • Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea Turismoaren eta Ekonomiaren Aurrerapenerako Elkartea.
  • Arabako Enpresarien Sindikatua
  • Arabako Errioxako Upategien Elkartea
  • Arabako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna
  • Arabako Errioxako Ikastolen Federazioa
  • MAORA.
  • Luzema Arabako Errioxako Futbol Taldea
  • Arabako Errioxako Merkatarien Elkarteak
  • Arabako Errioxako Zentro Publikoak
  • Garnatza Emakumeen Elkartea


Arabako Errioxari buruzko datuak

2018ko ekitaldian 23 eskaera egin dira LEADER programan (8 Start up-entzat, 5 inbertsioentzat eta 10 oinarrizko azpiegiturentzat); horietatik 16 onartu dira eta horiei 1.442.445,59 euroko laguntza eman zaie. Inbertsioei dagokienez, 737.400 proiektu pribatuenak izan dira eta 2,7 milioi inguru proiektu publikoenak.

EREIN programari dagokionez, 2018an aurkeztutako eskaerak 16 izan dira guztira; horietatik 8 onartu dira eta 148.000 euroko laguntza eman zaie (54.000€ proiektu pribatuentzat eta 103.508€ publikoentzat). Aurreikusitako inbertsioei dagokienez, 88.000€ dira pribatuak eta 1,76 milioi publikoak.

Izaera sozialeko proiektuei dagokienez, guztira 4 izan dira diruz lagundutakoak, 26.000€ baino gehiagorekin. Inbertsioak, berriz, 66.000€ baino gehiagokoak izan dira.

 

EREIN PRIBATUAK 2018

ESKATZAILEA PROIEKTUA
Patxi y Alex, s.c. Tinin Taberna Guardian
Ianire Baladron Estankoa Eltziegon
Ander Perez Estankoa Eltziegon
Zaloa Santin Moda denda Eltziegon
Maria Pardo Landetxea Eltziegon
Dragos Andranache Taberna egokitzea Eltziegon

 

EREIN PUBLIKOAK 2018

ESKATZAILEA PROIEKTUA
Eltziegoko Udala Oinarrizko azpiegiturak konpontzea Eltziegoko kaleetan
Labrazako Adm. Batzarra Kanpoko argiteria publikoa

 

LEADER PRIBATUAK 2018

ESKATZAILEA PROIEKTUA
Arantza Hermosa Abokatuen bulegoa Bilarren
Priscila Gainzarain Abokatuen bulegoa Bilarren
Fernando Garrido Soldadura eta arotzeria metalikoko enpresa Lantziegon
Edurne Martinez Edizio eta ekitaldi literarioen zerbitzuak Bastidan
Sandra Martinez Estankoa Lapuebla de Labarcan
Jessica   Martinez Estankoa Lapuebla de Labarcan
Gotzon Diaz de Cerio Taberna Moredan
Luis Perez Sopelana Agente komertziala
Inconef Ingeniaritza enpresarentzako eraikina birgaitzea Moredan
Cleanwood Haritzezko upelen esterilizazioa Lantziegon

 

LEADER PUBLIKOAK 2018

ESKATZAILEA PROIEKTUA
Lezako Udala Las cuevas kaleko oinarrizko azpiegiturak
Bilarreko Udala Euste egitura udal igerilekuan
Samaniegoko Udala El ochavo ekintzaile zentroa eta kultur etxea handitzea
Navaridaseko Udala Tesoro kaleko oinarrizko azpiegiturak 3. fasea
Moredako Udala Kale, lorategi eta gune publikoen berrurbanizazioa
Iekorako Udala Hondakin uren araztegia eta ponpaketa

 

ARABAKO ERRIOXAKO PROIEKTU SOZIALAK 2018

ONURADUNA PROIEKTUA
Lapuebla de Labarcako Udala “III. Lapuebla Rock Fest 2019 aurkezpena”
Murriarte kultur eta jolas elkartea “Samaniegoren lekua”
Navaridaseko Udala “Navaridaseko ardoaren kulturaren eta historiaren 6. Topaketa”
Bastidako Udala “Manuel Quintanoren heriotzaren II. Mendeurreneko Jardunaldiak”

 

Euskadiko datuak

Aurten, Eusko Jaurlaritzak 18 milioi euro baino gehiagoren laguntzak onartu ditu Leader, Erein eta Itsaspen programen bitartez, Euskadiko landa eta itsasertz ingurunetako udalerrien garapen sozialean eta dibertsifikazio ekonomikoan aurrera egiteko. Finantzatutako proiektuek 50 milioi euroren inguruko inbertsioak aurreikusten dituzte eta batez ere enpresak sortzera, handitzera eta modernizatzera, besteren konturako kontratazioak egitera, oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuak eraikitzera eta konpontzera, turismoa sustatzera, eta gune horietako biztanleen bizi kalitatea eta etxebizitzen sarbideak hobetzera zuzenduta daude.

Mendinetek –Euskadin dauden Landa Garapeneko 18 Elkarteek eta Hazi Fundazioak osatutako taldea– kudeatzen ditu laguntza hauek, zeinak Euskadiko Landa Garapeneko Programak (OSOA) –gure Autonomia Erkidegoan landa eta itsasertzaren garapenerako funtsezko oinarria– dituen tresna finantzario nagusienetako bat diren.

 

Bisitatutako proiektuen gaineko datuak


Abokatuen bulegoa Bilarren

Bilarreko Priscilla Gainzain eta Moredako Arantza Hermosa abokatu gazteek jarri dute martxan proiektua. 2018an laguntza eskatu zuten Leader programaren bitartez Start Up bat instalatzeko.

Bilar herri txikiko etxebizitza baten kokatu dira, inbertsio minimo bat eginda, eta beren asmoa da eskualdean zerbitzuak eskaintzen hastea.

6.800 euro inguru jaso dute batera.

 

Mercedes Etxea landetxea Kripanen

Marli Martins Kripandarra da proiektuaren sustatzailea. Inguruan turismo azpiegiturarik falta zela konturatu zen, eta horregatik Kripango herriaren erdiguneko famili etxe batean landetxe bat jarri du martxan, bost logela bikoitzekin, zerbitzu komunekin eta 14 pertsonarendako lekuarekin.

288.173,51 euro inbertitu ditu eta Leaderretik jasotako laguntza 144.086,70 eurokoa da.

 

Kripango kirol instalazioak

Izaera publikoko proiektu honetan –Kripango Udala da sustatzailea– kirol guneko aldagelen eraikuntza lagundu da diruz, mota horretako instalazioek bete beharreko irisgarritasuna araudira egokitzeko. 136.347euroko inbertsioa egin da eta jasotako laguntza 70.000 euro ingurukoa da.

 

Energia eta Fluidoen Kontrolerako Instalazioa (Inconef s.l.) Moredan

Sara Ramirez Ramirez eta Antonio Aguirre Gonzalez de San Pedro dira proiektu honen sustatzaileak. Biak Moreda Araban bizi dira eta ingeniaritzako lizentziadunak dira, ardogintzaren sektorerako neurrirako soluzioen diseinuan hainbat urteko esperientziarekin.

2014ko urtarrilean enpresak Moreda Araban ireki zituen bere ateak. Aurten diru laguntza bat jaso dute autoenpleguagatik, Erein programaren barruan, eta horrek bulego ezartzen eta jarduera garatzen hasten lagundu die. Esan daiteke gaur egun Inconef erreferentea dela inguruan ardoaren lanketarako teknologian eta Espainiako estatuko beste jatorri izendapeneko beste bezero batzuen eta Frantzian banatzeko beste kontaktu batzuen artean ere bai.

Inconef Moreda Araban kokatuta dago, Udalarenak diren bulego batzuetan, alokairuan, baina gaur egun 1900eko eraikin bat birgaitzen ari dira, bere lan guztia Moredako udalerrian garatzeko asmoa dute eta.

Instalazio berrietarako diruz lagundu daitekeen inbertsioa 360.196,13 eurokoa da, eta 2018ko Leaderren programan 198.107,86 euro jaso dituzte. Proiektua gauzatzen ari da, eta aurreikusita dago aurtengo abuztuan hastea eraikin berria lantzen.

Lotutako albisteak

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Orkestrak  nazioartekotze  estrategikoaren  garrantzia  nabarmendu  du,  euskal  industria  bultzatzeko

Orkestrak nazioartekotze estrategikoaren garrantzia nabarmendu du, euskal industria bultzatzeko

Mikel Jauregik Sailburuak azpimarratu du txostena bat datorrela industria-planean jasotako lehentasunekin, hala nola enpresen errotzearekin, atzerriko inbertsioa erakartzearekin, talentu berria garatzearekin edo ETEen tamaina handitzearekin

Eusko  Jaurlaritzak  BasquESG  ekimena  jarri  du  abian,  euskal  ETEen  lehiakortasuna  eta  jasangarritasuna  bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko

Euskadiko 2030 Industria Plan onartu berrian jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da, eta 2026an bostehun bat ETEra iritsiko dela espero da

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Imanol  Pradalesek:  “Aukera  eta  indarguneak  ditugu  Euskadin  errotutako  industria  jasangarri  eta  aurreratua  eraikitzen  jarraitzeko”

Imanol Pradalesek: “Aukera eta indarguneak ditugu Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”

Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”

Indartuz  Funts  Estrategikoa  65  milioi  eurorekin  jarri  da  abian,  euskadiko  ekonomia  eraldatzen  lagunduko  duten  inbertsioak  finantzatzeko
11/11/2025 Finantziazioa

Indartuz Funts Estrategikoa 65 milioi eurorekin jarri da abian, euskadiko ekonomia eraldatzen lagunduko duten inbertsioak finantzatzeko

Indartuzek bideratuko ditu, Finkatuzekin batera, Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantzaren esparruan hitz emandako 1.000 milioi euroko baliabideetako gehienak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.